HIZBATU

ALKATEAREN
AGURRA

SALUDO
DEL ALCALDE

1.

ZONBI IZAN NAHI ZUEN OTSOA

Arteagabeitia 4

2.

LAPUR MISTERIOTSUA

Gurutzeta 4D1

3.

MATXINZAL- DIAREN BIDE MAGIKOA

Gurutzeta 4D2

4.

DEABRU GOZOKIJALEA

Ibaibe 4A

5.

BI TXIMINO MOMIA BATEN KONTRA

Ibaibe 4B

6.

BI LAGUNEN ISTORIOA

JR Jimenez 4A

7.

SORGINAREN HILKETA

JR Jimenez 4B

8.

ESTRALURTA- RREN INBASIOA

La Inmaculada 4A

9.

TXIMISTA MAGIKOA

La Inmaculada 4B

10.

KANPAI- TXOREN POLTSIKO MAGIKOA

La Milagrosa 4

11.

AJUSTINO VS. TIERRA

Larrea4

12.

PEDROREN ROBOT MALTZURRAK

Mukusuluba 4A

13.

SPIRIT ADARBAKA- RRAREN ABENTURA

Mukusuluba 4B

14.

HANSELEN BURMUIN- ZATIAREN ATZETIK

Munoa 4A

15.

BOTADUN KATUA OZ MUNDUAN

Munoa 4B

16.

EZPATAREN BILA

Ntra. Sra. de El Pilar 4B1

17.

BANPIRO AZKARRA ETA HIRU DIAMANTEAK

Ntra. Sra. de El Pilar 4B2

18.

YETIAREN BASTOI MAGIKOA

Ntra. Sra. del Rosario 4A

19.

ZAZPI ANTXUME AHALMENIK GABE

Ntra. Sra. del Rosario 4B

20.

BOTAS CONTRA TRIDENTE

San Paulino de Nola 4A

21.

EL TRIDENTE MALDITO

San Paulino de Nola 4B

22.

MAIRU ETA KAXKARRO- TAREN BORROKA

Santa Teresa Bagatza 4A

23.

BOTADUN KATUA ETA HIRU FROGA

Santa Teresa Bagatza 4B
HIZBATU HITZBATU 2013 AURKEZPENA

Aurten ere berriro gatoz irudimenaren mundura, 2007. urtean lehen aldiz argia ikusi zuen proiektuaren bitartez. Neska-mutil parte-hartzaileek beraiek oso-osorik interpretatutako ipuinen alegiazko mundua da, izan ere, proiektu horri esker, ipuina taldean asmatzeko gai izan dira. Hitzbatu proiektuaren ezaugarrietako bat, hain zuzen, 9 eta 10 urteko neska-mutilak ados jartzea da argumentua, pertsonaiak, ilustrazioak... erabakitzerakoan. Taldeko lan hori egiteko, guztien artean adostasuna bilatu behar dute, bai eta jarrerak defendatu, ondokoak konbentzitu, besteen ideiak onartu, ekarpenak baloratu eta guztien onura bilatu ere.

Neska-mutilak, esparru egokia aurkituz gero, gai dira horrelako esperientzien bidez helduen mundua harriturik uzteko. Ipuin bakoitzaren atzean lan handia ez ezik, ahalegin handia, dibertsio handia eta irudimen handia ere badaude. Hain zuzen ere hori da beste ezaugarrietako bat, irudimenarekin jolasean ibiltzea, logikari buelta ematea argumentua galdu barik, ipuinetako pertsonaiei gertatzen zaizkien gorabeherei irtenbideak bilatzeko eskemak puskatzea. Historia bat kontatzea eta paperean islatzea era koherentean eta miragarrian.

 

Aurten, erabateko jauzia egin dugu edizio digitalera. Hau da, jauzi kualitatiboa egin dugu, liburu bat irakurtzeko orduan, formatu digitalak ohiko argitalpenak eman ezin dituen aurrerapenak eman ditzakeelako. Guretzat ere berria da, hortaz, ikasiz egin beharko dugun bidea da. Baina gogokoa dugun erronka da, eta egin dugun lehen urrats hori oso adierazgarria dela uste dugu, bai eta etorkizunean, egun imajinaezinak diren aurrerapenak ikusiko ditugula ere.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu, bai eta egindako lana aintzatetsi ere Hitzbatu errealitate bihurtzeko jardun dutenei: Alabazan taldeko Bego eta Pedrori, hasiera-hasieratik jarri dutelako beraien ezagutza eta gogoa neska-mutilei ipuinak egiten laguntzearren. Halaber, abenturan parte hartzen duten Barakaldoko ikastetxeetako lehen hezkuntzako 4. mailako irakasle guztiei, hitzbatu errealitate bihurtzeko ezinbestekoa den laguntza eman baitute. Eta azkenez, neska-mutil parte-hartzaile guztiei ere, beraien gogo, ahalegin, pazientzia eta gaitasunari esker, sutondoan milaka urte lehenago sortutako herriko unibertso literarioaren partaide beraiek ere badirela erakutsi baitute.

Goza dezagun ipuinez.

Tontxu Rodríguez
Barakaldoko Alkatea

HIZBATU PRESENTACION HITZBATU 2013

Un año más nos asomamos al mundo de la imaginación mediante este proyecto que en 2007 vio la luz por primera vez. El fabuloso mundo de los cuentos interpretados cien por cien por los propios niños y niñas participantes, que mediante esta idea, han sido capaces de inventar un cuento y hacerlo de forma colectiva. Porque esta es una de las señas de identidad de Hitzbatu, que un grupo de niños y niñas entre los 9 y 10 años sean capaces de ponerse de acuerdo en un argumento, en unos personajes, en unas ilustraciones... con todo lo que ello supone: buscar acuerdos, defender posturas, convencer a los otros, asumir las ideas de los demás, valorar sus aportaciones, buscar el bien común...

Los niños-as si encuentran el marco adecuado son capaces de sorprender al mundo de los adultos con experiencias como ésta. Detrás de cada uno de estos cuentos hay mucho trabajo, mucho esfuerzo, mucha diversión y mucha imaginación. Y esta es otra de sus señas de identidad, jugar con la imaginación, darle la vuelta a la lógica sin perder el argumento, romper los esquemas para encontrar soluciones a las peripecias que les suceden a los personajes de estos cuentos. Narrar una historia y reflejarla en el papel y hacerlo de forma que todo sea coherente y maravilloso.

 

Este año hemos dado el salto cien por cien a la edición digital. Un salto cualitativo porque leer un libro en formato digital permite avances que la edición más tradicional no puede aportar. Es algo novedoso para nosotros y por tanto un camino que habremos de recorrer aprendiendo. Pero nos entusiasma este desafío y creemos que este primer paso es realmente significativo y que en el futuro veremos avances hoy casi inimaginables.

Por último, dar las gracias y reconocer el trabajo de las personas que hacen de Hitzbatu una realidad: a Bego y Pedro de Alabazan que desde el primer año han puesto su conocimiento y entusiasmo para ayudar a los niños-as a construir sus cuentos.
A todos los profesores-as de 4º de primaria de los centros educativos de Barakaldo que forman parte de esta aventura y que echan una mano indispensable para convertir hitzbatu en realidad. Y por último a todos los niños y niñas participantes que con su entusiasmo, esfuerzo, paciencia y capacidad han vuelto
a demostrar que ellos también forma parte del universo literario popular que se formó hace miles de años a la luz de una lumbre.

Disfrutemos de los cuentos

Tontxu Rodríguez
Alcalde de Barakaldo

garabato
HIZBATU

1. Zonbi izan nahi zuen otsoa

Ikastetxea:  Arteagabeitia
Taldea:  4
Irakaslea:  Andrea García
Egileak:  Irati Aguirre, Josu Aizpuru, June Arce, Unai Arce, Nathan Del Río, José María Fernández, Jone Fernández, Mikel Fernández, Raul Gómez, Andrea Gómez, Inar Korrea, Mikel López, Nicolás Mozo, Ainhoa Murillo, Onintze Núñez, Eneko Núñez, Milena Ozuna, Nayra Patzi, Nerea Pérez, Alexia San Vicente, Sandra Sánchez, Paul Seoane, Leire Sorio, Iuliana Udrea, Cristian Vallejos.
Arteagabeitia
HIZBATU

1. Zonbi izan nahi zuen otsoa

  @ @ @

Bazen behin oso maltzurrak ziren bi neba-arreba zonbi: Hansel eta Gretel zuten izenak eta oso ospetsuak ziren bere auzoan beti jendea jaten zebiltzalako.

Beraiekin beti Otso maltzur bat zihoan, zonbia ez zena. Otsoa Hansel eta Gretelekin joaten zen berak zonbi izan nahi zuelako ere eta beti zebilen bi anai zonbien atzetik behin eta berriro galdetzen:

- Haginkada eman mesedez! Ni ere zonbi bat izan nahi dut!

Baina Hansel eta Gretel-ek ez zuten gogoko otso-haragia eta ez zioten haginkadarik eman nahi zonbi bihurtzeko. Hala ere, Otsoak hainbeste aldiz eskatzen zuenez, azkenean egun batean Hanselek esan zioin:

Beno ba! Nahikoa da! Zu bai zarela astuna, ene! Zonbi bihurtuko zaitugu, ea horrela isiltzen zaren!

 

Hansel ezta Gretelek ez ziotenez otsoari kosk egin nahi, edabe berezi bat prestatzea erabaki zuten.

Otsoak hori entzun zuenean, korrika bizian bere otso lagunen bila joan zen berria ematera. Bere otso lagunak ez ziren batere poztuhori entzutean, ez zutelako bere laguna zonbi bihurtzea nahi.

Artegabeitia
HIZBATU

1. Zonbi izan nahi zuen otsoa

  @ @ @

Hansel, Gretel eta Otsoa bueltatu ziren etxera eta bakoitzak edalontzi bat hartu zuen. Topa egin eta "Gora zonbiak" esanda, edan egin zuten. Hansel eta Gretel aldatzen hasi ziren eta pertsona arruntak bihurtu ziren, bizirik eta osorik, eta Otsoa berdin geratu zen. Orduan Otsoa bere lagunak espiatzen ikusi zituen leihotik eta dena ulertu zuen.

- Ah, azpisuge madarikatuak! Eta zuek zarete nire lagunak?! Orain ikusiko duzue!

Eta topatzen zuen edabe bakoitza edaten hasi zen eta horrela bat-batean tigre bihurtu zen eta Hansel eta Gretelen atzean atera zen. Bi neba-arrebak, orain pertsona arruntak zirela, korrika irten ziren "Tigre! Tigre!" oihukatzen, baina Otso-tigreari ia ia berehala edabearen eragina amaitu eta berriro otso bihurtu zen.

Orduan guztiak elkartu ziren: Hansel eta Gretel pertsona arruntak, Otsoa otso arrunta zela eta Otsoaren lagunak. Hitz egin zuten zonbiei buruz eta nolakoa zen jendea jatea eta denek ez-zonbi izatea erabaki zuten.

 

Gero festa ederra antolatu zuten eta betirako lagunak izan ziren.

Halabazan ala ez bazan, Hansel eta Gretelek jende gehiagorik ez zuten jan.

Orduan Otsoaren lagunak plan bat asmatu zuten: Hansel eta Gretelen etxera joango ziren eta bi anai zonbiak irteten zirenean Otsoaren bila, barruan sartu eta edabean ura botako zuten, horrela kontrako ondorioa izateko. Eta horrela egin eta gero, edabea hiru edalontzietan bota zuten.

Arteagabeitia

HIZBATU

1. Zonbi izan nahi zuen otsoa

  • Arteagabeitia
  • Arteagabeitia
  • Arteagabeitia
garabato
HIZBATU

2. Lapur misteriotsua

Ikastetxea:  Gurutzeta
Taldea:  4.D1
Irakaslea:  Pepe Corral
Egileak:  Erika Alvarez, Josebe Arandia, Leire Baraja, Paula Baraja, Sendoa Chaves, Cristopher Cortés, Mostafa Darhous, Izaro Dos Santos, Galder Ferreiro, Laiene García, Gaizka Gastón, Alain Gonzalez, Unai Jiménez, Ainhoa Mendes, Ander Mugica, Verónica Ostiategui, Saida Romero, Lucía Rodriguez, Asier Sanchez, Mikel Vallina, Nekane Zubia.
Gurutzeta
HIZBATU

2. Lapur misteriotsua

  @ @ @ @

Behin batean oso argala baina indartsua zen soldadu bat bizi omen zen. Oso oso argala zen, oso pisu gutxi zeukan eta horregatik beti berunezko zapatak jantzi behar zituen, pisu gehiago izateko, eta haizeak ez eramateko. Gainera, bere soldadu lanean esku bat galdu zuen eta protesi bat egin zioten, berunezkoa ere. Gauza guzti hauengatik, jendeak Berunezko Soldadua deitzen zion. Berunezko Soldadua herri erdian bizi zen, etxe polit batean. Soldadua zenez, armetarako gela berezia zuen etxe barruan, eta gela armaz beteta, noski.

Berunezko Soldaduak jende eta izaki maltzurrak geldi arazten eta jarraitzen ematen zituen egunak, eta herriko maltzurrak ez zeuden pozik berarekin. Horregatik, herriko oso maltzurra zen otso lapurrak Berunezko Soldaduaren berunezko zapatak lapurtzea erabaki zuen. Bere zapatak gabe, soldadua ezin izango zuen bere atzetik joan.

 

Gau batean, Berunezko Soldadua lotan zegoenean, otso maltzurra bere etxean sartu eta oheraino hurbildu zen. Berehala ikusi zituen berunezko zapatak ohe ondoan eta , soldadua zurrungaka zegoen bitartean, otsoak zapatak hartu eta etxetik irten zen.

