HIZBATU
HIZBATU AURKIBIDEA · ÍNDICE

ALKATEAREN
AGURRA

SALUDO
DEL ALCALDE

1.

LOS ENAMORADOS DE LOS ALPES

Alazne 4A

2.

HAMELINGO TXIRULARIA ETA MARIERRAUSKINEN ABENTURA MAGIKOA
Alazne 4B

3.

SIRENATXOA ETA JOSTUNAREN ISTORIOA

Arteagabeitia 4

4.

AMAIA IZENEKO EMAKUME EDERRA

Gurutzeta 4D1

5.

SUPERHERIOAK

Gurutzeta 4D2

6.

LAMINAREN AHOTSA DRAGOIAREN ATZAPARRETAN

Ibaibe 4A

7.

BI LAGUN MAGIKOAK: HANSEL ETA SORGINAREN ABENTURA
Ibaibe 4B

8.

BARBANTXU ETA ZALDIA ABENTURA MAGIKO BATEAN

Juan Ramón Jiménez 4A

9.

JON ETA BERE AMAORDEAREN ABENTURA

Juan Ramón Jiménez 4B

10.

AMAREN AMETS-GAIZTOA

La Inmaculada 4A

11.

RAPUNZELEN BENETAKO ISTORIOA

La Inmaculada 4B

12.

NORK LAPURTU DU LOREA?

La Milagrosa 4

13.

BLANCANIEVES Y EL GIGANTE DE HIELO

Larrea 4

14.

GAUEKO PIZTIA

Mukusuluba 4A

15.

PRINTZEAREN EDERTASUN-ESPIRITUAREN BILA

Mukusuluba 4B

16.

EZINEZKO MAITASUNA

Munoa 4A

17.

TXANOGORRITXU AZTIAREN ISTORIOA
Munoa 4B

18.

NAHIEN DIAMANTEAK

Ntra. Señora del Pilar 4B1

19.

SUPER AHUNTZ-AMA

Ntra. Señora del Pilar 4B2

20.

GRETELEN SOINEKOAREN ARAZOA

Ntra. Señora del Rosario 4A

21.

SORGINAREN MENDEKUA

Ntra. Señora del Rosario 4B

22.

BI SORGIN ETA PITUFOA

S. Teresa Bagatza Beurko 4A

23.

JON ETA RAPUNSELEN LAGUNA ARRISKUAN

S. Teresa Bagatza Beurko 4B
HIZBATU HITZBATU 2014 AURKEZPENA

Lehen hezkuntzako 4. mailako neska-mutilek, 23 taldetan banaturik, imajinazioz, pertsonaia ahaztezinez, abentura sinestezinez eta amaiera harrigarriez beteriko 23 ipuin sortu dituzte. Neska-mutilek taldeka eztabaidatu eta erabaki behar izan dute ipuinen argumentua, pertsonaien ezaugarriak, zein ilustrazio sartu, etab. Aurten, Barakaldoko 453 umek berriro ere errealitate bihurtzea lortu dute 2007. urtean Barakaldoko Udalak udalerriko ikastetxeen laguntzaz antolatzen diharduen abentura literarioa. Lehen hezkuntzako 4. mailako irakasleek ikasleekin jardun dute hezkuntzaren testuinguru desberdinean, Alabazan taldeko Begoña Gomez eta Pedro Ruiz kide nekaezinek beraien ezagutza, gogoa eta jardun egokia neska-mutilen zerbitzura jarri dute, eta noski, parte hartu duten neska-mutil guztiek irudimena askatu dute errealitatearen isla diren hogeita hiru historia fantastiko sortzeko.

Aurten, parte-hartzaileek genero-indarkeriaren gaia landu dute sortu dituzten ipuinetan. Gizon eta emakumeek, bai ipuinetan, bai eguneroko bizitzan, dituzten ohiko rolak berraztertu, eta egokien iruditzen zaien moduan erabil ditzatela proposatu diegu umeei.

 

Horren guztiaren emaitza Hitzbatu 2014ko edizioa dugu, formatu digitalean. Hogeita hiru ipuin, emakumeak protagonista bilakatzen diren ipuin bitxiak hain zuzen.

Ipuin gehienak euskaraz sortu dituzte, proiektuaren ezaugarrietako bat testuinguru berri batean euskararen erabilera sustatzea baita, horrela, umeek hizkuntzak dituen gaitasunetan sakondu eta sormenerako eta komunikatzeko hizkuntza bihurtu dute.

Barakaldoko alkate naizen aldetik, miresmena adierazi nahi diet proiektuan parte hartu duten guztiei, eta bereziki, umeei. Izan ere, azken 8 urteotan, Barakaldoko 3.293 neska-mutilek parte hartu dute eta taldeka egindako 168 ipuin-liburu ilustratuen egile dira.

Irakurtzera eta ipuinez gozatzera animatu nahi zaituztet, bai eta beste ume batzuei kontatzera eta edozein lekutan eta momentutan gozatzeko aukera ematen diguten teknologia berrien laguntzaz bizia ematera ere.

Goza dezagun ipuinez.

Alfonso García
Barakaldoko alkatea

HIZBATU PRESENTACION HITZBATU 2014

23 grupos de niños y niñas de 4º de primaria han creado 23 cuentos repletos de imaginación, personajes inolvidables, aventuras increíbles y desenlaces sorprendentes. Lo han hecho trabajando en grupo, discutiendo entre ellos cuál sería la trama, cuáles serían las características de los personajes, decidiendo que ilustraciones formarían parte de la edición... en total 453 niños y niñas de Barakaldo han vuelto a hacer realidad esta aventura literaria que desde el año 2007 venimos realizando el Ayuntamiento de Barakaldo con la colaboración de los centros educativos del municipio, los profesores-as de 4º de primaria que trabajan codo a codo con sus alumnos-as en un contexto educativo diferente, los infatigables miembros de Alabazan, Begoña Gómez y Pedro Ruiz, que ponen su conocimiento, entusiasmo y buen hacer al servicio de los niños y niñas, y por supuesto, todos estos chicos y chicas que han dejado volar su imaginación para crear veintitrés historias fantásticas que guardan el reflejo de su realidad.

