logo2.gif (2601 bytes)


Hurbileko iraganera bidaitxo azkarra

Hirurogei.eko hamarkadan ez luke inork xentimorik ere emango teatroagatik. Bazirudien, zinea gailendua zela behin-betirako. Zenbait ¡kasle zoro eta pertsonaia arraro, ordea, horrelako ¡harduera minoritarioari eutsi nahian zirauen. Kultura, ofizialtasunak ustelduriko zer bat zen; urruneko arazoa, kezkarik nagusiena eguneroko superbibentzia zenentzat.

 Hala ere, hamarkadaren erdialdea igarota, Madrilen, LOS GOLIARDOS taldeak, San Bartoldo Brecht goratu eta TEATRO DE ESTUDIO INDEPENDIENTE-k, Stanislaosky eta bere metodoa erreibindikatu zuten. Bilbon sortu, eta Espainian osoan gorpuztuz j(>an zen AKELARRE. Barakaldon, apaltxeago, D. Quijote-ren imitatzaile aldrebres ete izen bereko taldeak, F. Dürrenmatt-cn «Proceso por la sombra de un burro,, entsaiatzen zuen Barakaldo Antzoki zaharrean. Nahiz eta udallagun-tzak ez ziren erakuskizun tekniko handietarako iristen, irudimena eta izara metro gutxi batzu ziren asmo abangoardisteko muntaiaren eskenatoki.

 DON QUIJOTE taldeak, Jorge Díaz-en «Requiem por un girasol», bigarren obra, besterik ez zuen antzeztea lortu, baina aktoreak, sortu berria zen, COMICOS DE LA LEGUAren partaide izatera igaro ziren, hirurogeitamar urteetan auzoetako plaza eta lokalak, zentsurari kontu handirik egin gabe, beren legoaia fresko eta milintanteaz jendez betetzen. Hirurogeitamargarrenak, antzerki independiente deiturikoaren argitasun urteak izan ziren. Barakaldok ziurtatu zuen, lehenengo urteentan, Madrileko LOS GOLIARDOS edo TABANOrekin has¡ eta Catalunyako JOGLARS edo Sevillako TEATRO ESTUDIO LEBRIJANOrekin eratutako zirkuituaren bideragarritasun ekonomikoa. 

Askatasun hotsa entzun erazi ziguten talde hauek. Formen berriketák eta lengoaiaren tonu axolagabe eta alaiak, beren independentziaren oinarri. Egunean egunekoak bizituz, lur espainiarretan zehar, tramankuluak hartuta, teknikaria eta aktorea eta inoiz egilea ere pertsona bera izanik.

 Adiktuak sortzen zituen antzerki hau, jatorrizko bokazio herrikoien, iturrietara bihurturik, garaiko gizartearen ispilu pentsacrazle suertatu zen, espektadorearengandik hurbil-hurbilekoa. Eta gainera, politikoki konprometiturikoa.

izquier2.gif (263 bytes)
Anterior

arriba2.gif (296 bytes)
Principal


Siguiente

Barakaldo Antzokiak 1975ean hertsi zituen behin-betirako ateak. Istear zegoela, ELS JOGLARS-en <Alias Serrallonga» antzeztu zen San Bizenti Koliseoan. Lokal honetan egin ziren ondorengo urteetan antzerki-obrak, ELS JOGLARSek <,La Torna» aurkeztu zuela. Obra hau Icku gutxitan ikusi zen, Indar Armatu Espainiarren aurkako delituaz salaturik, atxilotu eta gartzeleratu etin zittiztelako. Barakaldo eta ELS JOGLARS konpromezua elkarrenganakoa zen, eta honela, «M-7 CATALONIA,> iritsi zenean, Udalak sinatutako ,La Torna» arazoarekin zeri~ kusia zutenen baldintzarik gabeko askatasunaren aldeko testua irakurri zen jendaurrean.

 Larogeigarren urteetan, talde berriak. Autonomiek lagun, ikerketa f(-)rmala eta hobekuntza teknikoak oinarri ekonomiko finkoagoa izango dute. Barakaldo eta Santui-tzi Bizkaiko Antzerki Zirkuitoaren abiagune topatu dira. Bi urtez iraun zuen, alternatiba honek, bertan parte hartu zuten Udalen laguntza besterik jaso ez zutela. Urte osoan zehar banatutako antzerki programa bat prestatzeko saioa izan zen hura. Barakaldon, transizioaren urte ahuletan galdutako jendea, eta. azken belaunaldietako espektadore berriak suzpertu eta crakartzea lortu zen.

 Azkenik, azken urtectan antzetutako lanen kokagune izaniko Guridi Antzokiak 84ean itxi zituen ateak. Pixka bat letienago, JOGLARS apurtezinak, jendez gainezkako bi emanalditan aurkeztu zuen, hain ezta.baidatua -eta dibertigarria- izan zen ,TELEDEUM,,, publikoaren eta zentsuraren arreta handiaz. Hau izan zuen ikuskizunen munduan azken gestioa.

 Esandako guztiari herri ezkoletarako hau-antzerkia (COMICOS, ELS COMEDIANTS, ... ) eta abestiaren hainbat pertsonen izenak (M. del Mar Bonet, Amancio Prada, Oskorri, ... ) erantsi beharko genizkioke, baina ezin zehaztasun handiagorik sartu honen oroitgarri laburrean. Bedi laburpentxo hau, Barakaldoko antzerki ¡harduera etenaren kontakizuna irakurri nahi lukeenarentzako erakusgarria.

 Espero dut Barakaldo hastera doan bigarren ibilbide beri,i honen behin-betiko kokagune izan dadila eraiketa berria. Etorkizun zori;intsu eta emankorra opa diot..

Ceferino del Olmo