Gurutzeta
HIZBATU

2. Lapur misteriotsua

  @ @ @ @

Biharamuenan, soldadua esnatu zen eta ez zituen bere zapatak aurkitu. Nola edo hala, erdi flotatzen erdi altzarietan hartuta, etxetik begirada bat eman zuen eta otso ileak topatu zituen. Berehala asmatu zuen gertatutakoa eta denborarik galdu gabe, bere laguna zen Azeria deitu zuen bere berunezko zapatak berreskuratzeko laguntza eskatzeko . Azeria heldu zenean, soka bat hartu zuen eta soldaduaren orkatila batean lotu.

Horrela, soldadua puxika bat bezala eramaten, biak etxetik irten ziren eta baso erdian zegoen otsoaren etxerantz abiatu ziren.

Gurutzeta
 
Gurutzeta

Otsoaren etxera iritsi zirenean ez zuten inor aurkitu barruan. Leiho batetik sartu ziren eta berehala berunezko zapatak topatu zituzten. Soldaduak jantzi zituen eta biak, soldadua eta azeria, soldaduaren etxera itzuli ziren. Beraiek ez ziren konturatu baina berunezko zapaten barruan otsoak mikrotxip bat jarri zuen beti jakiteko Berunezko Soldadua non zebilen eta horrela errazago hil egiteko Otsoak nahi zuenean!!

HIZBATU

2. Lapur misteriotsua

  @ @ @ @

Baina Berunezko Soldadua oso haserre zegoen. Ez zion batere gustatu herritik puxika bat bezala eraman izana. Gainera, bere etxera heldu eta berunezko zapatak garbitu zituenenean mikrotxipa topatu zuen. Su ta gar zegoen! Orduan, agur esan zion azeriari eta bere gela berezian sartu zen. Pixka bat pentsatu ondoren A-K bat hartu zuen eta berriro otsoaren etxera bueltatu zen. Berunezko Soldaduak otsoa topatu zuenean hil egin zuen.

Otsoa hil zuen Berunezko Soldaduak eta ipuin hau bukatu da.

 
Gurutzeta
HIZBATU

2. Lapur misteriotsua

  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
garabato
HIZBATU

3. Matxinzaldiaren bide magikoa

Ikastetxea:  Gurutzeta
Taldea:  4.D2
Irakaslea:  Amaia Bilbao
Egileak:  Aida Alonso, Cristina Baraja, María Baraja, Lucía Damota, Patricia Dorado, Endika Ecenarro, Mikel Alexander Fernández, Ekain Fernández, Iraia Fuentes, Adair Gondan, Laura Gordillo, Samuel Heredia, Haizea Hernández, Iker Herranz, Diego Morales, Mikel Moreno, Alba Pérez, Maynor Abraham Rios, Enma Simón, Ander Tamames
Gurutzeta
HIZBATU

3. Matxinzaldiaren bide magikoa

  @ @ @ @

Bazen behin, zaldiek hitz egin eta abesten zuten garai hartan, Mantxizaldi izeneko zaldi eder bat: zuria zen eta mantxa beltz eta marroiak zeuzkan. Basoan bizi zen bere lagun mina zen zizare txiki batekin. Bere laguntxoa hau kopetan pausatzen zen eta, primerako usaimena zuenez, esaten zion non aurkitu ahal zuen zaldiaren oso oso gustukoa zen eztia.

Eztia dastatzean, oso esker onekoa zenez, eskerrak ematen zizkion zizareari eta baita Eguzkiari ere, berari ezker horrelako janari gozoa zegoelako. Eta gauez, Ilargi ederrari begira, pozaren pozez, bihotzez abestu egiten zion, oso abesti politak. Oso pozik ziren elkarrekin baina....

Goiz batez, esnatzean, Mantxizaldik ez zuen bere laguntxoa bere ondoan aurkitu. Bila eta bila hasi baina ezin izan zuen aurkitu.

 

Hain triste ikustean, Eguzkiak bere laguntza eskaini zion. Berak, Eguzkiak, goi-goitik dena ikusten zuenez, bazekien non zegoen eta bere izpiez bidea erakutsi zion.

Gurutzeta
HIZBATU

3. Matxinzaldiaren bide magikoa

  @ @ @ @

Ibili eta ibili basoaren erdian zegoen kobazulo batera heldu zen; bertan Txanagorritxo eta bere laguna zen Hots izeneko artza bizi ziren. Zaldia ikustean, artza haserre atera zen eraso egin eta kosk egitera. Nahiz eta Txanogorritxok ez egiteko oihukatu, zaldia izutu egin zen eta handik arrapalada batean atera zen. Txanogorritxo bere atzetik joan zen eta aurkitu zuen laku baten ondoan.

Gurutzeta
 

-lasai, lasai,- esan zion neskak, eta bere gainera igo zen.

Orduan ikusi zuten lakuaren uretan botila bat zegoela, eta botila honen barruan plano bat. Plano horretan ikusi zuten esaten zuela non zegoen zizarea: handik 1900 Km.tara, basoaren bestaldean, justu Txanogorritxuren amamaren etxean. Eta badakizue nork jarri zuen plano hau hor? Ba Ilargiak, berak ere lagundu nahi ziolako.

Gurutzeta
HIZBATU

3. Matxinzaldiaren bide magikoa

  @ @ @ @

Baina basoaren erditik pasatzen ari zirela, derrepente, otso itsusia zen otso bat zitzaien, Josefo izenekoa. Zaldia korrikan atera zen Txanogorritxo lepoan zeramala, baina otsoa oso azkarra zen ere eta zaldiaren hankan kosk egin ahal zion eta oso larriki zaurituta geratu zen.
Geratzen zitzaion indarraz Mantxizaldik ostikada bat eman zion eta....aaaaaaHHHHHH .... amildegitik behera bota zuen.
Gero Txanogorritxok bere amaren etxera eraman zuen eta han sendatu ahal izan zen.

Azkenean, heldu ziren amamaren etxera eta han aurkitu zuten zizarea. Baina iadanik ez zen zizare bat, ez.... tximeleta ederra bihurtuta zegoelako!!!

 

ETA HALA BAZAN, ALA EZ BAZAN
SAR DADILA EGUZKITAN
ETA ATERA DADILA.... ILARGIAN!!!

Gurutzeta
HIZBATU

3. Matxinzaldiaren bide magikoa

  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
garabato
HIZBATU

4. Deabru gozokijalea

Ikastetxea:  IBAIBE
Taldea:  4.A
Irakaslea:  Begoña Ballestero
Egileak:  Lander Almena, Aitor Alvárez, Nikola Árias, Maialen Bermeosolo, Xabier Campos, Markel Castillo, Ixone Fernández, Alazne Fernández, Iraide Helguero, Paula Juarros, Elene Larrinaga, Asier López, Izortze Martín, Egoitz Moreno, Kirtsanda Navia, Mikel Orozco, Oier Pérez, Joane Pérez, Ane Liying Sánchez, Olaia Solera, Garbiñe Torea, Erlantz Vázquez, Ainara Villagrá, Aisha Yousfi
Ibaibe
HIZBATU

4. Deabru gozokijalea

  @ @ @

Bazen behin, deabruak sortu ziren garaian, deabru txiki-gorri bat Lurraren nukleoan bizi zena. Bere botere beldurgarriarena ipurdian zeuzkan, botatzen zituen puzkerrez lurrikarak eta trumoiak ere sortzen zituelako lur-azalean.

Normalean labaz, piperminaz eta ikatzez egindako zopa jaten bazuen ere, gehien gustatzen zitzaiona marrubizko gozokiak ziren. Horregatik, inoiz behin, rapero mozorroa janzten zuen, inork ez ezagutzeko eta bere igogailu magikoaz lurrazalean zegoen Eroskira joaten zen bertan zeuden gozoki guztiak lapurtzera.

 

Baina egun batean, bere ezkutalekuan zeuzkan gozokiak amaitu zitzaizkionean, berriro mozorrotu eta Eroskira joan zenean, ikusi zuen geratzen ziren gozoki guztiak dataz kanpo (kadukatuta) zeudela. Ezinezkoa zen!!!!

Berak gozoki bat behar zuen lehenbailehen kolorea eta botereak ez galtzeko !!!

Ibaibe
HIZBATU

4. Deabru gozokijalea

  @ @ @

Kalera irtetean, han ikusi zuen neska bat, Gretel izena zuena, marrubizko piruleta bat zurrupatzen. Deabrua , bere rapero itxuraz, esan zion:
-Hey, you, polit hori
zure karamelua behar dut nik!
Eta Gretelek, nazka aurpegia jarriz, erantzun zion:
-ezta pentsatu ere, tontolapiko hori!- eta pedorreta egin zion, burlaka, eta korrikan alde egin zuen.

Ibaibe
 

Deabrua bere atzetik atera zen harrapatzeko asmoz baina oso ahul zegoen. Konturatu gabe basora heldu zen, baina, ez zuez ezagutzen, galdu egin zen. Ezin zen ibili, indarra falta zitzaion. Mozorroa kendu zuen, hobeto arnasteko. Ibili eta ibili, basoaren erdian, ipotx bat aurkitu zuen eta laguntza eskatu zion, mesedez. Ipotxak erantzun zion:
-nik esango dizut non dagoen neska.

Ibaibe
HIZBATU

4. Deabru gozokijalea

  @ @ @

Basoan zehar luze ibili eta gero zelai batean zegoen gozokiz egindako etxetxo batera heldu ziren, Gretelen etxera. Bertan denetarik zegoen: hormak txokolatezkoak, leihoak galletazkoak, teilatuak mazapanezkoak, piruletak, txikleak,... dena zen gozoa!!!

Eta etxe gozo horretan sartzean, han aurkitu zuten Gretel gozozalea, oraindik bere piruleta jaten.

Gretelek, deabrua ikustean bonboiak hartu eta botatzen hasi zen, balak izango balira bezala, baina deabruak buztanaz kolpeak ematen zizkien, beisbolean bezala eta urrunera bidaltzen zituen.
Orduan neskak txokolatez eta galletaz egindako baloi gogor bat hartu eta bota zion ostikada batez baina, oraingoan ere, deabruak buztanaren puntaz eman eta apurtu zuen.
Gero bere puzker handi bat indarrez bota zuen lurraren kontra eta zulo handia ireki zen Gretelen azpian eta UAAAAAaaaaa! Handik bera jausi zen neska Lurraren nukleora heldu arte.

 

Eta han, laban sartuta, kiskaldu eta desagertu zen.

Handik aurrera deabrua gozokiz egindako etxetxo horretan bizitzen geratu zen bera ipotx lagunarekin, eta ,gozokiren bat behar zutenean, eskua luzatu eta horma zatia jaten zuten, edo teila bat edo leiho zati bat...

... ETA DEABRU BAT
ETA LAU GOZOKI,
IPUIN HAU BUKATU DA
ETA GU DENOK POZIK!!! Ibaibe

garabato
HIZBATU

5. Bi tximino momia baten kontra

Ikastetxea:  IBAIBE
Taldea:  4.B
Irakaslea:  Maria Reina Díez
Egileak:  Naiara Aloa, Izaro Alonso, Ane Alonso, Mikel Andres, Oier Bermejo, Gaizka Bermeosolo, Ikerne Borreguero, Celia Bravo, Andoni Bustamante, Aitziber De Sande, Garazi Fernández, Alvaro Fonseca, Adrián García, Uxue Garcia, Josu Gutiérrez, Nagore Iglesias, Sara Juarros, Oier Laiseka, Mikel Lopez, Haizea Quintero, Unai Rodríguez, Aitor Romero, Ugaitz Tejero, Noa Valbuena, Julene Viña.
Ibaibe
HIZBATU

5. Bi tximino momia baten kontra

  @ @ @ @ @

Tximinoek munduan agintzen zuten garai urrun hartan, ba omen ziren oihanean errege eta erregina ziren bi tximino. Hansel eta Gretel ziren beren izenak beraien aitona eta amama horrela deitzen zirelako. Oihaneko errege-erregina hauek oso ahalmen bereziak zituzten: pertsonek bezala hitz egiten zuten, erdi urdin erdi berdeak ziren, indar itzela zuten eta bere itxura aldatu ahal zuten nahi zutenean.

Hansel eta Gretelek Erpurutxo deitutako gorila-momia maltzurra zeuzkaten, aholkulari jakintsu bezala. Nahiz eta maltzurra izan, aholkulari eta laguntzaile itzela zen berak ere ahalmen bereziak zituelako: hilezina zen, hegan egiten zuen eta, Hansel eta Gretelek bezala, pertsonek bezala hitz egiteaz gain, bere itxura aldatzen zuen nahi zuenean. Egiptokoa zen, oso oso zaharra eta oso oso txikia ere, eta horregatik Erpurutxo deitzen zioten.

 
Ibaibe
HIZBATU

5. Bi tximino momia baten kontra

  @ @ @ @ @

Egun batean, Erpurutxo gorila-momiak Hansel eta Gretelekin akabatzea erabaki zuen. Horretarako, lortu behar zuen lehenengoa beraien ahalmenak kentzea zen. Tximinoak konturatu gabe, dutxan xaboi kutsatuta jarri zuen eta hurrengo goizean, Hansel eta Gretelek dutxa hartu zutenean xaboi kutsatuta erabili zuten eta ahalmenak galdu zituzten. Konturatu zirenean, beraien aitarengana jo zuten laguntza eske. Hansel eta Gretelen aita zientzialaria zen eta arin batean beharrezko antidotoa prestatu zuen.

Ibaibe
 

Baina hain zientzialaria ona zenez, ahalmenak berreskuratu zituztenean, beste bi berriekin etorri ziren: oihu supersonikoa eta ahotik balak botatzekoak.