Este año los cuentos creados por los participantes han girado entorno a la igualdad de género. Les hemos propuesto a los niños-as que re-pensaran los roles habituales de hombres y mujeres en los cuentos y en la vida cotidiana y jugaran con ellos como mejor les pareciera.

 

El resultado lo tenemos en esta edición digital de Hitzbatu 2014. Veintitrés cuentos originales en los que los personajes femeninos se convierten en protagonistas.

La mayoría de los cuentos creados lo han hecho en euskera y esta es otra de las señas de identidad de este proyecto, promover el uso creativo del euskera en un contexto nuevo para los niños-as que de este modo profundizan en las competencias del idioma y lo convierten en lengua de comunicación y de creación.

Como Alcalde de Barakaldo quiero mostrar mi admiración a todos los participantes en el proyecto, especialmente a los niños y niñas que se suman a los 3.293 chicos-as de Barakaldo que en los últimos 8 años se han convertido en autores de 168 cuentos ilustrados, creados colectivamente y publicados.

Os animo a leer y disfrutar de estas historias, a contarlas a otros niños-as, a darle vida con la ayuda de las nuevas tecnologías que nos permiten disfrutar de las mismas en cualquier lugar y momento.

Alfonso García
Alcalde de Barakaldo

Ikastetxea: Alazne
Taldea: 4A
Irakaslea: Inmaculada Revilla
Egileak: Aritz Anton, Faustino Raimun Asumu, Yaiza de Pedro, Álvaro González, Ane Gorritxu, Alex Gutiérrez, Daniel Hernández, Ander Hernández, Ainhoa Herran, Paula Jimenez, Ander Landa, Ibai Martinez, Adrian Martinez, Dora Motos, Erika Puertas, Unai Relf, Aroa Rodriguez, Joel Saiz, Olatz Sanchez, Alexandra Sanchez, Jin Wang, Nerea Villa, Alejandro Naranjo
HIZBATU
HIZBATU

1. Los enamorados de los Alpes

  • • • •

Cuenta una leyenda que hace muchos años, érase una vez una princesa que vivía en un palacio en los Alpes. Desde pequeña, cuando iba al colegio de príncipes y princesas, como era tan guapa todos la llamaban Bella, la princesa de los Alpes.

En el colegio conoció al príncipe del Reino de los Pirineos al que todos llamaban el Flautista de los Pirineos porque le apasionaba la música y su instrumento favorito era la flauta. Tanto le gustaba que siempre llevaba una encima por si acaso. Enseguida se cayeron bien y se gustaron.

Lo que ni Bella ni el Flautista sabían era que había otra persona enamorada de Bella ya desde pequeñitos, cuando la veía asomarse a las ventanas del palacio.

 

Artegabeitia

HIZBATU
HIZBATU

1. Los enamorados de los Alpes

  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
HIZBATU
HIZBATU

1. Los enamorados de los Alpes

  • • • •

Era un muchacho del que hoy nadie recuerda su nombre porque siendo muy joven entró en la cueva de una bruja para robar unos diamantes con los que enamorar a Bella y al descubrirlo la bruja lo convirtió en una bestia con cabeza de león, cuerpo de lobo y patas de leopardo. Ahora todo el mundo lo conocía por Bestia.

Bestia no consiguió los diamantes de la bruja pero sí consiguió una pócima para dormir a la gente.

Arteagabeitia

 

Desesperado por el amor de Bella decidió darle la pócima pensando que así evitaría que se casara en el Flautista de los Pirineos.

Una noche entró en el palacio y cambio el vaso de agua de la mesilla de noche de Bella por la pócima de la bruja. A partir de aquel día, Bella se quedaba dormida a la menor ocasión. Por eso empezaron a llamarla la Bella Durmiente de los Pirineos.

Arteagabeitia

HIZBATU
HIZBATU

1. Los enamorados de los Alpes

  • • •

Pero aunque Bella se quedara dormida a mitad de las conversaciones el amor del Flautista no desapareció y finalmente un día le pidió que se casara con él.

Cuando Bestia se enteró, desesperado, secuestró a Bella para casarse con ella en secreto. La llevó a su cueva y la metió en una jaula hasta que pensara cómo convencerla. En cuanto la princesa se sentó en la jaula, se quedó dormida.

Mientras tanto en el palacio de Bella el Flautista se dio cuenta de la desaparición de Bella y decidió seguir el extraño rastro de pelos que encontró a la entrada del palacio.

Así, llegó hasta una cueva. Cuando se dio cuenta que era la cueva de Bestia enseguida se le ocurrió un plan. Se disfrazó de bruja y entró en la cueva diciendo:

 

- Bestia, me he enterado que has vuelto a robar, y ahora ha sido una persona. Eso no está bien, mira si liberas a la princesa te volveré a convertir en persona.

Arteagabeitia

Cuando Bestia oyó aquello lo creyó y sin dudarlo despertó a la princesa y la sacó de la jaula. Pero cuando la princesa se acercó a la bruja, Bestia vio que debajo de las ropas de bruja asomaba nada más y nada menos que ¡una flauta!

HIZBATU
HIZBATU

1. Los enamorados de los Alpes

  • • • •

Aquella no era una bruja, era el Flautista de los Pirineos. En cuanto se dio cuenta del engaño intentó atrapar a Bella de nuevo pero ella y el Flautista salieron corriendo hacia el palacio. Fue una carrera larga, además el Flautista tuvo que llevar a Bella el último rato en brazos porque se quedó dormida, pero aún así consiguieron llegar hasta las puertas del palacio donde los guardias dispararon a Bestia y lo detuvieron.

Al final, condenaron a Bestia a vivir encerrado en la cárcel para siempre, y cuentan que la bruja que le echó la maldición pasaba a saludarle de vez en cuando. Además, Bella y el Flautista se casaron (y Bella seguía quedándose dormida a cada rato) y se hicieron un palacio encima de la antigua cueva de Bestia donde vivieron muchos años muy felices.

 

La Bestia en la cárcel acaba y le saluda siempre la Bruja mala, El Flautista y Bella se casan y de viaje de novios en la playa se abrazan.

