logo2.gif (2601 bytes)


Barakaldo antzokia: Erreferentzi gunea


Bai antzerki ˇharduera urriagatik, bai, bereziki, bidezko egitarau bat aurrea ateratzeko oinarrizko baldintzak betetzen dituen aretorik ez izateagatik, herrian urte askotan antzezpenik gabe egon ondoren Barakaldo Antzokia berreskuratzea guztiz beharrezkoa da.

Gauza bera esan daiteke azken urteotan egitarau finkorik izan ez duten edo, behíntzat, Barakaldok egitarau kulturala zuela esateko egitarau finkorik izan ez duten alor kulturalei buruz ere (musika, dantza, zínema). Hau kontutan hartuta, Antzokia zabaltze ekintzen artean badira mota desberdinetako ˇharduera musikalak: musika klasikoa, folka, jazza, zein gaur egun musikan diharduten korronte berriak. Antzezpena eta egun musikan diharduten korronte berriak. Antzezpena eta musika lotzen dituzten ˇharduerek operak, dantzak ala balletak, aipatutako egitarauan leku garrantzitsua izan behar dute.

Zinema, Barakaldon ;,-- aretorik ez izateak dakarren arazoa dela eta, zebatz mehatz aztertu beharra dago, garatu beharreko egitaraua aldetik, zein zuzenduko gatzaizkion ikuslegoa aldetik.

 Azkenik, eta aukera kulttiralak agortu gabe, bideo munduan garatu beharreko lanak desberdinak izan daitezke, azpiegitura pedagogikotzat hartzen baditugu, zein bideo kreazio egitura garatzeari ekiten dadiogu.

 Garrantzi handia dute Barakaldo Antzokia bezalako areto batek udaleko kulturak nahitaez behar duen dinamizazioa lortzeko sortzen diren aukerck, horrela gorago zehaztutako alorretan lan egiten duten talde desberdinak kontutan harturik.

 Helburua, azken finean, Barakaldo Antzokia inguruko kultura erakarpen gune bihurtzea litzateke eta, gune hau Barakaldoko giza~ ingurua bera baino zabalagoa izanik, etorkizunera begira, duela ez denbora luzea Barakaldo Antzerki, musika eta zinema erreferentzi gune zeneko sasoia berreskuratzea.

izquier2.gif (263 bytes)
Anterior

arriba2.gif (296 bytes)
Principal

derecha2.gif (257 bytes)
Siguiente