"TEKNOLOGIA BERRIAK" IZENEKO UMORE GRAFIKOARI BURUZKO BARAKALDOKO NAZIOARTEKO VIII. LEHIAKETAREN OINARRIAK . OINARRIAK
Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute leihaketan. Partehartzaileek hiruna lan aurkeztu ahal izango dituzte gehienez. Aurreko urtean Hermes saria irabazitako pertsonen lanak ez dira onartuko.
Partehartzaileek egin beharko dituzte bai irudiak, bai pertsonaiak; gainera, batzuek zein besteek berriak izan behar dute, inon argitaratu gabeak. Lanak zuri-beltzez edota kolorez aurkeztu beharko dira. Orri bat luze izango dira, eta formatua 800 bider 600 pixelekoa izango dute gehienez ere. Gutxieneko bereizmena 72 pixelekoa izango da, hazbeteko.
Euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako lanak aurkez daitezke. Beste edozein hizkuntza eta eremu geografikotako egileen lanak ere onartuko dira, testurik ez badute.
Partehartzaileek mezu elektroniko bat bidali beharko dute, honako datu hauek emateko: izen-abizenak, jaiotze-data, helbidea, NAN eta harremanetarako telefonoa. Mezu elektronikoarekin batera marrazkiaren artxiboa ere bidaliko da, JPG formatuan.
Lan guztiak eta egileen datuak posta elektronikoz bidali beharko dira, 2008/10/13 baino lehenago, helbide honetara: hermesbarakaldo@barakaldo.org.
Hautatutako lanei zabalkundea ematea pentsatu du Udalak. Irudien egileek ez dute dirurik jasoko beren lanak erakusgai jartzeagatik.
Barakaldoko Hermes saria 4.500 eurokoa da eta bost sari ditu bere baitan: Lehenengo saria : 1.500 euro Bigarren saria : 1.000 euro Hirugarren saria : 800 euro Laugarren saria : 700 euro Bosgarren saria : 500 euro
Adituen epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Sariak 2008ko abenduaren lehenengo astean emango dira Barakaldon. Epaimahaiak sariak eman gabe utz litzake, eta bere erabakiak aldaezinak izango dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak onartzea dakar berekin. |