Ikastetxea: Alazne
Taldea: 4B
Irakaslea: Alba Elías
Egileak: Irati Arredondo, Ana artiguez, Axel Crespo, Jairo Diaz, Markel Gutierrez, Galder Hurtado, Ivan Lobato, Amaia Martinez, Paula Martinez, Ibai Murillo, Unai Nabais, Aitana Ortiz, Oier Paniagua, Paula Penas, Adrian Pereira, Eneko Perez, Enara Piñeiro, Enaitz Raposo, Aitor Sebastian
HIZBATU
HIZBATU

2. Hamelingo Txirularia eta Marierrauskinen abentura magikoa

  • • •

Bazen behin Marierrauskin izena zuen neska bat eta Hamelingo txirularia esaten zioten mutil bat, elkarrekin sumendi batean bizi zirenak.

Marierrauskinek txikitan dragoi baten bihotza jan zuenez, nagusitan sua menperatzeko boterea zuen. Bere aldetik Hamelingo Txirulariak bere txirula magikoa jotzean mundu osoa geldiarazteko ahalmen berezia zuen, Marierrauskin bere laguna izan ezik.

Egun batean beren sumendi ondoko herrira deabru maltzur bat heldu zen dragoi hegalari baten gainean. Deabruak Marierrauskin bahitu nahi zuen bere boterea lortzeko. Eta herrian gora eta behera neskaren bila zebiltzanean, dragoiak sua botatzen zuen bere ahotik eta dena erretzen eta suntsitzen hasi ziren.

 

Baina orduan Hamelingo Txirulariak bere txirula hartu et jotzen hasi zen. Momentu hartan dena gelditu zen, baita deabrua eta dragoia ere, eta horrela, neska-mutilen artean herriko biztanle guztiak handik atera eraman ahal izan zituzten eta salbu jarri beren sumendian.

Herria hutsik zegoenean, txirula jo eta berriro denbora martxan jarri zen. Deabruak Marierrauskin ikusi zuenenean zuzenean berarengana joan zen, harrapatzeko asmoz.

Alazne

HIZBATU
HIZBATU

2. Hamelingo Txirularia eta Marierrauskinen abentura magikoa

  • •

Hori ikusita Hamelingo txirulariak berriz ere bere txirula jo zuen eta dena geldiarazi zuen, Marierrauskinek dragoiaren inguruan indar baikorraz piztutako su urdina bota zuen eta txirula jotzearen ondorioz, berriro dena martxan jarri zen, dragoia harro-harro zutik zeharkatu zuen sua, ezer ez gertatuko zitzaiolakoan baina erreta hil egin zen.

Deabruak marierrauskin harrapatzera joan zen eta Hamelingo txirulariak denbora gelditu zuen, baina okertuta, beste melodía bat jo zuen eta bera geldirik geratu zen.

Marierrauskin konturatu zenean, bere plana martxan jarri zuen, deabruari oparitu zion bere boterea, aske izateko asmoz, baina hala ere, deabruarentzat ez zen nahikoa izan eta Marierrauskinen atzetik jarraitu zuen bera hiltzeko nahiarekin.

 

Alazne

Neska konturatu bezain laster, itsasora joan zen eta bertan sartu, deabrua menperatzeko asmoz. Baina deabruak uste zuen ahotik sua botatzean, itsasoko ura lurruntzeko ahalmena izando zuela eta harrotasunez beteta uretan sartu zen, lurrundu beharrean itota hil zen, urak sua itzaltzen duen moduan.

HIZBATU
HIZBATU

2. Hamelingo Txirularia eta Marierrauskinen abentura magikoa

  • •

Marierruskinek sinestu ezinik itsasotik atera zen, eta bere botereak berrezkuratzen ari zela nabaritu zuen, suaren boterea bakarrik ez, baita uraren, naturaren, haizearen eta gauzak atzeratzearen boterea ere hartu zuela deabruarengandik. Jarraian, Hamelingo txirulariarengana joan zen eta txirula jo zuen berriro normaltasunera bueltatzeko.

Biak elkarrekin Marierrauskinen botereak erabilita su handia piztu zuten, eta hamelingo txirulariaren txirulaz dantzan egin zuten herritar guztiekin batera.

 

Alazne

... ETA HALA BAZAN,
ALA EZ BAZAN,
SAR GAITEZEN ABENTURAN,
ETA ATERA GAITEZEN
ALAZNEKO IKASTETXEAN

HIZBATU
HIZBATU

2. Hamelingo Txirularia eta Marierrauskinen abentura magikoa

  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
  • Alazne
Ikastetxea: Arteagabeitia
Taldea: 4
Irakaslea: Idoia Subinas
Egileak: Anissa Bouzarragh, Noelia Castillo, Mouad Essadiki, Mikel Fernández, Egoitz Gutiérrez, Ibon Laya, Ana López, Nagore Marquina, Ekaitz Martin, Eder Otero, Imanol Parra, Nayra Valeria Patzi, Nerea Perez, Ian Rabadan, Ane Rodriguez, Naroa Ruisanchez, Alba Ruiz, Aitana Saa, Alexander Sanchez, Alexandru Serban, Ander Vazquez, Gaizka Vázquez.
HIZBATU
HIZBATU

3. Sirenatxoa eta Jostunaren istorioa

  • • • •

Bazen behin, duela urte asko, Sirenatxo polit polit bat. Ile horaila zuen eta lurrera joaten zenean, bere arrain buztana galdu eta bi hanka agertzen zitzaizkion. Lurrera lehen aldiz joan zenean, jantziak behar zituenez, jostun bat ezagutu zuen. Jostun Ausarta deitzen zioten bere jantziak oso modernoak eta ausartak zirelako. Sirenatxoa sirena bezala polita bazen, emakume bezala politagoa zen, gainera Jostunaren jantzi itzel eta modernoak janzten zituenez, berehala modelo lana lortu zuen eta denbora gutxitan munduko modelorik onena bihurtu zen. Horrela, biak aberastu egin ziren.

Baina egun batean, Berrogei Lapurrek Sirenatxoaren berria izan zuten. Berrogei Lapurrak zonbi talde bat zen. Egia esateko, hamar zonbi bakarrik ziren baina bakoitza lau buru zituenez, Berrogei deitzen zioten. Eta Lapurrak deitzen zioten umeak lapurtzen zituztelako jateko (helduak zapore desatsegina zuten eta).

 

Berrogei Lapurrek ikusi zuten moda eta bihotzeko aldizkarietan Sirenatxo modelo famatuak sekulako arropa galanta zuela. Orduan, Sirenatxoaren arropa lapurtzea pentsatu zuten mozorrotzeko eta horrela errazagoa izango zitzaien umeak lapurtzea, Berrogei Lapurrek dotore jantzita ez zutelako ia ia beldurrik emango.

Artegabeitia

HIZBATU
HIZBATU

3. Sirenatxoa eta Jostunaren istorioa

  • Arteagabeitia
  • Arteagabeitia
  • Arteagabeitia
  • Arteagabeitia
  • Arteagabeitia
  • Arteagabeitia
HIZBATU
HIZBATU

3. Sirenatxoa eta Jostunaren istorioa

  • • • •

Sirenatxoaren bizitzaren gorabeherak aldizkarietan jarraitu zituzten eta, azkenean, gau batez Kasino batean egongo zela irakurri zuten. Berehala Kasinora joan ziren eta Sirenatxoa desfilatzen zegoenean, bere gelara igo ziren eta bere jantzi ederrak lapurtu zizkioten.

Gero, jantziak mozorrotzeko erabili zituzten eta zonbi dotore bihurtu ziren. Ume batzuei hurbildu ziren eta... Egia zen! Umeak ez ziren beldurtzen! Horrela Berrogei Lapurrak hasi ziren umeak jaten eta jaten, inoiz baino gehiago. Noski, hainbeste jan zutenez, zonbi handi bihurtu ziren, gero eta handiagoak, eta azkenean, sekulako indar batek hamar zonbi bata bestearen kontra erakarri zituen eta guztiak batu egin ziren bakar batean zonbi erraldoia osatuz. Zonbi erraldoi honek buru bakarra zuen baina erraldoia eta laurogei begiduna, gainera, X izpiak botatzen zuen begi bakoitzetik.

 

Artegabeitia

Zonbi erraldoia hiri osoa apurtzen hasi zen. Gainera, orain jende heldua jaten zuen ere, ez bakarrik umeak. Etxeetako teilatuak bere esku erraldoiez apurtzen zituen eta barruko jendea jaten zuen. Telebista guztiak joan ziren albistea ematera eta Sirenatxoa eta Jostunak ikusi zuten zonbi erraldoia beraien arropa zatiak gainean zeramatzala.

HIZBATU
HIZBATU

3. Sirenatxoa eta Jostunaren istorioa

  • • •

- Horiek zure jantziak dira , Jostuna! - esan zuen Sirenatxoak – zerbait egin behar dugu zonbi hori geldiarazteko.

- Bai, baina zer? - erantzun zuen Jostunak.

- Badakit, hartu zure orratz guztiak eta zoaz itsasora. Bilatu leku altu bat eta itxoin, nik eramango dizut zonbia.

Artegabeitia

 

Jostunak itsasoko bidea hartu zuen eta Sirenatxoa hirira joan zen. Zonbia ikusi zuenean, oihukatzen hasi zen:

- Eh, aizu! Aurpegi berde! Berenjena ustelduta! Barraskilo-zonbia zara ala? Ezetz arrapatu!

Zonbi erraldoiak Sirenatxoaren atzean joan zen eta Sirenatxoa korrika bizian itsasorantz zihoan. Zonbia oso hurbil zegoen Sirenatxoa itsasoraino heldu zenean, baina uretan sartu bezain pronto, bere arrain buztanaz, Sirenatxoa zen nagusi. Jira eta bira zonbiren aurrean, Sirenatxoak Jostuna zegoen irlara erakarri zuen. Orduan Jostunak bere orratzak bota zituen banan banan zonbi erraldoiaren begietara eta horrela, azken begia itzali zenean, zonbi erraldoia hil zen.

HIZBATU
HIZBATU

3. Sirenatxoa eta Jostunaren istorioa

  • • • •

Artegabeitia

 

Gero, Jostuna eta Sirenatxoa konturatu ziren oso ausartak izan zirela biak, eta elkarrekin maitemindu ziren. Denbora pasa zen eta Sirenatxoa eta Jostuna ezkondu ziren.

Hala bazan ala ez bazan
sar dadila kalabazan
eta atera dadila Barakaldoko Plazan.

Ikastetxea: GURUTZETA
Taldea: 4D1
Irakaslea: Sonia San Emeterio
Egileak: Naia Abascal, Joana Alguer, Maitane Antúnez, Ane Asua, Ekaitz Blanco, Naiara Buján, Asier Campaña, Jone Del Horno, Nekane Dos Santos, Natalia García, Laiene García, Gaizka Gil, Unax González, Paula González, Juan Bautista Haba, Diego Hernán, Haizea Riondo, Aisha Khanshu, Andoni Pegalajar, Leire Penas, Markel Prado, David Prol, Iraitz San Juan eta Yerai Trancón
HIZBATU
HIZBATU

4. Amaia izeneko emakume ederra

  • • •

Bazen behin Amaia-ederra esaten zioten emakume zahar zahar bat. Bere ilea zuri-zuria zen, diamantezko soineko bat zuen eta kristalezko zapatak. Bere boterea gauzak eta pertsonak ere harrizko bihurtzea zen.

Berarekin beti joaten zen lagun mina zuen, Martin izena zuen otso beltza.

Amaia-ederra mamu-heiztaria zen eta beti zebilen mamuak harrapatzen eta akabatzen, hori zelako bere lana.

Egun batean, egunero bezala, mamuak harrapatzera atera zen, baina egun hori oso suerte onekoa izan zen, espero gabe, mamuen erregea bera aurkitu zuelako.

Amaia-ederrak bere ileaz izpiak botatzen hasi zen mamu erregea harrizko bihurtzeko baina honek saihestu egin zituen eta, gainera, suzko bola bat bota zion emakumeari eta arrapatuta geratu zen, hamaika mamuk inguratuta.

 

Gurutzeta

Horrela, mamu-ehiztaria zen gure protagonista, mansio batera eraman zuten eta kartzela batean sartu.

Bitartean bere laguna zen Martin-otsoa laguntza bila joan zen Kanpanila izeneko maitagarri batengana. Biak mamuen mansio horretara joan ziren eta , sartu bezain pronto, otsoak mamu bat jan zuen.

HIZBATU
HIZBATU

4. Amaia izeneko emakume ederra

  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
HIZBATU
HIZBATU

4. Amaia izeneko emakume ederra

  • •

Gurutzeta

Momentu hartan ikusi zuten beste mamu bat Amaia-ederrarengana zihoala oso asmo txarrez, horregatik Kanpanilak bere makiltxo magikoa astintzen zuen bitartean, hitz magikoak esan zituen “Intxi, falntxu, plum!!” eta geldiarazi zuen.

Errege-mamuak hori ikustean basora atera zen ihes egiten eta bere atzetik Amaia-ederra, otsoa eta Kanpanila.

 

Ezin izan zen urrunera joan eta azkenean harrapatu zuten. Orduan Amaia-ederrak bere botereak erabili eta harrizko bihurtu zuen mamu maltzur hori.

Ospatzeko festa erraldoia antolatu zuten herriko jendearekin eta bertan Amaia-ederrak bere diamantezko jantziarekin argitasun molongia egiten zuen bitartean, bere zapatez klake dantzatu zuen...

Gurutzeta

HIZBATU
HIZBATU

4. Amaia izeneko emakume ederra

  • • •

...ETA DENIK FESTAN
GERATU ZIREN FLIPATUTA.... HAMABIETAN!!

Gurutzeta

 
Ikastetxea: Gurutzeta
Taldea: 4.D2
Irakaslea: Maite Sanchez
Egileak: Aitor Barrio, June Basterretxea, Iván Carmona, Ainhize Carretero, Haizea Cepero, Elena Currás, Natalia Estébanez, Asier Gálvez, Aarón Gazapo, Naia González, Julen Larrea, Iker Latorre, Ibai López, Nerea Martín, Irati Moral, Iskander Natoril, Aitor Palomino, Sandra Parrazar, Haritz Rozados, Izaro Rubio, Saúl Tirado, Alex Tomé, Iciar Trinidad, Jonathan Escudero.
HIZBATU
HIZBATU

5. Superheroiak

  • • •

Bazen behin, duela urte asko,urruneko leku batean, sorgin maltzur bat. Hasieran, herriko jendearen artean bizi zen eta maltzurkeri txikiak egiten zituen. Baina egun batean, bere auzokideek bere sorgina zela esan zuten eta kondenatu zuten. Auzokoek froga bat egin nahi zuten bera sorgina zen ala ez frogatzeko: sokaz ondo lotu eta itsasora botako zuten; sorgina ez bazen, orduan hilko zen, baina sorgina bazen, ziur hegan egingo zuela. Sorgina ondo lotu zuten eta itsasora bota zuten. Azken momentuan, sorginak bere erratzari deitu zion eta handik ihes egin ahal izan zuen. Urruntzen zenean oihukatu zuen horrela:

- Orain arte ez naiz oso maltzurra izan, baina orain ikusiko duzue!!! Mundu osoa gorrotatzen dut!!

Horrela sorgina guztiz maltzurra bihurtu zen. Prest zegoen herri eta mundu osoa hondatzeko.

 

Baina zorionez, herriko basoan superheroi familia bat bizi zen. Hiru otsoak ziren: otso aita, otso ama eta otso semea. Hirurek hegan egiten zuten, laser izpiak begietatik botatzen zituzten eta hormak gurutzatzen zituzten mamuak izango balira bezala. Amari Superahuntz Ama deitzen zioten, ahuntz baten itxura zuelako, aitari Superotso Aita zen eta semea Superotso Seme zen. Beraiei esker sorginak ezin zuen mundu osoa konkistatu, beti aurre egiteko prest zeudelako.

Gurutzeta

HIZBATU
HIZBATU

5. Superheroiak

  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
  • Gurutzeta
HIZBATU
HIZBATU

5. Superheroiak

  • •

Zoritxarrez, beraien arteko lehen borrokan, superotsoek ez zekiten sorgina oso indartsua zela eta ustekabean arrapatu zuen Superotso Aita eta madarikazioa bota zion eta bertan hil egin zuen. Superahuntz Ama eta Superotso Semeak oso triste geratu ziren baina sorgina oso indartsua eta boteretsua zela ikasi zuten.

Gurutzeta

 

Egun batean, Superahuntz Ama eta Superotso Seme sorginaren etxera joan ziren azken borroka izateko asmoz. Etxearen atea irekita zegoen eta barrura sartu ziren. Tranpa bat zen!! Etxea hilobiz beteta zegoen eta hilobi bakoitzetik zonbi bat irten zen!! Denbora galdu gabe, Superahuntz Ama eta Superotso Seme etxetik irten ziren eta zonbi guztiak beraien atzetik joan ziren. Zonbi guztiak kanpora irten zirenean, gure bi superheroiak berriro etxe barruan sartu ziren eta atea ondo itxi zuten.

Zonbiak kanpoan geratu ziren baina etxe barruan sorgina ageri zen, su eta gar, madarikazioak botatzen. Baina Superhuntz Ama prest zegoen eta bere begietako laserrez gelditu zituen guztiak. Bitartean, Superotso Semeak horma batetik aizkora bat hartu,sorginaren bizkarretik hurbildu zen eta kolpe batez burua moztu zion.

HIZBATU
HIZBATU

5. Superheroiak

  • • •

Gurutzeta

Hala bazan ala ez bazan
sar dadila kalabazan
eta atera dadila Gurutzetako Plazan.

 
Ikastetxea: Ibaibe
Taldea: 4A
Irakaslea: Begoña Dueñas
Egileak: Unai Alfaro, Jon Angulo, Peio Blanco, Erika Blanco, Aketz Cancelo, Asier Cano, Afrika Dosil, Maider Elguea, Ieltxu Garoña, Oier González, Goizane Hernández, Garazi Jauregi, Naroa Martín, Ane Parro, Jone Ruiz, Alex Salas, Xabier Sesmero, Andrea Vasile eta Iker Villarino
HIZBATU
HIZBATU

6. Laminaren ahotsa dragoiaren atzaparretan

  • • •

Bazen behin lamina ilehori bat erreka baten ondoko kobazuloan bizi zena.

Arpa magikoa zuen eta berarekin abesten zuenean uretan zurrunbiloak sortu ahal zituen.

Egun batean bere ilea orrazten zuen bitartean, katakume bat entzun zuen miauka eta bila joan zenean aurkitu zuen poltsa baten barruan. Asko gustatu zitzaionez, bere kobazulora eraman zuen eta geroztik bere maskota izan zen.

Ibaibe

 

Ibaibe

Baina, halako egun batean, lamia bere arpa jotzen ari zen bitartean, katua desagertu zen.

Lamiak pentsatu zuen basora atera zela paseo bat ematera eta bila joan zen. Bere miauak entzuten hasi eta korrika egin zuen harantz; aurkitu zuen bai, baina dragoi baten atzaparretan.

HIZBATU
HIZBATU

6. Laminaren ahotsa dragoiaren atzaparretan

  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
HIZBATU
HIZBATU

6. Laminaren ahotsa dragoiaren atzaparretan

  • •

Dragoiak esan zion orduan eman egingo ziola baina bakarrik bere boterearen truke. Lamiak oso maite zuen katua eta horregatik onartu zuen tratua. Edabe magiko batean abestuta bertan geratu zen bere ahotsaren boterea, eta gero, dragoiari eman zion katuaren truke. Arparekin geratu zen, bai, baina ahotsik gabe ezin zuen erabili.

Geroztik lamina bere botererik gabe geratu zen, triste eta isilik.

Ibaibe

 

Baina urteak joan eta urteak etorri, katua nagusitu zenean, oso ezpatari trebe bihurtu zen. Oso ondo ikasi zuenean ezpataz borroka egiten, laminak urrezko ezpata magikoa eman zion.

Birritan pentsatu gabe, katua dragoiarengana joan zen bere lagunaren ahotsa berreskuratzeko asmoz.

Dragoia atera zenean borrokan egiteko prest. Katuak ikusi zuen hasi baino lehen laminaren ahotsa zuen edabeari zurrutada bat ematen ziola eta gero gerriko batean zeraman poltsikoan gordetzen zuela.

Katuak berarekin borroka hasi zenean, bere ezpataz gerrikoa ebaki zion eta edabea jausi zitzaion dragoia konturatu gabe. Laminak orduan salto bat eman zuen eta hartu zuen ... dan dan dane edan zuen. Bere boterea bueltatzen zitzaiola konturatzean, ondoko putzu batean zurrunbilo handi handia sortu zuen eta berarekin herensugea bultzatu eta lurrera bota zuen.

HIZBATU
HIZBATU

6. Laminaren ahotsa dragoiaren atzaparretan

  • • •

Orduan katuak momentu hori aprobetxatu eta ... zas!! bere burua urrezko ezpataz mortu zion!

Katuak eta laminak irabazi zutela ospatzeko laminak bere arpa jo zuen urez eder ederra ziren ortzadarra eta izarrak sortuz.

... ETA EGIA BADA, BIHOTZEAN SAR,
ETA GEZURRA BADA, ZURRUNBILORA BOTA!

Ibaibe

 
Ikastetxea: Ibaibe
Taldea: 4B
Irakaslea: Kontxi Camiruaga
Egileak: Nahia Calvo, Maider Chento, Ander M. Doval, Peio Fontal, Leire García, Naroa González, Nagore González, J. Mikel Grande, Izaro Herranz, Ander Manzanos, Samuel Márquez, Juan Mosquera, Unai Nogales, Aitor Ortiz de Zarate, Endika Pérez, Elena Quintas, Oier Ronco, Arkaitz Ruiz del Tío, Sarai Sesmero.
HIZBATU
HIZBATU

7. Bi lagun magikoak: Hansel eta Sorginaren Abentura

  • • •

Ipuinen barruan bizitza zegoenean, Hansel deituriko mutil bat bizi zen. Hansel deitzen zen Hansel eta Gretelen ipuinetako Hansel zelako, baina ezagutzen dugun amaiera ez dago guztiz ondo. Hansel eta Gretelek sorgina sutara bota zutenean, sorgina hil zen bai, baina ipuinak ez du azaltzen sorgina erretzen zen bitartean bere botere guztiak bere gorputzetik atera zirela eta batzuk leihotik irten zirela, beste batzuk tximiniatik eta bat Hanselen gorputz barruan sartu zela, beste bat Gretelen gorputzean sartzen zen bitartean. Horrela Hanselek ikusezina bihurtzeko ahalmena lortu zuen eta Gretelek edozein gauza edo animaliaren itxura hartu zezakeen.

Hazi zirenean, Hansel eta Gretelek banatu zuten beren bideak eta bakoitza leku ezberdinetan bizitzera joan zen. Hansel bidean zihoala, putzu batean erori zen. Saiatu zen irteten baina ezin izan zuen, orduan laguntza eske hasi zen oihukatzen.

 

Ibaibe

HIZBATU
HIZBATU

7. Bi lagun magikoak: Hansel eta Sorginaren Abentura

  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
  • Ibaibe
HIZBATU
HIZBATU

7. Bi lagun magikoak: Hansel eta Sorginaren Abentura

  • •

Handik bost minututara sorgin bat agertu zen putzu gainean. Hansel izutu zen, berak ezagutzen zituen sorginak oso maltzurrak zirelako. Baina sorgin hau ona zen eta bere erratza hegalaria erabili zuen Hansel putzutik ateratzeko. Eta horrela biak lagun egin ziren.

Hanselek magia ikasi nahi zuenez, sorginari bere irakaslea izateko eskatu zion eta sorginak baietz esan zuen. Hobeto ikasteko, Hansel sorginarekin bizitzera joan zen.

Bitartean, Txanogorritxu izeneko deabruak Hanselek ikusezina bihurtzeko ahalmena zeukala entzun zuen. Txanogorritxu deitzen zioten haserretzen zenean tomate koloreko jartzen zelako eta gainera txano gorria erabiltzen zuelako bere adarrak ezkutatzeko. Hanselen ahalmena lortu nahi zuen bere adarrak hobeto ezkutatzeko, horrela maltzurkeriak lasaiago egin ahal izango zituen.

 

Ibaibe

Egun batean, sorginak Hanseli irakasten ari zitzaiola, Txanogorritxu deabrua leihotik sartu zen eta makilatxo bat erabili zuen Hanseli bere ahalmena kentzeko asmoz. Oso arin egin zuenez sorginak ezin izan zuen ezer egin eta Hansel erdi lelo geratu zen bere ahalmena galtzean.

Txanogorritxu berriro leihotik irten eta handik ihesi egin zuen. Baina sorginak bere erratza hartu eta etxearen kanpoaldean geldiarazi zuen.

HIZBATU
HIZBATU

7. Bi lagun magikoak: Hansel eta Sorginaren Abentura

  • • •

Sorgina eta Txanogorritxu borrokan hasi ziren: biak trumoiak botatzen zituzten eta hainbat madarikazioak baina inork ez zuen irabazten.

Bitartean Hansel bere onera etorri zen eta leihotik borroka ikusi zuen. Pentsatu gabe, soka bat hartu zuen eta Txanogorritxuren bizkarretik hurbildu zen. Deabrua borrokan buru-belarri zegoenez ez zen konturatu eta Hanselek hanka lotu zion sokaz.

Ibaibe

 

Gero, Hansel etxe barrura bueltatu zen eta bere indar guztiz sokatik tiraka hasi zen. Txanogorritxu ustekabean hartu zuen eta tira eta tira Txanogorritxu sorginaren lapiko barruan erori zen.

Lapikoan zegoen edabeak Txanogorritxuri adarrak kendu zizkion eta horrela ona bihurtu zen. Sorginak Txanogorritxuren makilatxoa hartu zuen eta Hanseli bere ahalmena bueltatu zion. Gero, hirurak lagunak egin ziren eta elkarrekin magia gehiago ikasi zuten.

Hala bazan ala ez bazan, sar dadila lapikoan
eta atera dadila sorginaren ahalmenetan

Ibaibe

Horrela amaitzen da
ipuin polit hau
abenturaz beterik...

Ikastetxea: Juan Ramon Jimenez
Taldea: 4A
Irakaslea: Isabel Perez
Egileak: Maialen Conde, Joel Contreras, Enara Ferreira, Jon Fuentes, Ariane Gonzalez, Iker Guzmán, Anne Kiabakento, Sandra López, Aritz Martínez, Stephane Mbeundja, Erik Neira, Isai Paliza, Asier Valiño.
HIZBATU
HIZBATU

8. Barbantxu eta Zaldia abentura magiko batean

  • • •

Bazen behin oso lagun minak ziren zaldi eta adarbakar bat. Zaldiari txitxirioak asko gustatzen zitzaizkionez, Txitxirioren Printzesa deitzen zioten. Gainera, txitxirioak jan eta gero, sekulako kanta ederrak abesten zituen.

Zaldiaren lagunik onena adarbakarra zen. Adarbakarrari mundu guztiak Barbantxu deitzen zion bere adarra barbantxo bat zuelako puntan eta berari ezker txiki txikia egiten zelako, barbantxo bat bezain txikia.

Egun batean, Zaldia eta Barbantxu basotik paseo bat ematen ari ziren eta beraientzat ezezaguna zen laku bat aurkitu zuten. Hurbildu zirenean, lakuaren erdian irla bat ikusi zuten eta esploratzera joan ziren. Lakuan sartu ziren eta beren lau hankez igeri egin zuten irlara heldu arte.

 

Baina irlara heldu bezain pronto, Otso-gizon bat ageri zen beren aurrean. Otso-gizonak hortz handi eta zorrotzak zituen. Gainera, hortzak pozoiz beteta zituen, suge batenak bezalakoak. Otso-gizonak salto batean Zaldia arrapatu zuen.

Juan Ramon Jimenez

HIZBATU
HIZBATU

8. Barbantxu eta Zaldia abentura magiko batean

  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
  • Juan Ramon Jimenez
HIZBATU
HIZBATU

8. Barbantxu eta Zaldia abentura magiko batean

  • •

Gero buelta eman eta Barbantxuren kontra jo zuen. Baina Barbantxu prest zegoen eta txiki txikia bihurtu zen, barbantxo bat bezain txikia, eta Otso-gizonaren hanken artetik pasatu zen bere atzean jartzeko. Otsoaren buztana aurrean zuenean, Barbantxu berriro handitu zen eta Otso-gizona buztanetik hartu eta bere buru gainetik hamar buelta eman eta gero, lakura bota zuen.

Otso-gizonak hegaldi luzea eman zuen eta lakuan erori zen. Oso haserretuta zegoen, su ta gar, eta Zaldia eta Barbantxurekin akabatu nahi zuen. Irlarantz igeri egiten ari zela, bat-batean marrazo bat ageri zen bere atzean. Otso-gizonak arin baina arinago igeri egin zuen irlara heltzeko baina marrazoa azkarragoa zenez, buztanean hozkada itzela eman zion eta Otso-gizonak buztanik gabe geratu zen.

 

Juan Ramon Jimenez

HIZBATU
HIZBATU

8. Barbantxu eta Zaldia abentura magiko batean

  • • •

Lakuan marrazoa atzean uzten zuen bitartean, Zaldia eta Barbantxuk irlaren erdian zulo bat egin zuten eta hostoz estali zuten. Gero, harri batzuk jarri zituzten aurrean eta harrien gainean ura bota zuten. Gero ateratako harri tontorraren alboan jarri ziren eta Otso-gizonaren zain geratu.

Otso-gizona irlara berriro bueltatu zen eta Zaldia eta Barbantxu bilatzen hasi. Ez zuen gehiegi bilatu behar izan, ia berehala topatu zituelako biak harri tontor horren alboan. Haserre eta korrika bizian Otso-gizona Zaldia eta Barbantxu harrapatzera joan zen, baina ez zen konturatu bere bidean tranpa bat zegoela; bustitako harrietan laprast egin zuen eta zulo barruan erori zen. Arin batean, Zaldia eta Barbantxuk harri tontorra berriro zulo barruan bota zuten eta horrela Otso-gizona hil egin zuten.

 

Juan Ramon Jimenez

Bere garaipena ospatzeko, Zaldia eta Barbantxu ezkondu ziren.

Ikastetxea: Juan Ramon Jimenez
Taldea: 4B
Irakaslea: Lutxi Alonso
Egileak: Oscar Enrique Aramayo, Nora Beitia, Irati Fuentes, Mariana Daniela Gheorghe, Oihane Heras, Brian Ibargüen, Ager Martín, Tania Motos, Juan Antonio Muza, Wivini Mariana Ngoma, Nerea Nicolás, Christian Nuño, Juan Piero Olaya.
HIZBATU
HIZBATU

9. Jon eta bere amaordearen abentura

  • •

Bazen behin Jon izena zuen gazte bat bere amaordearekin gaztelu batean bizi zena. Jonek txikitzeko ahalmena izateaz gain, praka urdin hegalariak zituen eta bere amaordeak , bere aldetik, gauzen itxura aldatzeko makiltxo magikoa zuen.

Egun batean basora joan ziren sagarrak biltzera eta ogro berde maltzur batek harrapatu zituen eta bere kobazulora eraman zituen bertan jateko asmoz.

Juan Ramón Jimenez

 

Han, amaordeari bere makilatxo magikoa kendu eta gero, biak kaiola handi baten sartu zituen. Baina ez zen konturatu mutilaren boterea jantzita zeuzkan praketan zegoela, eta lotan zegoenean, Jon txiki egin zen eta hegan atera zen kaiolatik amaordearen makilatxoren bila. Makilatxoren energia amaitzeko puntuan zegoen eta horregatik ezin izan zuen erabili ogroaren kontra baina energia nahikoa izan zuten kaiola irekitzeko. Kaiolatik atera zen amaordea eta biak ihes egin ahal izan zuten kobazulotik.

Artegabeitia

HIZBATU
HIZBATU

9. Jon eta bere amaordearen abentura

  • Juan Ramon Jimenez
HIZBATU
HIZBATU

9. Jon eta bere amaordearen abentura

  • •

Korrika gaztelura joan ziren eta bertan amaordeak bala magikoak zeuzkan metraileta hartu zuen ogroa harrizko bihurtzeko. Kobazulora bueltatu ziren baina, justu tiro egiteko puntuan zeudela, ogroa esnatu zen eta beraiengana salto egiten kendu zion amaordeari metraileta eskuetatik. Baina orduan Jon txikitu egin zen eta ogroaren sudurretatik sartu zen kili-kiliak egiteko.

Ogroak doministiku egin zuenean eta jausi zitzaion metraileta. Amaordeak salto handia eman zuen eta , orduan bai, tiro egin zion bete-betean eta harrizko bihurtu zuen.

Juan Ramon Jimenez

 

Gero lurperatu zuten estatua ez ikusteko oso itsusia zelako eta ospatzeko Jonek bere lagunak deitu zituen festa erraldoia ospatzeko pizza, kebap, aperitiboak, tartak, palomitak, oilaskoa, gominolak, urdaiazpikoa eta saltxitxekin.

Juan Ramon Jimenez

... ETA BERAIEK POZIK BIZI IZAN BAZIREN,
GU ERE POZ POZ POZIK BIZI GAITEZEN!

Ikastetxea: La Inmaculada
Taldea: 4A
Irakaslea: Ana Manso
Egileak: Jugatx Alvarez, Leire Arandilla, Unai Chamizo, Claudia de la Peña, Ander Diaz, Xabier Fernandez, Ekain Fernandez, Isabella Galasso, Patricia Gil, Mikel León, Yeray López, Sebastian Magallanes, Lucía Manjarrés, Álvaro Martín, June Martín, Jon Martín, Iria Montes, Nahia Palacios, Santiago Rodriguez, Sara Rodriguez, Ainhize Roldan, Alain Vega, Valeria Villacorta, Atsegiñe Zamarreño.
HIZBATU
HIZBATU

10. Amaren amets-gaiztoa

  • • •

Bazen behin neska bat Ama deitzen zena. Baina ez zen benetako ama bat, ez zuelako umerik. Ezagutzen zuen jendea primeran zaintzen zuenez, mundu guztiak “Ama” deitzen zion. Amak jantoki sozial batean lan egiten zuen.

La Inmaculada

Amak Lapurra deitzen zen txakur bat zuen. Izen hori jarri zion bere auzokideen gauzak lapurtzen zituelako.

 

La Inmaculada

La Inmaculada

HIZBATU
HIZBATU

10. Amaren amets-gaiztoa

  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
HIZBATU
HIZBATU

10. Amaren amets-gaiztoa

  • •

Ba zegoen auzokide maltzur bat bere auzoan. Auzokide maltzurrak Amari gauzak lapurtzen zizkion gero apurtzeko. Hau egiten zuen mendekua hartzeko Lapurrak lapurtutako gauzak ezin zituenez berreskuratu, Amarenak apurtzen zituen. Gainera, auzoan pintadak ere egiten zituen hormetan.

La Inmaculada

 

Egun batean auzokidea asko haserretu zen Lapurrarekin. Auzokidea joan zen Amaren jantokira eta esan zion Lapurra hilko zuela.

Amak itxi zuen jantokia. Lapurra eta Ama barruan geratu ziren. Beldur handia zeukatenez, ez zuten lo egin, ez zuten jan eta ez zuten edan. Ostiralean auzokidea esnatu zen eta pintadak egitera joan zen.

La Inmaculada

HIZBATU
HIZBATU

10. Amaren amets-gaiztoa

  • • •

Orduan poliziak ireki zuen jantokia eta Lapurra eta Ama aurkitu zituen. Eta Lapurra txakur-etxolara eraman zuten.

La Inmaculada

 
Ikastetxea: La Inmaculada
Taldea: 4B
Irakaslea: Munia Ibarguengoitia
Egileak: Lucía Alonso, Izaro Arranz, Alejandra Arroyo, Nora Bahamonde, Oier Barrutia, Uxue Calero, Maialen Carreira, David Carro, Galder Cuevas, Ling Feng Chen, Ander Díaz, Aroa García, Rubén García, Sergio Haro, Eneko Ibisate, Ana Iribarnegaray, