logo2.gif (2601 bytes)


Oroitzapen zaharrak eskenatokira

Gure agintariek, gure zentzuen gozamenerako, barakaldotarrok, zalantzarik gabe, harrotasunez eta gogoz hartuko dugun Bara~ kaldo Antzoki berri eta eder honen inaugurazioa iragarri digutenean, gogora datorkit desagertutako Antzoki zaharra, gogoeta honek gaurko antzokira daramadalarik, ikuslegoarentzat zein, era batera edo bestera, bertan ¡hardun behar dutenentzat, askoz erosoagoa eta erakargarriagoa den antzokira.

Baina, etsipenez, hainbatetan gogoratzen naizen antzoki zahar hartan une gozagarri ahaztuezinak bizi izan ditut, batzutan ikusle bezala, beste batzutan interpretar¡ bezala, Barakaldoko Orfeoi laudatuko Zuzendari izan bait naiz. Aipatutako Orfeoiarentzat, neure borondatez mende erdia baino gehiago laguntza eman diodan honen',-zat, Barakaldo Antzoki zaharra haren egoitzaren luzapena baino ez zen. Instalazio honetan ehundaka antzezpenek bermatzen dute. Artxibategiak arakatuta egitarau berde, hori, laranja, denborak hegalak koloregetuta eta lantzantzean bizirik diruditenak aurkitu ditut: 193leko martxoaren 3an, asteartean, gaueko 8.30etan. BARAKALDO ORFEOIAK antolatutako ANTZERKI JAIALDIA. Lehen zatia: Orkestrak eskeiniko duen Sinfonia, ,Behinbehineko Alkatea» sainete lirikoa, «La Dolorosa» eta <Doña Francisquita,> erromantzak. Bigarren zatia: <,El puñao de Rosas,> zarzuela. Prezioak: patioko butakak 2,00, anfiteatrokoak 1,25, anfiteatroak 0,60. 1932 urtean La Ozarina; 34ean Katiuska; 44ean Como Hormigas; 46an Percal y Mahon; 52an Orfeoiaren zilarrezko ezteiak, Haize Errotak... eta horrela artxibategian dagoen azken jaialdi egitarauera heldu arte, 1972 urtera arte, orduan Xexili Donearen eguna ospatzeko, Portugaleteko Danok bat Zortzikoteak bere ekitaldia eta Barakaldoko Orfeoiak kontzertu lirikoa eskeini zuten.

Egitarau guztiek zarzuelas, kontzertuak, saineteak, komediak, e.a., tartekatzen duten mezu artistikoa dute, baina guzti hauetan, goiburuan, hizk,i handiz BARAKALDOKO ORFEOIA agertzen da. Kantariak eta komikoak, aktoreak eta zuzendariak, apaintzaileak eta. joskileak, denak izan ziren nire antzoki maitean eta hori, barre, hasperen eta kolorete, batutak eta irrifarre gisakolorratza utzi zuten. Antzoki zaharraren bizitza luzean anekdota ugari izan da, adibidez, Federico Gómez Rubiera barakaldotarraren letraz eta Manuel Herreroren musikaz, komeria musikala antzeztean, aktoreak zezen bat lidiatzen zuen eskenan eta panpina bastidore artera aidean bota egin zeneangeroago, aktorca, guztiz minduta eta orgatila batean, eskenatokira buelta zedin, piltzarrezko toreroa eskenatoki erdian jausi zen eta ikusgarriak ziren erregidorearen ahaleginak panpina eskenatokitik ateratzeko, benetako aktoreagatik aldatua izan zedin; edo beste eskena hura, non aktoreak, tragoskada bat emateko, botila bat ardo izan behar zuen eta erregidoreak ahaztu egin zuen eta, noski, eskenatokian ez zegoen botilarik, orduan, bastidorectan guardesak -Amparo ipurterre ahantzezinak- beste botila bat lortu zuen; aktore gaixoak tragoskada eman zuenean ahoa idazteko tintaz bete zuen, edo...

Baina antzoki zaharrera bueltatuz ezin dugu ahantzi bertan konpainia ospetsuak izan direla, Plácido Domingo eta Pepita Enbilen, tenore ezagunaren gurasoen, konpainia, Juan Gual baritonoarena, Anton Navarrorena, Pedro Terolena, Paco Martínez Soria izen handiko aktorearena; edo kultura handiko hizlariak, berauek beren hitzen magiaz astero antolatzen ziren Hitzaldi famatuetan gure astia aberasten zutelarik (ikuslegoa ziurtatzeko, gure zinegotziek hurrengo antzerki jaialdirako sarrerak oparitzen zituzten) edo abesbatza ospetsuak, berauen artean honako hau aipagarria delarik: sarritan bere armonizazio oreztatuez goza erazi zigun San Bizentiko gure Schola Cantorum.

,,Ave fenix»a bezala Antzoki zaharra notaz eta txaloz hutsatutako bere errauts horiztatuetatik birsortu da. Antzoki berri bati hasiera emanez, beronetaz «nolako egurra, halako ezpala» esan áhal izango dugulakoan.

 Hauek nire oroimenean gordeta ditudan hainbat eta hainbat anekdotaren, bizipenen eta gertaeraren adibide txikia baino ez dira, idatzi daitekeen gauza on eta txarren adibide.

Amaitzeko, gure zinegotziei Barakaldo Antzokia aurrera ateratzeko neurrigabeko arrakasta eta zuzentasuna opa diet.

Manuel Herrero jaunak
Barakaldoko Orfeoiko Zuzendarionak

izquier2.gif (263 bytes)
Anterior

arriba2.gif (296 bytes)
Principal


Siguiente