Bere ahalmen guztiekin prest, Erpurutxoren bila joan ziren eta basoan topatu zuten. Sekulako borroka azkarra izan zen eta ia ia berehala Erpurutxo hil zuten. Poz pozik etxera bueltatu ziren Hansel eta Gretel. Etxean sartu eta gero, sare bat erori zen beraien gainean eta atzean Erpurutxo ageri zen!! Dena Erpurutxoren azpikeria izan zen beraiek arrapatzeko!!!

Ibaibe
HIZBATU

5. Bi tximino momia baten kontra

  @ @ @ @ @

- Ja, ja, ja!!! - barre egin zuen Erpurutxok – nire heriotza amarru bat besterik ez da izan eta orain jango zaituztet!!!

Eta besterik gabe, ris ras, biak jan zituen.

Erpurutxoren sabelera heldu ziren eta han inurri bihurtu ziren biak.

- Ni goitik irtengo naiz – esan zuen Gretelek.

- Orduan ni azpitik joango naiz – erantzun zuen Hanselek.

Eta etxe gozo horretan sartzean, han aurkitu zuten Gretel gozozalea, oraindik bere piruleta jaten.

 

Gretelek, deabrua ikustean bonboiak hartu eta botatzen hasi zen, balak izango balira bezala, baina deabruak buztanaz kolpeak ematen zizkien, beisbolean bezala eta urrunera bidaltzen zituen.

Orduan neskak txokolatez eta galletaz egindako baloi gogor bat hartu eta bota zion ostikada batez baina, oraingoan ere, deabruak buztanaren puntaz eman eta apurtu zuen.

Gero bere puzker handi bat indarrez bota zuen lurraren kontra eta zulo handia ireki zen Gretelen azpian eta UAAAAAaaaaa! Handik bera jausi zen neska Lurraren nukleora heldu arte. Eta han, laban sartuta, kiskaldu eta desagertu zen.

HIZBATU

5. Bi tximino momia baten kontra

  @ @ @ @ @

Besterik gabe Erpurutxoren gorputz barrutik korrika hasi ziren gora eta behera.
Horrela, atera zen lehena Gretel izan zen ahotik, eta pixka bat geroago, Hansel ipurditik. Erpurutxo harrituta zegoen, ez zuen ezer ulertzen. Orduan Hansel eta Gretelek bere oihu supersonikoa erabili zuten eta Erpurutxo lurrera erori zen.
Momentu horretan biak ahotik balak botatzen hasi ziren Erpurutxo maltzurra hil arte. Egia egia momia maltzurra hila.

 
Ibaibe
HIZBATU

5. Bi tximino momia baten kontra

  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
garabato
HIZBATU

6. Bi lagunen istorioa

Ikastetxea:  JUAN RAMON JIMENEZ
Taldea:  4.A
Irakaslea:  Mari Cruz Saiz
Egileak:  Endika Abando, Luis Alberto Campos, Rebeca Fernández, Arturo García, Iraide García, Alazne García, Igor García, Dolores Gonzalez, Juan Gonzalez, Aimar López, Victoria Nieto, Isai Paliza, Haniel Adbeel Pinto, Iker Raúl Quezada, Aitor Valdecantos, Leire Viñuela
JR Jimenez
HIZBATU

6. Bi lagunen istorioa

  @ @ @ @

Duela urte asko eta asko, urruneko lurralde batean, ba omen zegoen Willy izeneko azti bat. Adartxo magiko bat zuen eta berarekin , hegan egiteaz gain, pertsonak animalia bihurtu ahal zituen eta, aldrebes, animaliak pertsona. Gehien gustatzen zitzaiona abestea zen. Basoko zuhaitz baten azpian bizi zen, bere laguna zen sagu tamainako herensugetxoarekin.

Egun batean, basoan zehar paseatzen ari zela, hara non Supo izeneko herensugea aurkitu zuela, beren etsai amorratua. Aztiak susto ikaragarria hartu zuen eta oihu egin zuen izututa baina, hain gogor egin zuenez, bere ahotsa ebaki egin zitzaion eta handik aurrera ezin zuen ez hitz egin ezta abestu ere.

 
JR Jimenez
HIZBATU

6. Bi lagunen istorioa

  @ @ @ @

Bere autoan igo eta aztien ospitalerantz abiatu zen baina, zebrabidean, berriro ere Supo agertu zitzaion, beti bezala, borrokarako prest. Birritan pentsatu gabe, bere adar magikoa atera eta herensuge maltzurra neska bihurtu zuen, Gretel izeneko neska.

JR Jimenez
 

Harrapatu eta bere etxera eraman zuen, zuhaitz azpira, eta han, kaiola batean sartu eta giltzapetu zuen, bizirik zegoen norbaitekin esperimentuak egin nahi zituelako.

Baina Supok, Gretel itxura zuela orain, aztia kaiolan sartu zenean jaten ematera, honen adar magikoa lapurtu zion bera konturatu gabe eta herensuge bihurtu zen berriro. Handik ihes egin baino lehen, adar magikoa apurtu zuen berriro ez eraldatzeko, ez neskan ez ezertan ere.

Orduan aztiak bere sorginkerien liburua atera zuen eta keinuz (oraindik ezin zuelako hitz egin) sorginkeriak botatzen hasi zen etengabe.

Baina dragoia oso trebea zen eta oso ondo saihesten zituen ahotik sua botatzen zuen bitartean. Aztia, baina, ez zen horren trebea eta horregatik, holako batean, dragoiaren su-gar batek bete-betean eman eta erre egin zuen.

HIZBATU

6. Bi lagunen istorioa

  @ @ @ @

Aztia, hil zorian zegoela, keinuz eta begiradaz errukia eskatu zion herensugeari. Supo, hain larri ikustean, errukitu zen eta edabe magikoa egin zion bere dragoi-ezkatez, bere ahotsa berreskuratu ahal izateko.

Hau edatean, aztiak bere ahotsa berreskuratzeaz gain, sentitu ahal izan zuen bere azal errea ere, magiaren poderioz, sendatzen zitzaiola.

Gero, elkarrekin hizketan, konturatu ziren oso antzeko gauzak gustatzen zitzaizkiela: herensugeak, abestea, gizakiak jatea, festak puxika eta suziriekin....

Eta honegatik, egunak joan eta egunak etorri, lagunak egin ziren eta, inoiz behin, elkartu eta beren adiskidetasuna ospatzeko festa ederra antolatzen zuten.

 
JR Jimenez

...ETA EGIA BADA, FESTAN SAR
ETA GEZURRA BADA, EZ DADILA ATERA.

HIZBATU

6. Bi lagunen istorioa

  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
garabato
HIZBATU

7. Sorginaren hilketa

Ikastetxea:  JUAN RAMON JIMENEZ
Taldea:  4.B
Irakaslea:  Ana Vicente
Egileak:  Gaizka Abando, Carolina Aramayo, Jorge Daniel Bonilla, Xabier Cáceres, Alazne Carreira, Imanol Dominguez, Carlos Sebastian Duran, Brisa Monserrath Echeverria, Gisela Escudero, Anne García, Jose Mari García, Oihane Heras, Diego Ramón Motos, Sergio Ojeda, Ekaitz Torre, Izaro Vazquez, Uxue Zunzunegui.
Juan Ramón Jimenez
HIZBATU

7. Sorginaren hilketa

  @ @ @ @

Behin batean, orain dela urte asko, basoan Sorgin maltzur bat bizi zen. Sorgina beti zikin zikin zegoen bere ahalmenak zikinkeriatik ateratzen zuelako, eta horregatik ura ez zitzaion batere gustatzen. Gainera, erratza hegalari bat zuen. Munduko sorginik onena, hau da, maltzurrena, izan nahi zuenez, beti maltzurkeriak egiten ari zen, eta gehien gustatzen zitzaiona jendea izoztea zen.

Bere zoritxarrerako, bere basoaren alboan zegoen herrian Zazpi Antxumeak bizi ziren. Zazpi Antxume hauek ez ziren benetako antxumeak, superheroiak ziren eta beraien identitateak ezkutuan gordetzeko, antxume mozorroak erabiltzen zituzten. Zazpi Antxumeak ahalmen bereziak zituzten: batek hegan egiten zuen, bik eskuak eman eta gero izotza desegiten zuten eta beste lauek ura botatzen zuten eskuetatik.

 
Juan Ramón Jimenez
HIZBATU

7. Sorginaren hilketa

  @ @ @ @

Egun batean, Sorgina ardi batzuk izozten ari zela, bat-batean ahalmenik gabe geratu zen gehiegi erabili zuelako. Sorginak pixka bat pentsatu ondoren, berriro Sorgin Eskolara bueltatzea erabaki zuen, han bere ahalmenak berreskuratuko zuela pentsatuz. Eta horrela izan zen: aste betean berriro zikin zikin eta bere ahalmen guztiekin Sorgin Eskolatik irten zen. Gainera, plan itzela zuen Zazpi Antxumeak akabatzeko!

Juan Ramón Jimenez
 

Beren bila joan zen eta horrela esan zien:

- Aizue, Zazpi Antxume, orain ona izatea erabaki dut
- Bai? Ze berri hain ona guretzat, orain gure lana errazagoa izango da! - erantzun zuten Antxumeek.
- Bai, eta ospatzeko hor daukazue freskagarri batzuk – esan zuen Sorginak.

Juan Ramón Jimenez
HIZBATU

7. Sorginaren hilketa

  @ @ @ @

Eta mahai batean zazpi freskagarri-poto ageri ziren. Baina inor hurbildu baino lehen, arin batean, antxume hegalaria mahai gainetik pasatu zen, berea hartu eta edaten hasi zen. Bat-batean zorabiatuta eta sekulako hotza sentitu zuen, eta ahalmenik gabe geratu zela nabaritu zuen. Antxume hegalaria izoztuta erori zen lurrera eta besteak konturatu ziren dena tranpa bat zela. Orduan, bikote desizoztzailea eskutik heldu eta antxume hegalaria bere onera bueltatu zuten.

Bitartean beste antxumeek Sorgina harrapatu zuten eta eskutik ura botatzen primeran garbitu zuten bere ahalmenak kentzeko. Gero erratza hegalaria hartu, Sorgina gainean lotu zuten eta itsaso erdira bidali zuten Sorgina betirako garbi garbi geratzeko.

 

Pararin pararako, zoriontsuak betirako
Sorgina itsasoan eta Antxumeak basoan.

Juan Ramón Jimenez
HIZBATU

7. Sorginaren hilketa

  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
  • Juan Ramón Jimenez
garabato
HIZBATU

8. Estralurtarren inbasioa

Ikastetxea:  La Inmaculada
Taldea:  4.A
Irakaslea:  Idoia Iriarte
Egileak:  Eneko Antolín, Raquel Campos, Ainara Caneda, Ángela Cardama, Andrea Carrillo, Nahia Castañeda, Josu Cordido, Ánder de la Iglesia, Janire Delgado, Henar Díaz, Aitor Fandiño, Iker Fernández, Jon Fernández, Gonzalo Fernández, Naiara Fernández, Naroa Fernández, Héctor Freire, Sergio Ismael Gaona, Iker García, Markel Gómez, Iraide Haro, Bittor Jiménez, Naiara Linares, Aritz López, Yeray Morales, Oihane Campo.
La Inmaculada
HIZBATU

8. Estralurtarren inbasioa

  @ @ @ @

Bazen behin espazioaren leku urrun urrun batean, Hansel eta Gretel deitutako estralurtar guraso batzuk. Guretzat, Lurran, Hansel eta Gretel izenak nahiko bereziak dira eta ia ia ipuinetan bakarrik ikusten ditugu, baina estralurtarren artean oso izen arruntak dira. Hansel eta Gretelek seme bat zuten, Txanogorritxo deitzen zutena gorri kolorekoa zelako.

Estralurtar hauek oso itxura berezia zuten: bi aho, laserdun hiru begi, lau beso eta bi antena zituzten. Gainera oso koloretsuak eta azal gogorrekoak izateaz gain, pertsonak jaten zituzten. Arma bakarra baina oso boteretsua erabiltzen zuten: pistola desintegratzailea.

 

Egun batean, Lurreraino etorri ziren piknik bat egin eta pertsona batzuk jatera. Lurreratu baino lehen, bere espazio-ontzi barruan geratu ziren orbitan leku aproposena aukeratzeko. Baina Txanogorritxok berehala jaitsi nahi zuen eta azkenean, aspertuta, espazio-ontzi txiki bat hartu zuen eta bere gurasoengandik ihes egin zuen Lurrara jaisteko.

La Inmaculada
HIZBATU

8. Estralurtarren inbasioa

  @ @ @ @

Hansel eta Gretel Lurrako mapa batean zeuden piknik-erako leku aproposa aukeratzen eta Lurreko irratia piztuta zeuzkaten eguraldiaren berri izateko. Bat-batean, albiste arraro bat entzun zuten: “Poliziak estralurtar bat atxilotu du! ... eta estralurtar hau gorri kolorekoa zen!”

Albistea entzun zutenean, Txanogorritxoren bila hasi ziren espazio-ontzitik gora eta behera.

La Inmaculada
 

Espazio-ontzi txiki bat faltan zegoela ikusi zutenean, gertatutakoa asmatu zuten. Arin batean, Hansel eta Gretel Lurrara jaitsi ziren espazio-ontzi handiaz eta Kartzelara joan ziren Txanogorritxo askatzeko asmoz. Sarreran zegoen polizia geldiarazten saiatu zenean, Hanselek bere pistola atera eta tiroa bota zion. Pistolatik ura besterik ez zen atera! Lurran botere berezirik ez zituztelako estralurtarraek!

- Ze ba? Zuek ere txantxetan bestea bezala? - esan zuen poliziak.

La Inmaculada
HIZBATU

8. Estralurtarren inbasioa

  @ @ @ @

Baina Hanselek ez zion erantzun, ukondokada bota zion poliziari eta poliziak mahai kontra kolpe ikaragarria hartu zuen. Horrela kartzelako giltzak lortu zituzten eta Txanogorritxo beraien semea askatu zuten. Gero bere espazio-ontzira igo ziren bere planetara bueltatzeko, baina justu atmosferatik irtetean meteorito batek espazio-ontziaren kontra jo eta Lurrara erortzen hasi ziren. Hirurak oihukatzen hasi ziren:

“Ahhhhhhhhh!!!! Orain betirako hilko gara!!!! Ahhhhhhh!!!”

Eta momentu horretan Hansel eta Gretel esnatu ziren, dena amets bat izan zen eta! Hansel eta Gretel bere planetan zeuden eta oraindik seme-alabarik gabe; senar-emaztegai estralurtarrak besterik ez dira!

 
La Inmaculada

Azkenean hau izan da ametsa hasieran ez zenuen hori pentsa.

HIZBATU

8. Estralurtarren inbasioa

  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
garabato
HIZBATU

9. Tximista magikoa

Ikastetxea:  LA INMACULADA
Taldea:  4.B
Irakaslea:  Xabier Baraja
Egileak:  Gorka de la Iglesia, Maider Gómez, Andrea González, Iker Hervella, Irati Jiménez, Jon Juanes, Pedro López de Letona, Sebastián Magallanes, Yaiza Merino, Unai Morán, Pablo Muguruza, Aroa Muñoz, Aimar Muñoz, Asier Olascoaga, Henar Ortega, Izaro Ortega, Markel Peral, Tontxu Pozo, Endika Reina, Lucía Rodriguez, Nerea Román, Luis Roquero, Daniel Ruiz, Lucía Ruiz, Ibai Sanz, Sarai Vicente
La Inmaculada
HIZBATU

9. Tximista magikoa

  @ @ @ @

Aspaldi, Ogiaren planeta urrunean, Peter Ogia izeneko mutil bat bizi zen bere lagun mina zen Amets izeneko zonbi-txakur batekin, duela asko kalean aurkitu zuena.
Beraiengandik hurbil, beti maltzurkeriak egiten, Garfio kapitain gaiztoa bizi zen.

Egun batean kapitain gaiztoak tximista bat bota eta zulo magiko eta handia ireki zuen lurrean. Peter Ogia eta bere txakurra kaletik paseatzen ari zirela, zulo honetan erori ziren eta, irtetean, hara non aldatuta agertu zirela: txakur-zonbia txakur normal bihurtuta eta Peter Ogia zonbi bihurtuta.

Handik ez oso urrun Garfio kapitain maltzurra ogi dendara joan zen , bertako okina hil zuen eta gero ogi magikoa egiteko errezeta lapurtu. Hori egin eta gero, bere autoa hartu eta arineketan bere gaztelura joan zen; bertako tranpa guztiak aktibatu eta ate guztiak ere itxi zituen. Baina... ate bat irekita geratu zitzaion konturatu gabe.

 

Bitartean, Peter Ogia ogi dendara joan zen ogi magikoa erosi eta lehen bezala izateko baina okina hilda aurkitu zuenean, Garfio gaiztoa hortik ibili zela susmatu zuen. Gainera bere laguna zen txakurra, nahiz eta orain pertsona izan, oso usaimen ona zuen eta ogi-dendatik ateratzen ziren auto-urratsak jarraituz, heldu ziren Garfioren gazteluraino.

La Inmaculada
HIZBATU

9. Tximista magikoa

  @ @ @ @

Ate guztiak itxita egon arren, aurkitu zuten zabalik geratu zen bakarra eta hortik sartu ziren. Ikusi zuten ogi magikoa egiteko errezeta 6 zatitxoetan zatituta zegoela eta hauek gaztelu osoan zehar sakabanatuta zeudela. Bila eta bila hasi ziren, bazter guztietan begiratzen eta azkenean 5 lortu zituzten. Baina azkena Garfiok berak zuen eta, noski, ez zion eman nahi.

Borrokan hasi ziren: txakurrak kosk egin zion Garfiori hankan eta hau hegan atera zen ihes egiteko baina, halako batean,... Iberiako hegazkin bat pasatu zen eta....iiiiiiaaaauuuuu! ...eraman zuen.

 
La Inmaculada
HIZBATU

9. Tximista magikoa

  @ @ @ @

Peter Ogia arineketan bere etxera joan eta errezetarekin ogi magikoa egin ahal izan zuen. Gero berak eta bere txakurrak jan zuten eta lehen bezala geratu ziren.

... ETA IA IA IA
HAU DA EGIA
PETER OGIA
ETA BERE TXAKUR-ZONBIA !!

 
La Inmaculada
HIZBATU

9. Tximista magikoa

  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
garabato
HIZBATU

10. Kanpaitxoren poltsiko magikoa

Ikastetxea:  LA MILAGROSA
Taldea:  4.
Irakaslea:  Alazne Rodriguez
Egileak:  Maria Jose Acosta, Carolina Aguilera, Mikel Alonso, Olatz Amo, Michelle Carrillo, Gustavo Caravajo, Nicolle Carcamo, Iker Castaño, Marcela De Barros, Oinatz de Lashera, Ander Díez, Aurora Fariña, Andrea Fernández, Iris Figueroa, Iker García, Izaro Garmendia, Naiara Hernandez, Izaro Marcos, Valeria Montoya, Olatz Moreno, Andy Noriega, Irati Oliver, Izaro Lu Perez, Leo Popa, Iker Rosero, Zulema Rueda, Alba Santiago, Luz Silva.
La Milagrosa
HIZBATU

10. Kanpaitxoren poltsiko magikoa

  @ @ @ @

Bazen behin Kanpaitxo izena zuen neskatila bat. Hegan egiteaz gain poltsiko magiko bat zeukan sabelean eta bertatik ateratzen zuen bere lagunak ziren animaliei laguntzeko edozein gauza: belarra, ura, azenarioak, brokoli, pizza....

Egun batean basoko orein baten adarrean pausatuta zegoela, derrepente azeri bat agertu eta sustoa eman zion. Izututa, hegan atera zen eta, konturatu gabe, bere poltsiko magikoa katigatu egin zitzaion adarrean eta urratu. Handik hegan atera zen eta etxera heltzean, orduan bai, galdu zuela konturatu zen.Baina, non???

Bazekien, bere aititak kontatuta, galtzen ziren gauza guztiak Irla Pirata izeneko batera heltzen zirela eta horregatik bere poltsikoa ere han egongo zela.

 

Baina hara heltzean,han aurkitu zuen piraten arteko maltzurrena, Jack pirata, eta urrunetik ikusi zuen ere honek bere poltsiko magikoa aurkitu zuela eta poz pozik zegoela hortik nahi zuen guztia ateratzen.

La Milagrosa
HIZBATU

10. Kanpaitxoren poltsiko magikoa

  @ @ @ @

Orduan Kanpaitxoak ideia bat izan zuen berea zena berreskuratzeko:
hegan heldu zen pirataren aurpegiraino eta sudurraren parean zegoela burla egiten hasi zen:

-tu tu tututu... ezetz harrapatu!!- eta koko bat bota zion burura.

La Milagrosa
 

Jack pirata eskuez kentzen saiatu zen baina ezin, Kanpaitxo gero ta astunago zegoelako. Jack maltzurrak oihu egiten zion:

-harrapatzen bazaitut, ja ta txikituko zaitut!!!

Bere ezpata atera zuen eta airean kolpeak ematen hasi zen neskatila hegalaria akabatzeko asmoz. Konturatu gabe, itsasontzian jarrita zegoen egur batetik ibiltzen hasi zen, puntarantz, egurraren amaierarantz.

La Milagrosa
HIZBATU

10. Kanpaitxoren poltsiko magikoa

  @ @ @ @

Behean, uretan, beraren zain beti bezala, erloju bat jan zuen krokodiloa zegoen.
Eta Kanpaitxoren atzetik joatean Jack pirata, holako batean, uretara jausi zen .

-Txaffff!!

Krokodiloak merienda ederra egin zuen piratarekin eta neskatila hegalariak bere poltsikoa berreskuratu ahal izan zuen.

Bere basora bueltatu zen eta bere animalia lagun guztiekin sekulako festa antolatu zuen nahi zuen guztia poltsiko magikotik ateratzen: piñata, confettiak, serpentinak, musika ekipoa, bola diskoa, puxikak,... eta denak oso pozik bizitzen jarraitu zuten.

ETA HALA BAZAN ALA EZ BAZAN
SAR DADILA.... POLTSIKO MAGIKOAN!!!!

 
La Milagrosa
HIZBATU

10. Kanpaitxoren poltsiko magikoa

  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
garabato
HIZBATU

11. Ajustino vs. Tierra

Centro:  LARREA
Grupo:  4.
Profesora:  Sara Gómez
Autores:  Juan Camilo Aguado, Andrea Nicoll Alvarado, Vanessa Atucha, Raúl Benítez, MªAsunción Borja, Erik Nicolás Bracamonte, Juncal Contreras, Elad Czerny, Carlos Edgardo Díaz, Thais Domingos, Israel Escudero, Juan David Gómez, Manuel Ángel Jiménez, Pedro Manuel López, Ariel Jesús Méndez, Marci Pierina Morales, Marcelo Adrián Morando, Ashanti Lukene Ribero, Guadalupe Melissa Saldaña, Alba Sánchez, Andrea Sánchez, José Ramón Valcárcel, Aya Zaidouni
Larrea
HIZBATU

11. Ajustino vs. Tierra

  @ @ @ @

Había una vez un planeta muy lejano sin sol llamado Ajostuno porque estaba lleno de ajos. Sus habitantes eran lobos muy fuertes, con garras muy largas y a los que les encantaba comer los ajos, que eran su principal comida, por lo que tenían muy mal aliento.

Como este planeta olía muy mal para los habitantes de planeta vecino, la Tierra, unos terrícolas decidieron lanzarles una bomba atómica (fabricada entre Rusia y los Estados Unidos) para destruirlo.

Gracias a un telescopio enorme, unos científicos de Ajostuno supieron del plan de estos terrícolas y, aunque dieron el aviso, solo unos pocos les tomaron en serio. Por esto, unicamente 5.000 lobos ajostunianos decidieron escapar del planeta antes de que desapareciera, montados en un enorme cohete.

Mientras escapaban, vieron como, a lo lejos, su planeta natal reventaba en un millón de pedazos.

 

Entre todos decidieron ir a la Tierra, a comenzar de nuevo.

El cohete calló justo en el desierto del Sáhara, donde hacía muchísimo calor para ellos. Buscaron desesperadamente un refugio y hallaron una cueva en la que se metieron. La mayoría se quedó en la entrada pero uno de ellos, llamado Ajustino, que era muy valiente y además había heredado superpoderes de hipnosis y Rayo de la Muerte de su tataratataraabuleo, se adentró todavía más.

Larrea
HIZBATU

11. Ajustino vs. Tierra

  @ @ @ @

Para su sorpresa, en el fondo fondo de la cueva encontró una loba que le dijo:

-Hola, guapo, ¿tú quién eres?

El lobo le respondió muy sorprendido:

-Soy Ajustino y vengo de Ajostuno.

Y, al abrir su boca, una vaharada de aliento fétido que envolvió a la loba. Como no podía respirar, se estiró de la cabeza hasta que se la quitó: ¡era un disfraz! Y ella , en realidad, era una humana-soldada que le había tendido una trampa para atrapar uno de esos lobos y conseguir su ADN y conseguir el poder de su fuerza.

En ese mismo momento, una trampilla secreta se abrió y de ella salió todo un ejercito de soldados armados hasta los dientes y dispuestos a luchar.

 
Gurutzeta

El lobo corrió a donde estaban sus amigos y así, se prepararon para... ¡¡¡¡la guerra del fin del mundo!!!!

Y allí estaban: los soldados frente a los lobos, y a la cabeza Ajustino, el lobo ajostuniano!

HIZBATU

11. Ajustino vs. Tierra

  @ @ @ @
Larrea

Los soldados estaban muy bien armados pero los lobos, con sus garras, empezaron a cortar cabezas, y echar el aliento mientras que Ajustino hipnotizó a unos cuantos para que se dispararan entre sí, hasta que, por fin, los lobos ….¡vencieron!

 

Encontraron dentro de esa caverna una cascada de agua que, junto con unas plantas que en esas tierras crecían (y que los humanos no habían sabido aprovechar) les aseguraron el agua necesaria para que sus ajos crecieran. Con el tiempo, llegaron a aclimatarse al sol terráqueo, y así, construyeron , con esfuerzo y tesón un Nuevo Ajostuno.

Y colorín colorado/ esta guerra se ha acabado Los lobos han ganado y en el Sáhara se han quedado.

Larrea
HIZBATU

11. Ajustino vs. Tierra

  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
  • Larrea
garabato
HIZBATU

12. Pedroren robot maltzurrak

Ikastetxea:  MUKUSULUBA
Taldea:  4.A
Irakaslea:  Nekane Zorrilla
Egileak:  Yusef Ahmed, Ane Arenas, Anas Batiss, Hoover Camilo Caro, Jorge Curros, Iraide Diez, Ainara Fernandez, Ander Fernandez, Ireber Hervas, Yasmina Lahouiri, Saul Liñares, Gaizka Luis, Laura Markina, Nahikari Marquez, Naroa Razquin, Ainhoa Ruiz, Aritz Salgado, Nekane Santa Coloma, Joritz Tabernero, Xabier Tejeda, Ibai Vazquez.
Mukusuluba
HIZBATU

12. Pedroren robot maltzurrak

  @ @ @ @

Etorkizun hurbil batean, robotak existituko diren garaian, Pedro deitutako artzain bat bizi zen. Bere gaztaro osoa mendian ardi artean eman zuenez, nagusitu zenean ez zuen lagunik eta ez zekien ere nola egin lagun berriak. Horregatik erabaki zuen ingeniaritza ikasiko zuela gero bere robot-lagunak egin ahal izateko.

Bere ikasketak bukatu zituenean, H&G lantegia sortu zuen eta han robotak egiten hasi zen. Denbora luzea eman zuen baina azkenean bi robot egin zuen. Bere lantegia H&G deitzen zenez, Hansel eta Gretel deitu zituen. Nahiz eta robot-lagunak izan, begietan laser izpiak eta ezkerreko besoan kanoi bana jarri zizkien, badaezpada.

Piztu zituenean, bi robotek aho betez esan zioten: - Piii, Pedro artzaina hil, piiii!!!

 

Bere lehen robotak zirenez, ez zitzaizkion guztiz ondo atera, onak izan ordez, maltzurrak atera zitzaizkiolako. Baina Pedro Artzaina oso injineru azkarra zen eta larrialdietarako botoi bat jarri zuen robot bakoitzean, justu buruaren atzean. Arin arin botoiak sakatu zituen eta Hansel eta Gretel robotak amatatu egin zituen.

Mukusuluba
HIZBATU

12. Pedroren robot maltzurrak

  @ @ @ @
Mukusuluba
 

Etxera joan zen robotak nola hobetu pentsatzera. Baina han zegoela, lurrikara izan zen lantegian eta Hansel eta Gretel lurrera erortzean, botoiak lurraren kontra sakatu ziren. Berriro piztuta, bi robotak merkatu beltzera joan ziren armak lortzera gero, Pedro artzainaren etxera abiatu eta bera hiltzeko.

Zorionez, Pedro leiho batean zegoen begiratzen eta bi robotak hurbiltzen ikusi zituen. Izututa, leihotik ihes egin zuen baina robotak konturatu ziren eta bere atzetik jarraitu zuten. Pedro artzaina kobazulo sekretu batean ezkutatu zen eta robotak aurretik pasa zirenean, Pedro, ninja-artzain bat bezala, atzetik joan zen eta berriro larrialdietarako botoiak sakatu zituen robotak amatatzeko. Gero lantegira eraman zituen eta han erre eta urtu zituen biak beste robot hobeak egiteko.

HIZBATU

12. Pedroren robot maltzurrak

  @ @ @ @

Pedro, artzaina izan zenean,
mendian bakarrik ardiekin zegoen.
Behin lantegian robot-lagunak egin zituen,
baina lagunak ez dira lantegi batean sortzen
eta bai beraiekin ondo hitz egiten eta jatorrak izaten.
Lortzen dira bihotzez.

 
Mukusuluba
HIZBATU

12. Pedroren robot maltzurrak

  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
garabato
HIZBATU

13. Spirit adarbakarraren abentura

Ikastetxea:  MUKUSULUBA
Taldea:  4.B
Irakaslea:  Jose Luis Fernández
Egileak:  Itxaso Alonso, Izam Barrios, Oihane Calzado, Asier Castrillejo, Aingeru Dehesa, Estrella Fernández, Lucia Fuente, Jagoba Garate, Eleder Gil, Unai Hierro, Naroa Jimenez, Izaro Martinez, Gaizka Merino, Enide Morales, Susana Ramos, Markel Rodriguez, Aidée Rodriguez, Endika Sandia, Gaizka Sanz, Yeray Torres, Jon Zarraga.
Mukusuluba
HIZBATU

13. Spirit adarbakarraren abentura

  @ @ @ @ @ @

Bazen behin, zeruko erreinuan, Spirit izeneko zaldi urdin bat: hegalaria zen eta adar bakarra eta magikoa zeukan. Berarekin eguraldia menperatzen zuen: ekaitzak, tximistak, trumoiak, eguzkia ....ekarri ahal zituen. Bere urdin koloreak ere kamuflatzeko boterea ematen zion. Zeruan bizi zen, hodeien artean kamuflatuta.

Bere betiko etsaia Trueno deitzen zen zaldi beltza zen, beti bere kamuflatzeko boterea lapurtzeko asmotan ibiltzen zena, nahiz eta iadanik oso boteretsua izan.

Egun batean Spirit hodei zuri batzuen artean zegoela, bat batean, hodeiak beltz jartzen hasi ziren bere inguruan, eta bere aurrean Trueno agertu zen esanez:

-Kaixo Spirit.
-Kaixo- erantzun zuen adarbakar urdinak.

 

Truenok, orduan, ustekabean trumoi bat bota zion Spiriti. Honek saihestu eta esan zion:

-Zergatik egiten didazu eraso? Nik ez dizut ezer egin!

-Berdin dit!- erantzun zion Truenok eta azpikeriaz bultzatu eta zerutik igerileku batera jausi zen. Txoffff!!!!

Mukusuluba
HIZBATU

13. Spirit adarbakarraren abentura

  @ @ @ @ @ @

Spirit zaldiaren azala oso berezia zen eta, kloroaren eraginez, zuri geratu zitzaion, bere urdin kolore polita galduz eta, horrekin batera, bere kamuflatzeko boterea ere, uretan geratu zena.

Orduan, haserre batean, Truenoren bila joan zen.

Spiritek bazekien Truenok seme bat zeukala gaztelu batean bizi zena. Seme hau futbolaria zen eta bere gazteluan partiduak antolatzea gustatzen zitzaion. Spirit adarbakarra gaztelurantz abiatu zen eta, hara ailegatzean, kartel bat ikusi zuen sarreran:

 
Mukusuluba

“Trueno zaldia ikusi nahi baduzu, lehenago futbol partidu bat irabazi beharko duzu pilota hegalariarekin”.

HIZBATU

13. Spirit adarbakarraren abentura

  @ @ @ @ @ @

Birritan pentsatu gabe, sartu zen eta han aurkitu zuen pilota hegalaria bera. Pilota magiko honek hitz egiten ere zekien eta esan zion:

-futbolean jolasteko ekiporik daukazu, ala?

Baina Spirit adarbakarrak ez zeukanez horrelakorik, ekipo baten bila joan zen.

Handik ez oso urrun, 6 adarbakar taldea aurkitu zuen: Sua, Ura, Lurra, Tximista, Ekaitza eta Airea. Konbentzitu zituen partidua jolasteko eta hara joan ziren, Truenoren gaztelura, futbolean jolasteko asmoz. Ailegatzean Truenoren taldea jolasteko prest aurkitu zuten. Trueno antzeko zazpi zaldi beltzek osaturik zegoen taldea. Guztiak oso handiak eta indartsuak ziren.

 

-Bai talde gogorra- esan zuen Suak.

-Bai, zaila izango da irabaztea- esan zuen urak.

Baina saiatu behar gara- esan zuen Aireak.

Zaldi beltzak oso onak ziren eta oso gogor jaurtitzen zuten baloia. Lehenengo zatian bi gol sartu zituzten eta Spiriten taldeak bat ere ez.

Atsedenaldian oso nekaturik zeuden, eta Spiritek bere boterearekin energiaz beteriko tximista bota zien adarra magikoaz eta hobeto sentitu ziren, indarberrituta.

Horrela, bigarren zatian berdintzea lortu zuten.

HIZBATU

13. Spirit adarbakarraren abentura

  @ @ @ @ @ @

Azken minutuan zeudela, zaldi beltz batek penalti bat egin zion Spirit-i. Denok hunkitu egin ziren irabazteko aukera txiki bat ikusi zutelako. Spiritek pilotari ostikada eman zion gogoz eta.... langan jo zuen!! guztiak geldik, harrituta zeuden, pilota norantz joango zen pentsatzen. Orduan, adarbakar baten buruan jo zuen eta..... atean sartu zen!!!! GOOOOOOOLAAAAA! Oihukatu zuten denek.

Horregatik, beren hitza betetzen, Trueno zaldia agertu zen Spiriten kontra egiteko.

-Lasterketa bat egingo dugu- esan zuen Truenok- Irabazten baduzu zure kamuflatzeko boterea bueltatuko dizut.

 

-Ados- onartu zuen Spirit adarbakarra.

Lasterketa hasi zen. Spirit oso arina zen eta abantaila hartu zuen hasieran, baina zaldi beltz batek, inor konturatu gabe, izotza bota zion lurrera eta Spiritek laprast egin eta erori egin zen. Truenok aprobetxatu eta aurreratu zuen. Tximista eta Sua Spirit laguntzera joan ziren. Bien artean izotza urtu zutenez Spirit altxatu ahal izan zen eta korrikan jarraitu zuen. Azkeneko metroetan Trueno harrapatu zuen eta aurreratzea lortu zuen!! Irabazi zuen!!!

HIZBATU

13. Spirit adarbakarraren abentura

  @ @ @ @ @ @

Baina, hala ere, Trueno ez zegoen batere ados:

tranpa egin duzu. Sua eta Tximistaren laguntza izan duzu- esan zuen.

Bai, baina zure lagun batek izotza bota didalako bidean.

Hori ez da egia!

Hau esatean, trumoi bat bota zion Spiriti. Honek jauzi handi bat egin zuen eta hegan egiten tximista bat bota zion bere etsaiari. Bete-betean jo zuen Trueno eta zaldi tranpatia hau lurrera erori zen.

-Orain nire boterea bueltatuko didazu; onean saiatu naiz baina, ezin badut horrela, txarrean izan beharko da!

Ondo da- onartu zuen zaldi beltzak- zuk irabazi duzu.

 

Eta azkenean, Spiritek berea zena berreskuratu ahal izan zuela ospatzeko bere lagun berriekin hodeien erreinura bueltatu zen.

......ETA HAU IZAN DA FUTBOLA
SPIRITEK SARTU ZUEN GOLA.
GUK EGIN DEZAGUN “OLA”
ETA EDAN ... KOLA-KOLA!!!

HIZBATU

13. Spirit adarbakarraren abentura

  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
garabato
HIZBATU

14. Hanselen burmuin-zatiaren atzetik

Ikastetxea:  MUNOA
Taldea:  4.A
Irakaslea:  Elena Atxabal
Egileak:  Omar Alonso, Andrea Borao, Ainhoa Carcedo, Mario Cuesta, Mónica Da Cruz, Sendoa De Abajo, Ramón Delgado, Markel De Miguel, Juliana Dos Santos, Andeka Elvira, Hugo Fernández, Mikel Garcia, Itxaso Gartiz, Aitor Mayindu, Urdaitz Ortal, Unax Teijido, Lidia Vargas.
Munoa
HIZBATU

14. Hanselen burmuin-zatiaren atzetik

  @ @ @ @

Bazen behin ,orain dela gutxi, Salamankan bizi ziren Hansel eta Gretel deitutako bi lagun min minak. Hanselen aita Hansel deitzen zen eta bere izena jarri zion bere semeari; Gretelen ama Gretel deitzen zen eta bere alabari bere izena jarri zion ere, horregatik Hansel eta Gretel horrela deitzen ziren.

Egun batean, basora joan ziren biak urtxintxei buruzko dokumentala filmatzeko. Hansel zuhaitzetako goiko adarren artean begiratzen zebilela, sekulako kolpe handia hartu zuen zuhaitz baten kontra. Berehala Gretelek bideokamera lurrean utzi zuen bere laguna laguntzeko.

Dena oso arin gertatu zen: ez Gretel ez Hansel ere ez ziren konturatu kolpea hain handia izan zenez, Hanselen belarri batetik burmuin zati bat erori zitzaiola.

 

Bere zoritxarrerako, burmuin zatia pozoitutako ur putzu batean erori zen eta hori ezker, ahalmen bereziak lortu zituen: hasteko, burmuin zati hau bizirik zegoen, oso oso jakintsua zen, edonor sorgin bihurtu zezakeen, besteen burmuinak kontrolatu ahal zituen eta gainera, palomita odoltsuak jatea gustuko zuen, batez ere, bideojokoetan sartzen zenean (zeukan beste ahalmen berezia zen).

Munoa
HIZBATU

14. Hanselen burmuin-zatiaren atzetik

  @ @ @ @

Egun batzuk pasa ziren eta burmuina oso ospetsu bihurtu zen maltzurkeri pilo egiten zuelako eta hain txikia zenez, jendea Baratxuri deitzen hasi zen, Baratxuri Burmuin Maltzurra.

Munoa
 

Egun batean, Hansel eta Gretel basotik zihoazela, Baratxuri Burmuina ikusi zuten. Bakoitzak bere eskopeta hartu zuen eta tiroka hasi ziren. Azkenean, Hanselek eman zion tiro bat Burmuinari eta zatitxo bat kendu zion. Honegatik, Baratxuri Burmuina erdi lelo eta amnesiak jota geratu zen. Ihes egitean ez zuen errepideko bi aldetara begiratu eta kotxe batek arrapatu zuen. Larriki zaurituta zegoenez, Ospitalera eraman zuten anbulantzia batean. Hiru egun eman behar izan zituen ospitalean, baina, nahiz eta bere zauriak sendatu, oraindik erdi lelo eta amnesiak jota geratu zen.

HIZBATU

14. Hanselen burmuin-zatiaren atzetik

  @ @ @ @

Irten zenean triziklo batekin gurutzatu zen eta berarentzat erraldoia zenez sekulako sustoa hartu zuen eta ihes egitean amildegi batetik erori zen. Justu momentu horretan, Hansel eta Gretelek ikusi zuten berriro Baratxuri Burmuin Maltzurra. Jadanik hiru egun zeramatzaten bere aztarnak jarraitzen. Hanselek ikusi zuenean Burmuina berriro ihes egingo zuela amildegitik, lokalizadore txiki txiki bat bota zion hurrengoan errazago topatu ahal izateko.

Hiru egun aztarnak jarraitzen eman eta gero, Hansel eta Gretel oso nekatuta zeuden eta etxera bueltatzea erabaki zuten atsedena hartzeko. Sofan eserita zeudenez, beraiek grabatutako urtxintxei buruzko bideoa ikusten hasi ziren eta orduan ikusi zuten nola Hanselen belarritik Burmuin zati bat ateratzen zen!!!. Dena ulertu zuten. Beraien iTablet-a hartu eta lokalizadorearen app piztuz, hasi ziren puntu gorria jarraitzen Burmuin Maltzurra topatu arte.

 

- Aizu, Baratxuri Burmuin Maltzurra! - esan zuen Hanselek – Sar zaitez berriro nire barruan! - Ez!!! - erantzun zion Baratxuri Burmuin Maltzurrak.

Eta korrika atera zen ihes egiteko asmoz. Baina hain arin zihoan Baratxuri Burmuin Maltzurra, ezen kolpea hartu zuela zuhaitz baten kontra eta bere ahalmenak eta konortea galdu zituen. Orduan Hanselek bere burmuin zatia hartu zuen eta berriro belarritik bere buruan sartu zuen.

Hanselen burutik burmuin zatia atera zen maltzurkeriak egin zituen eta Hanselek sartu zuen belarritik

HIZBATU

14. Hanselen burmuin-zatiaren atzetik

  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
garabato
HIZBATU

15. Botadun katua Oz munduan

Ikastetxea:  MUNOA
Taldea:  4.B
Irakaslea:  Lola Salán Urreztarazu
Egileak:  Mikel Barrios, Unai Camon, Gentza De los Mozos, Bryan Giraldo, Carmen Heredia, June Hernández, Markel Humaran, Gaizka Izquierdo, Yeray Juárez, Alex Llamazarez, J.Sebastian Martinez, Iraia Millan, Iker Monjas, Imanol Sanchez, Anne Santana, Unax Tarriño, Iker Varela, Irati Vía
Munoa
HIZBATU

15. Botadun katua Oz munduan

  @ @ @ @

Bazen behin oso botak bereziak zituen katu bat: berak nahi zuen lekura joateko programatzen zituen eta arin batean hara eraman ahal zuten. Honegatik Botadun Katua esaten zioten. Kalean bizi zen, lur azpiko alkantariletan zeukan ezkutalekuan.

Egun batean bere ezkutalekura heldu eta den dena erreta zegoela aurkitu zuen. Handik hasten ziren urrats batzuk aurkitu zituen eta hauek jarraituz, lapur baten etxeraino heldu zen. Lapurra aurkitu zuen Play Station-ean jolasten baina hau, katua ikustean pantailan sartu zen eta desagertu.

Katua bere atzetik salto egitean Oz munduraino heldu zen, Sorgin Zuriaren mundu magikora. Izatez, lapurra sorgin maltzur honen morroia zen. Sorgin hau oso boteretsua zen eta makilatxo magikoaz oso sorginkeria beldurgarriak egin ahal zituen.

 
Munoa
HIZBATU

15. Botadun katua Oz munduan

  @ @ @ @

Katua mundu honetara jaustean neska batekin egin zuen topo: dena arrozaz jantzita zegoen (soinekoa, galtzerdiak, diadema, kuleroak,...) eta horregatik deitzen zen Arrosa. Neska hau Oz mundura heldu zen lapurrak bahitu egin zuelako Sorgina Zuriak berarekin bere esperimentuak egin ahal izateko, baina, oso azkarra zenez, beren kobazulotik ihes egin ahal izan zuen. Baina, hala ere, ezin zen mundu errealera bueltatu sorgin maltzur hori akabatu arte. Honegatik, Botadun katuak bere arazoa azaldu zionean, Arrosak lagunduko ziola esan zion.

Munoa
 

Handik gutxira Sorgin Zuria eta bere laguna zen lapurra aurkitu zituzten eta borroka latza hasi zen. Sorgin Zuriak bere makilatxo magikoaz sorginkeria -izpia bota zion Botadun katuari eta geldiarazi zuen.

Munoa
HIZBATU

15. Botadun katua Oz munduan

  @ @ @ @

Baina neska ez zen geldik geratu eta arin batean sorginari bere erratza kendu eta buruan eman zion behin eta berriro. Sorginak ez zuen horrelakorik espero eta, nahi gabe, bere makilatxoa jausi zitzaion. Orduan, neskak hartu zuen eta magiaz sorgina izoztu zuen.

Borroka bitartean non zegoen lapurra? Ba bere mugikorraz argazkiak ateratzen eta lagunei whatsup´ak bidaltzen “Hau flipantea da!!” esaten zien.

 

Gero, Arrosak makilatxoa erabiltzen jarraitu eta Botadun Katua desizoztu zuen. Honek bere ezpata atera eta gogor eman zionean sorginari, hau hamaika mila zatitxoetan desegin eta desagertu zen!

Justu momentu hartan lapurra esnatu zen, sorginduta zegoelako, eta beraren laguntzaz Play Station-etik atera ahal izan ziren, bideo-jolasaren helburua hauxe zelako: Sorgin maltzurra hiltzea. Game Over.

UA UA UA, GORA ARROSA ETA BOTADUN KATUA ETA GUK EGIN DEZAGUN... GURE OZ MUNDUA!!!

HIZBATU

15. Botadun katua Oz munduan

  • Munoa
  • Munoa
garabato
HIZBATU

16. Ezpataren bila

Ikastetxea:  Ntra Sra de El Pilar
Taldea:  4.B1
Irakaslea:  Marian Alonso
Egileak:  Cristhian Algarañaz, Aketza Barbero, Markel Bermuz, Endika Bujan, Qiong AN Chen, Ane Crispín, Sarai Delgado, Gaizka Flores, Jone Fuente, Iker García, Asier Lopez, Markel Martin, Beatriz Merchan, Leo Mituy, Hugo Morales, Mikel Ortega, Naiara Sanchez, Dylan Sanchez, Xavi Urquia, Luis Vazquez.
El Pilar
HIZBATU

16. Ezpataren bila

  @ @ @ @

Duela bost ehun urte, urruneko baso batean Botadun Katua deitutako katamotza bizi omen zen. Horrela deitzen zioten katu bat ematen zuelako eta beti bere bota magikoak eramaten zituelako. Botak bere lagunek oparitu zizkioten bere urtebetetzean eta beraiei esker hegan egiten zuen eta , berak nahi bazuen, sutan jartzen ziren ere. Gainera, Botadun Katuak bakarrik borroka egiten zuen ezpata magikoa zeukan eta honekin beti irabazten zuen.

Egun batean, Botadun Katuak armadura bat erostera joan zen. Dendara heldu zenean, ohar bat ikusi zuen: “Armak kanpoan utzi, lapurretak ez dira onartuko”. Botadun Katuak bere ezpata kanpoan utzi zuen eta barrura sartu zen. Armadura pilo bat zeukaten eta denbora luzea eman zuen bat aukeratzeko. Azkenean armadura erosi zuen eta jarrita eraman zuen. Hain pozik zegoen armadura berriarekin, denda kanpoan zegoen bere ezpata ahaztuta utzi zuela.

 
El Pilar
HIZBATU

16. Ezpataren bila

  @ @ @ @

Handik bost minutura Ogro ziklopea dendara heldu zen. Ogro deitzen zioten oso ziklope itsusia zelako, aurpegi handi handia zuen eta sudurra txiki txikia. Gainera belarri oso handiak zituen ere. Bere asmoa dendan lapurtzea zen, baina sarreran ezpata magikoa ikusi zuenean, ezpata hartu zuen eta bere kobazulora joan zen.

El Pilar
 

Bitartean, Botadun Katua bere etxera heldu zen eta han konturatu zen bere ezpata dendan ahaztu zitzaiola. Bueltatu zen hara baina bere ezpata ez zegoen. Inguruetatik aztarnak bilatu eta Ogroren oinatzak topatu zituen. Erabaki zuen oinatzak jarraitzea eta tipi tapa Ogroren kobazuloraino heldu zen. Txirrina jo zuen eta Ogrok atea ireki zuen. Hain handia zenez, Botadun Katua bere hanken artean arazorik gabe sartu zen kobazulo barrura eta Ogro ez zen konturatu. Botadun Katua hegan egiten hasi zen kobazulotik bere ezpata bilatzen eta orduan Ogroak bai ikusi zuen.

- Baina zer euli mota zara zu? - oihukatu zuen Ogrok.

El Pilar
HIZBATU

16. Ezpataren bila

  @ @ @ @

Botadun Katuak ez zion ezer erantzun. Soka bat hartu zuen eta Ogroren inguruan bueltak ematen hasi zen ziklopea bera arrapatzeko asmotan. Azkenean, Ogro korapilatu zen sokarekin eta lurrera erori zen. Botadun Katuak bere botak sutan jarri zituen hobeto ikusteko eta horrela bere ezpata aurkitu zuen. Momentu horretan Ogro berriro zutitu zen baina orduan Botadun Katuak suzko bola bat bota zion bere boten laguntzaz eta gero bere ezpata begi erdian sartu zion.

Ogro zerraldo erori zen lurrera, hilda, baina badaezpada, bere ezpataz burua moztu zion.

Eta hau da kondairak kontatzen duena.

 
El Pilar
HIZBATU

16. Ezpataren bila

  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
garabato
HIZBATU

17. Banpiro azkarra eta hiru diamanteak

Ikastetxea:  EL PILAR
Taldea:  4.B2
Irakaslea:  Maite Torres
Egileak:  Paula Blanco, Nerea Cuñado, Nohaila Ferchichi, David Fontenla, Ibai Giménez, William Guerrero, Roby Justiniano, Layza Magalhaes, Daniel Manzanares, Aingeru Martín, Ainhize Martín, Naroa Mulas, Yago Obeso, Sergio Pérez, Cristian Pérez Paula Prieto, Jessica Sánchez, Iker Salas, Leire Salvador, Iván Sanz eta Alex Zhou.
El Pilar
HIZBATU

17. Banpiro azkarra eta hiru diamanteak

  @ @ @ @

Bazen behin Machu-pichu izeneko banpiro berezi bat. Normalean ketchup-a jaten zuen baina gehien gustatzen zitzaiona odola zen. Oso azkarra zen bai hegan egiten eta baita matematikan ere: matematika eragiketak segundo batean egiten zituen.

Gau batez, hegan lasai lasai zihoala, ume batek ikusi zuen eta, pentsatu zuenez saguzar bat zela, harri bat bota eta takaton!!! ...kopetaren erdian bete-betean eman zion.

Kolpeagatik tontotuta geratu zen eta jauzten hasi, bere etxera zen hilerriraino heldu arte.

Han , guztiz zorabiatuta zegoela, lehoi bat aurkitu zuen bere ezkutalekuan: zootik ihesi egin zuen eta hilerriraino heldu zen janari bila. Lehoi hau oso usaimen onekoa zenez, Machu-pichuren ezkutalekua aurkitu zuen eta bertan zegoen keptchup eta , are okerrago, gordeta zuen odol guztia ere, hartu eta jan egin zion.

 

Banpiroa gose sentitzen hasi zen, gero eta goseago. Janaririk gabe zorabiatzen hasi zen eta, ez zekiela zer egin, basorantz abiatu zen. Han, azti zahar zahar bat aurkitu zuen eta honek banpiroa oso galduta eta behartuta ikusi zuenez, lagundu nahi izan zion kartoizko kutxa magiko bat eman eta esanez:

-Hartu kutxa hau eta bere bolantean dauden bi diamanteak (gorri eta urdina) sakatuta ur-jauzi batera helduko zara. Han, uretan diamante itxurako urrezko irudi bat dago ezkutatuta. Aurkitu behar duzu eta lehoiaren odolarekin nahastu. Horrela zure azkartasuna berreskuratu ahalko duzu.

El Pilar
HIZBATU

17. Banpiro azkarra eta hiru diamanteak

  @ @ @ @

Banpiroak aztiak esandako egin zuen: kutxa magikoan sartu eta diamanteak sakatzean, derrepentean, ur-jauzi eder batera heldu zen; baina bila eta bila ibili arren, ezin zuen urrezko diamante-irudia aurkitu.
Ustekabean, lehoia agertu zen eta bere gainean salto egin zuen. Baina banpiroa oso azkarra zen eta baztertu egin zen, eta justu ,lehoia bere ondotik pasatzen zenean, bere atzapar luzeekin zauritu zuen. Lehoia orro egiten hasi zen minaren minez.

El Pilar
 

Holako batean ,biek momentu berean, ikusi zuten ur-jauzitik tobagan bat hasten zela eta azpian, uretan, zerbait distiratsu zegoela. Korrikan toboganera abiatu ziren.

El Pilar
HIZBATU

17. Banpiro azkarra eta hiru diamanteak

  @ @ @ @

Lehoia lehengoa izan zen uretan jausten eta, kasualidadez, bere hanka batean geratu zitzaion sartuta urrezko diamante-irudia. Minduta uretatik atera zenean, banpiroak ikusi zuen diamantea odolez beteta zegoela eta, zuzenean, jauzi egin eta xurrupatzen hasi zion hanka.

El Pilar
 

Momentu hartan lehoia orro beldurgarria eginez, hauts bihurtuta desagertu zen eta Machu Pichu banpiroa, beti bezain azkar izatea lortu zuen.

Eta hau ospatzeko bere lagunak gonbidatu zituen: zonbiak, Michael Jackson, banpiroak,...

...ETA HEMEN IKUSI DUGU LEHOIA
ETA BANPIROAREN HILERRIA.
GEZURRA EMATEN BADU ERE
HAU IZAN DA EGI BOROBILA!

HIZBATU

17. Banpiro azkarra eta hiru diamanteak

  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
garabato
HIZBATU

18. Yetiaren bastoi magikoa

Ikastetxea:  EL ROSARIO
Taldea:  4.A
Irakaslea:  Marivi López
Egileak:  Xabier Abad, Haizea Bermejo, Adriana Correddu, Iñigo Digon, Haizea Dombriz, Judith Echepare, Manuella Faustina, Aimar García, Angel García, Unai Gil, Beatriz Gómez, Julen Haro, Gorka Hernández, Julene Herrero, Haizea Iza, Iraide Jurado, Alfonso Lucio, Mireia Minguez, Iratxe Pérez, Mikaela Arami Roman, Unai Sevilla, Iker Sierra, Aaron Sotil
El Rosario
HIZBATU

18. Yetiaren bastoi magikoa

  @ @ @

Bazen behin Yeti izeneko mounstruo indartsu eta iletsu bat. Himalayan bizi zen eta zeukan bastoi magikoak telekinesia eta uraren azpitik arnasteko botereak ematen zizkion.

Egun batean, mendietatik zebilenean, ikusi zuen gizon batzuk zetozela bere bila. Orduan bere bastoiaz elur-jausi bat sortu zuen eta bidea ebaki zien bere atzetik ez jarraitzeko baina, deskuidu batean, bastoia galdu zitzaion. Gizakiek aurkitu eta lapurtu zioten makila magiko eta, are gehiago, apurtu ere egin zioten.
Justo, momentu horretan, bere botereak galdu zituen eta baita bere ilea ere eta, horren ondorioz, guztiz biluzik geratu zen.

Bere amatxori deitu eta arropa eskatu zion. Amak, arin eta zintzo, artilezko jertse gorri-berde polit polita egin zion, hotsik ez pasatzeko. Hura jantzi eta ,birritan pentsatu gabe, herrira joan zen berea zenaren bila. Baina gizakiek tranpa asko jarri zituzten etorriko zela suposatzen zutelako.

 

Holako tranpa batean erori zen eta sare batek harrapatuta geratu. Handik atera zuten eta kanoi batean sarturik, booommm! Marteraino bidali zuten.

Martera heldu zenean, ikusi zuen bertan espazio-ontzi bat zegoela eta atea irekitzen zela. Bertatik atera zen nor eta galtzagorri bat, txokolatezko izozki bat jaten . Orduan Yetiak azaldu zion bere arazoa eta galtzagorri txikiak bere laguntza eskaini zion. Marten zegoen sorginkerien liburu magikoa hartu eta espazio-ontzian berriro lurrera bueltatu ziren, bastoiaren bila.

El Rosario
HIZBATU

18. Yetiaren bastoi magikoa

  @ @ @

Lur planetara heltzean gizonei txantxa egitea pentsatu zuten: Yetiak andere soinekoa jantzi eta galtzagorriak ume mozorroa jantzi zuten. Gizonengana hurbildu eta Yetiak, orduan, hitz magikoak bota zizkien ura erakartzeko:

Marte patatú
Marte patatú
bastoia hemen
bastoia hemen
bastoia hemen agertu !!!

El Rosario
 

Eta momentu hartan bere bastoia airean altxatu eta bere eskuetara bueltatu zen, konponduta. Korrikan atera ziren gizonengandik eta ez ziren gelditu Yetiren etxeraino heldu arte.

Elurretako mounstruoak galtzagorri txikia berarekin bizitzera gonbidatu zuen eta galtzagorriak baietz esan zion. Eta beren adiskidetasun berria ospatzeko festa erraldoia ospatu zuten.

El Rosario
HIZBATU

18. Yetiaren bastoi magikoa

  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
garabato
HIZBATU

19. Zazpi Antxume ahalmenik gabe

Ikastetxea:  Nuestra Señora del Rosario
Taldea:  4.B
Irakaslea:  Carmen González
Egileak:  Kevin Arroyo, Anne Chao, Maider Fernandez, Iñigo Fragueiro, Egoitz Gomez, Markel Gómez, Nerea Hernandez, Lander Herráez, Mª Alejandra Lorenzo, Daniel Moreno, Isabel Ochoa, Olatz Parra, Arrate Ramirez, Ainara Rey, Jon Rodriguez, Aldara Rodríguez, Nekane Rojo, Myluska Antonella Roman, Joel Ruiz, Maider Salamanca, Elisa Tamayo, Maider Vico, Alex Villamor.
El Rosario
HIZBATU

19. Zazpi Antxume ahalmenik gabe

  @ @ @ @

Orain dela urte asko, animaliek hitz egiten zuten garaian, zazpi ahuntzez osatutako futbol-7 taldea bizi zen. Haiek benetako futbol taldea osatu nahi zuten, hamaikakoa, baina bakarrik zazpi zirenez, futbol-7 taldea bakarrik osatu ahal izan zuten. Nahiz eta jokalari onak ez izan, ia ia beti irabazten zuten sekulako azpikeriak egiten zituztelako beraien ahalmen bereziei ezker; nahi zutenean, lau hanka ateratzen zitzaizkien hobeto jolasteko, arintasun itzela, ikusezinak bihurtu, bolo bihurtu kontrako taldekoak eta txikiago bihurtzea bai beraiek bai besteak ere.

Egun batean, Ahate Itsusiaren taldeak desafio bota zien Zazpi Antxumeen taldeari. Ahate Itsusia oso futbol-7 jokalari ona zen, nahiz eta oso itsusia izan. Pircing bat zuen mokoan, hegoak buruan zeuzkan eta kopeta erdian muki pare bat zeramatzan beti, eta gainera beti zegoen puru bat erretzen.

 

Partidua jolastu eta Zazpi Antxumeek irabazi zuten baina bakarrik beraien azpijoko guztiak erabili zituztelako. Ahate Itsusiak sekulako haserrea hartu zuen, noski, eta mendekua lortu behar zuela pentsatu zuen, amorratuta. Horregatik, egun pare bat pasa ondoren, Ahate Itsusia inoiz baino itsusiago jarri zen: urdinez margotu zituen bere luma guztiak, morez margotutako hego gehiago jarri zituen bere gorputzean eta beste muki pare bat kopetaren erdian. Itxura horrekin Zazpi Antxumeak bisitatzera joan zen.

El Rosario
HIZBATU

19. Zazpi Antxume ahalmenik gabe

  @ @ @ @

Zazpi Antxumeak ikusi zutenean Ahate Itsusia inoiz baino itsusiagoa, ezusteko itzela hartu zuten eta hogei eta bost minutuz harri bihurtuta geratu ziren, eta bere onera bueltatu zirenean ahalmenik gabe geratu ziren.

El Rosario
 

Berehala Ahate Itsusiaren etxera joan ziren bere ahalmenak berreskuratzeko baina heldu zirenean ohar bat ikusi zuten atean: “Australiara joan naiz”.

El Rosario
HIZBATU

19. Zazpi Antxume ahalmenik gabe

  @ @ @ @

Orduan Zazpi Antxumeak aireportura joan ziren eta Australiara joateko hurrengo hegazkina hartu zuten. Hara heldu eta aireportuaren atetik irten zirenean, Ahate Itsusia ikusi zuten Ferrari batean! Birritan pentsatu gabe, beste Ferrari batean sartu ziren zazpiak eta bere zorionerako, giltzak jarrita zituen. Txistu bizian Ahate Itsusiaren atzetik abiatu ziren. Sekulako jazarpena izan zen, polizia erditik jarri zen eta guzti: lehena Ahate Itsusia zihoan, gero Polizia eta atzean Zazpi Antxumeak!

Azkenean, Ahate Itsusia gasolina gabe geratu zen eta Poliziak atxilotu ahal izan zuen eta hamabi urteko zigorra jarri zioten. Gainera, Zazpi Antxumeak gertatutakoa kontatu zutenean, Poliziak Ahate Itsusia ahalmenak bueltatzera behatu zuten. Horrela, poz pozik Zazpi Antxumeak bueltatu ziren aireportura eta etxerako hegazkina hartu ahal izan zuten.

 

Egia bada, sinetsi
Egia ez bada, ez sinetsi.

HIZBATU

19. Zazpi Antxume ahalmenik gabe

  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
garabato
HIZBATU

20. Botas contra Tridente

Centro:  San Paulino de Nola
Grupo:  4.A
Profesor:  Esteban Hernández
Autores:  Ibai Angulo, Iraide Antuñano, Mikel Arechaga, María Arias, Jónathan Barrientos, Asier Beltrán, Eder Capetillo, Paule Castro, Iker Deibe, Saray Begoña Elías, María Gómez, Nicolás González, Eva Llarena, Haizea Lucena, Lucía Martín, Haizene Massot, Iker Meso, Aroa Mulero, Márkel Muñoz, Naroa Osteicoechea, Alazne Pérez, Asier Revuelta, Luis Rodríguez, Aizón Sáez, Iker Santamaría, Yvonne Vilela, Jesús Manuel Villarreal.
Nola
HIZBATU

20. Botas contra Tridente

  @ @ @ @ @

Cuenta la leyenda que, en un mundo de fantasía donde los cuentos eran reales, había una vez un gato al que todo el mundo llamaba Gato con Botas porque siempre llevaba puestas las botas que su abuelo le había regalado. Como su abuelo era un científico loco aquellas no eran unas botas normales sino muy especiales, eran unas botas saltarinas y corredoras, y además, le daban el poder a quien las llevara puestas de transformarse en cualquier animal y de camuflarse como si fuera un camaleón.

Cuando el gato era pequeñito e iba a la guardería, tenía un compañero que era un gigante tan pequeño en edad como él. Un día jugando el gato le quitó un lápiz al gigante. Aquello enfadó tanto al gigante que construyó un tridente con lápices y lo cargó con todo su odio. Cuando lo hizo, el tridente se volvió mágico y lo transformaba en un diablo cada vez que lo cogía. Como diablo, era entero de color rojo y tenía un par de cuernos. Aquel tridente además disparaba fuego.

 

Fue pasando el tiempo, pasó la guardería y el colegio y cada cual se fue por su camino. Con el tiempo el gato se convirtió en el Gato con Botas y se casó y tuvo un gatito y una gatita. Cuando nacieron le pidió a su abuelo que hiciera botas mágicas para toda la familia y el abuelo le respondió que sí pero que llevaría su tiempo.

Nola
HIZBATU

20. Botas contra Tridente

  @ @ @ @ @

Por su parte, el Gigante-Diablo también se casó con una Giganta pero su no hacía más que aumentar, y se pasaba el día buscando la oportunidad de vengarse, hasta que un día la encontró. El Gigante-Diablo estaba espiando la casa del Gato con Botas como en tantas otras ocasiones cuando vio salir a los dos gatitos jugando con las botas de papá. Sin dudarlo un instante saltó sobre ellos y los secuestró llevándose de paso las botas.

Nola
 

A la hora de comer la madre llamó a los gatitos y como a la tercera no aparecieron, mandó al padre, el Gato con Botas, a buscarlos al jardín. El Gato con Botas no encontró a su hija ni a su hijo ni sus botas pero sí huellas de gigante así que imaginó lo sucedido. Le pidió a la gata que preparara una mochila con con comida para él y unos biberones para los gatitos y se puso en camino.

Nola
HIZBATU

20. Botas contra Tridente

  @ @ @ @ @

Mientras tanto, el Gigante-Diablo ya había llegado a su castillo y había encerrado a los gatitos en la torre más alta, la que tenía la escalera de 6.000 escalones. Como el castillo del Gigante-Diablo estaba bastante lejos, para cuando el Gato ahora sin Botas llegó ya se había comido su comida y se había bebido los biberones de los gatitos y por eso aún conservaba sus fuerzas. Consiguió subir hasta lo alto de la torre sin que nadie le descubriera. Cuando les explicó a los gatitos que había tenido que beberse hasta sus biberones, los dos se enfadaron tanto que tiraron uno de los biberones al suelo y como era de cristal se rompió.

 

El Gigante-Diablo oyó el ruido pero como él estaba ocupado intentando agrandar las botas para poder ponérselas, mandó a la Giganta ir a mirar. A la Giganta no le hizo mucha gracia tener que subir todos aquellos escalones así que subía golpeando las paredes. Con tanto golpe, el castillo comenzó a desplomarse mientras la Giganta subía. El Gato todavía sin Botas bajó de la torre saltando sobre las piedras que caían y cuando llegó abajo aprovechó que el Gigante-Diablo estaba distraído con tanta piedra que caía para recuperar sus botas. Como ahora le quedaban un poco grandes el Gato de nuevo con Botas metió a un gatito en cada una ellas para que no se le salieran y saltando salió del castillo. El Gigante-Diablo lo vio salir y lanzando fuego con su tridente lo detuvo.

HIZBATU

20. Botas contra Tridente

  @ @ @ @ @

El Gato con Botas se camufló en un árbol y cuando el Gigante-Diablo se acercó se transformó en león y saltó sobre él pero no le tiró, entonces se transformó en un cuervo y grazna que te grazna en los oídos del Gigante-Diablo consiguió que se agachara. Entonces salieron los gatitos de las botas y se agarraron a los pies del Gigante-Diablo mientras su padre se transformaba en un erizo para pincharle en el culo. El Gigante-Diablo estaba muy confundido y el Gato con Botas aprovechó para transformarse en un mono y quitarle el tridente arrojándolo al río. El Gigante dejó así de ser diablo y el Gato con Botas se transformó en un águila que cogiendo por los pelos al Gigante lo arrastró con la ayuda de los gatitos al interior de una cueva. Luego se transformó en un toro y cerró la entrada con un montón de rocas.

Por fin tranquilos, el Gato con Botas y los gatitos volvieron a casa y cuando llegaron mamá gata les dio la bienvenida y las botas mágicas para el resto de la familia que por fin había acabado el abuelo.

 

Justo cuando se pusieron cada cual las suyas, apareció el Gigante con la Giganta, que le había liberado, para atacarles, pero ahora eran la Familia con Botas y no les costó nada encerrar de nuevo al Gigante y a al Giganta y cerrar la cueva para siempre.

Colorín colorado
las botas al tridente han ganado y
Patatín patatán
este cuento acaba ya

Nola

HIZBATU

20. Botas contra Tridente

  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
garabato
HIZBATU

21. El tridente Maldito

Centro:  San Paulino de Nola
Grupo:  4.B
Profesora:  María del Carmen Bilbao Allende
Autores:  Aritz Artiz, Iñigo Barroso, Nerea Benítez, Iraide Besga, María Cabezón, Markel Corral, Erlantz Del Valle, Ian Jeremy Dios, Rubén Domínguez, Ibai Echeandía, Iñaki Fernández, Uxue Fernández, Enara Gallego, Paula González, Joseba González, Ander Gutiérrez, Eider Hernández, Alba Larreina, Leire Minguela, Koldo Momoitio, Carolina Ortiz, Gaizka Osteicoechea, Josu Osteicoechea, Gonzalo Pérez, Alazne Ruiz, Maider Vázquez, Irati Villanueva.
Nola
HIZBATU

21. El tridente Maldito

  @ @ @ @ @

Hace mucho mucho tiempo, cuando todo era posible y los diablos eran azules, vivió un niño como tantos otros que un día se fue a la playa a jugar. Comenzó a hacer castillos en la arena y al cavar, se encontró un tridente. Lo cogió y comenzó a jugar con él, con tan mala fortuna que, sin querer, se hizo una herida y se infectó. Así, el poder del malvado diablo al que había pertenecido entró en su sangre y comenzó a transformarse: le salió una cola con punta y cuernos y así, en pocos minutos se vio convertido en un pequeño diablo rojo.

A partir de entonces siempre andaba enfadado, con el ceño fruncido y, de vez en cuando, le gustaba volver a la playa para recordar los tiempos en los que fue un inocente niño, y vivía feliz.

Un día que fue a la playa se encontró un ratón muy particular, diferente, porque tenia unas enormes orejas por efecto de la presión del agua en la que vivía.

 

Este ratoncillo, sin previo aviso, le mordió el dedo del pie y el diablo, soltando un grito, dejó caer el tridente al suelo.

Entonces el ratoncillo, rápido como el rayo, lo cogió con sus enormes orejas y se lo llevó a su madriguera, debajo del mar.

Nola
HIZBATU

21. El tridente Maldito

  @ @ @ @ @

El diablo quiso seguirlo pero no podía meterse en el agua porque era un ser de fuego y lava. Por eso, decidió hacer un túnel por la tierra para seguirlo: empezó a tirase pedos y pedos que fueron haciendo un túnel profundísimo que le llevó hasta la madriguera del ratón. Él sabía por dónde ir porque, como el tridente era parte de si mismo, sentía dónde estaba.

Nola
 

Llegó a la guarida pero allí no estaba ni el ratón ni el tridente, aunque sí que encontró una habitación secreta en la que vio un mapa. Era el mapa de una isla secreta a la que, entonces supo, se había escapado con toda seguridad el ratón ladrón...

Nola
HIZBATU

21. El tridente Maldito

  @ @ @ @ @

Así llegó a esta isla justo cuando el ratón estaba tomando el sol y comenzó el enfrentamiento: el ratón cogió el tridente y empezó a hacer lluvia de lava que al caer hizo un enorme agujero que absorbió todo a su alrededor y también, claro, el ratón que llegó hasta el Mundo de las Almas.

Allí estaban todas las alamas que había atrapado el diablo para poder seguir viviendo y entre ellas la del niño.

 

El ratón, en medio de todas esas almas, levantó el tridente y gritó:

- Libertad! Yo os ayudaré a conseguirla !!!!

El tridente, que era la llave para salir del Mundo de las Almas, empezó a lanzar rayos y todas las almas comenzaron a ascender en busca de su cuerpo originario, saliendo poco a poco del abismo.

El alma de niño regresó a la playa y allí vio al diablo.

HIZBATU

21. El tridente Maldito

  @ @ @ @ @

Los dos se reconocieron, corrieron el uno hacia el otro y, al darse un abrazo, se fundieron de nuevo y el diablo volvió a convertirse en niño.

El ratón, por su parte, decidió ir a las islas Caribe a descansar de tanta tensión.

Nola
 

Y que ocurrió con el tridente? Allí quedó, escondido entre la arena de la playa, en espera de una nueva victima.

Por eso, cuando vayáis a la playa, cuidado al hacer agujeros en al arena y , si encontráis un tridente, ya sabéis......¡no lo toquéis!!!

... Y COLORÍN COLORADO, ESTE TRIDENTE QUEDA ENTERRADO Y EL ALMA DEL NIÑO Y EL DIABLO SE HAN RECONCILIADO..

HIZBATU

21. El tridente Maldito

  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
  • Nola
garabato
HIZBATU

22. Mairu eta Kaxkarrotaren borroka

Ikastetxea:  Sta. Teresa-Bagatza
Taldea:  4.A
Irakaslea:  Conchi Pino
Egileak:  Nerea Acaro, laila Arco, Janire Ares, Adrian Carrasco, Erika Diaz, Nahia García, Sara García, Alejandro Garcia, Raluca Grigoras, Adrián Gutierrez, Andrea Guzmán, Iker Herrero, Andrea Justiniano, Marina Mielgo, Markel Mier, Asier Narvaiza, Bibicha Nsenga, Nicolas Pascual de, Laura Rodriguez, Markel Rojo, Christian Saltos, Desiree Sancho.
Bagatza
HIZBATU

22. Mairu eta Kaxkarrotaren borroka

  @ @ @ @

Behin batean Mairu izeneko erraldoi bat; oso oso handia eta indartsua zen eta bere indarra granito-harriak jatetik lortzen zuen. Berarekin Aizur izeneko txakurtxo bat bizi zen beltz-zuria eta hankak marroiak zituena. Aizur bihotz bihotzez maite zuen eta egunero bere gustuko sagarrak ematen zizkion jateko.

Gau batez lotara joan ziren gauero bezala baina, biharamunean esnatzean, Mairuk ikusi zuen bere lagun mina desagertu zitzaiola. Hori disgustua!!

Baina orduan aurkitu zituen urrats susmagarri batzuk , berak ondo baino hobeto ezagutzen zituenak: basoan ere bizi zen Kaxkarrotarenak ziren, bere betiko etsai amorratuarenak! Bera izan zen Aizur txakurra lapurtu zuena!!!

 

Horregatik , birritan pentsatu gabe, zuzenean joan zen Kaxkarrotaren kobazulora eta han aurkitu zuen, beraren zain eta txakurra soka batez bazter batean lotuta.

Mairuk esan zion:
- bueltatu oraintxe bertan nire laguna!

Bagatza
HIZBATU

22. Mairu eta Kaxkarrotaren borroka

  @ @ @ @

Eta Kaxkarrotak:

- ezta pentsatu ere! Nik ere granito-harriak jan nahi ditut zu bezain indartsua izateko baina inoiz ez didazu bat ere uzten meategia zurea dela esaten duzulako! Horregatik, txakur hau nahi baduzu, trukean granito-harri guztiak eman beharko dizkidazu!!

Bagatza
 

Mairuk, noski, ez zuen negoziatu nahi eta borrokarako prestatu zen.

- Ah, bai, eh? , ba orain jakingo duzu nor naizen!!!

Bagatza
HIZBATU

22. Mairu eta Kaxkarrotaren borroka

  @ @ @ @

Orduan Kaxkarrotak ezpata luze bat atera zuen borrokarako, baina bere etsaiak ez zeukanez ezpatarik eta berak maila bereko norbaiten kontra borrokan egin nahi zuenez, eman egin zion Mairuri beste ezpata bat.

Eta hor hasi ziren elkarren kontra ezpataz borrokatzen, aspaldiko filemeetan bezala. Mairu oso trebea zen eta etsaia konturatu orduko, zas! ...ezkerreko besoa ebaki zion.

Baina Kaxkarrotak mugimendu azkar batez eraso egin zuen eta zauria egin zion Maururi besoan. Mairuk kontraerasoan, beste zauri bat egin eta hanka ere moztu zion.

Kaxkarrota maltzurra lurrera erori zen, minaren minaz oihuka. Gure protagonistak aprobetxatu zuen momentu hori eta beste ezpatakada batez, burua moztu zion!

 

Maltzurraren ezpata aireetatik hegan atera zen eta justu, txakurra lotzen zuen soka ebaki zuen aske geratuz.

Eta horrela betirako basoko Kaxkarrota maltzurra desagertu zen.

Bere laguntxoa besoetara salto egin zuen eta aurpegira miazkatu eta elkarrekin merendola bat egin zuten, Mairurentzat nahi beste granito eta Aizurrentzat sagar goxo goxoekin.

Borrok latz hau gogoratzeko maltzurraren burua piñata baten barruan jarri zuten.

... ETA HEMEN, HOR ETA HAN
SAGARRAK ETA GRANITOA JAN !!!

HIZBATU

22. Mairu eta Kaxkarrotaren borroka

  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
garabato
HIZBATU

23. Botadun Katua eta hiru froga

Ikastetxea:  Sta. Teresa-Bagatza
Taldea:  4.B
Irakaslea:  Cristina Lebrero
Egileak:  Erika Beniccio, Daniel De Jesus, Angela Esnaola, June Felipe, Yosra Fertchichi, Alisson Gomez, Zuriñe Gómez, Yago Lorenzo, Daniel Martínez, Ibon Pedruelo, Ander Pereiro, Asier Pérez, Andrea Pinedo, Alain Pinto, Karlos Rodriguez, Ibai Salinero, Aitor Sancho, Izaro Ureta, Javier Zeballos.
Bagatza
HIZBATU

23. Botadun Katua eta hiru froga

  @ @ @ @

Behin batean Barakaldon, Botadun Katua deitutako katu bat bizi omen zen kobazulo baten barruan. Bere bota bereziei esker, kameleoiaren kamuflatzeko ahalmena zuen, hegan egiten zuen, oso arin korrika egiten zuen eta edozein gauzen itxura har zezakeen ere./p>

Bestalde, Txanogorritxo izeneko lapur ospetsua zegoen, horrela deitzen zutena bere buru osoa gorri kolorekoa zelako, ilea gorria zuen, aurpegia gorria eta belarriak ere tomatearen kolorekoak.

Egunak joan eta egunak etorri, goiz batez egunkaria irakurtzean, Botadun Katuak Txanogorritxoren argazki bat ikusi zuen banku batetik ihes egiten, eta bere botak zeramatzan!!

Pentsatu gabe, Botadun Katua Txanogorritxoren etxera abiatu zen, baina lehenago, behar zituen gauzak hartu zituen, Txanogorritxoren etxera heltzeko hiru froga gainditu behar zituelako:

 

Lehen froga, ogro baten kobazulotik pasatzea zen. Katua kobazuloan sartu zen eta erdian zegoen zutabearen atzean ezkutatu zen.

Baina Katua, nahiz eta botarik gabe ibili, ogroa baino azkarragoa zen eta zutabea arin arin inguratzen zuen salbu egoteko.

Bagatza
HIZBATU

23. Botadun Katua eta hiru froga

  @ @ @ @

Azkenean, ogroa nekatu zen eta mailukadak ematen hasi eta ,bere zoritxarrerako, mailukada batek zutabearen erdian jo zuen eta krask!...apurtu egin zuen.

Zutaberik gabe, kobazuloaren sabaia erortzen hasi zen. Katuak korrika bizian beste aldera pasatzea lortu zuen baina ogroa astunegia zenez, harri guztiak bere gainean erori ziren eta han hil egin zen.

Bagatza
 

Bigarren froga hamabi buruko Hidra hiltzea zen. Nahiko zaila zen, baina Katua oso ondo prestatu zituen biderako behar zituen gauza guztiak. Bere poltsatik bere buruari egindako hamabi argazki atera zituen eta lerroan jarri zituen. Gero, azken argazkiaren atzean ezkutatu zen. Hidra heldu zenean, bere hamabi buruekin, buru bat bidali zuen argazki bakoitzaren kontra. Orduan, Katuak ezpata bat atera zuen eta ris ras batean hamabi buruak moztu zituen.

Bagatza
HIZBATU

23. Botadun Katua eta hiru froga

  @ @ @ @

Katuak Txanogorritxoren etxea oso hurbil zuen, baina oraindik azken froga gainditu behar zuen: Medusa beldurgarria akabatzea. Medusaren begirada oso arriskutsua zen, bere begietara begiratzen bazuen harrizko bihurtuko zelako. Baina Katua oso azkarra zen eta ispilua prest zeukan. Medusak begirada bota zionean Katuak ispilua altxatu zuen, Medusa bere begiekin topatu zen eta harrizko estatua bihurtu zen.

Azkenean, Katua Txanogorritxoren etxeraraino heldu ahal izan zen eta beldurrik gabe sartu zen. Nahiz eta oso ondo gainditu aurreko froga guztiak, azken tranpa ez zuen ikusi eta etxean sartu bezain pronto, kaiola bat bere gainean erori zen bera barruan harrapatzen.

Baina bere atzaparrzz astiro astiro kaiola ireki zuen eta Txanogorritxorekin hitz egiten hasi zen. Konturatu ziren futbol talde berdineko zaleak zirela, Katu Gorriak futbol klub-ekoak, eta hitz egiten eta hitz egiten, azkenean, lagunak egin ziren. Txanogorritxo lapurtzeari utzi zion eta sekulako festa antolatu zuten dena ospatzeko.

 
Bagatza

Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan
eta atera dadila Santa Teresako Plazan

HIZBATU

23. Botadun Katua eta hiru froga

  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza
  • Bagatza