logo2.gif (2601 bytes)




izquier2.gif (263 bytes)
Anterior

arriba2.gif (296 bytes)
Principal

derecha2.gif (257 bytes)
Siguiente

Arkitekto

Teatro hitzak «theaomái» grekerazko sustraian du jatorria. Grekerazko hitzaren esanahia «begiratu» da. Behar bezala entzun eta begiratzeko egin zituzten greziar eta erromatarrek semizirkulu mailakatuetan antzokiak. Aretoa ez da ezinbestekoa, Fartsak ez bait du espazio ireki bat baino behar, jendea eroso jarrita aktoreekin komunikazio egokia lortzeko.

 Greziako jai dionisiarretan sortu zen antzerkia, pantonima, errezitaldi eta dantzekin. Pixkanaka antzerki-espazioak aldatuz joan ziren: leku hertsi bihurtuz. Hiriek harro erakusten zituzten beren ,antzokiak», monumento garrantzitsuak bailiran, eraiketa publiko zirelako, kanpoko itxurak adierazten zuelako antzerkiaren izaera enblematiko eta errepresentatiboa. Gure teatroaren eraiketan izaera enblematiko hori nabarmendu nahi izan dut hala alderdi formara riola fatxadako materialen hautaketa zainduz, guzti horrek eraiketa bera, kokatua dagocncko ingurua eta azken finean, eraiki duen hiriari duintasuna ematen diola uste dudalako.

 Hiru dira antzoki honetan besteetan bezala oinarrizko espazioak: eskenatokia, aretoa eta atalondoak. Gainontzeko dependentziek -kamerinoak, tailerrak, bulegoak, saiotarako aretoak, komunak, janztokiak, instalaketak- eta baita eraiketaren kon.struzio eta teknologia soluziobidea oinarrizko eredu hori janzten dute.

 Azaldu dudan arkitekturazko azalpen honen azpian, nere kezkarik nagusiena datza: Barakaldon Dionisios-i craikitako tenplua egitea. Dionisios, antzerkiaren aitapontekoa, animen, bizitzeko alaitasuna eta heriotzaren aita, arodaren eta naturaren berpizkudea.

 Bertan lotuko dira: musika, dantza, hitza eta zinea, tragedia eta draman, komedia edo satiran.

 Augusto-Carlos Terrero
Arkitekto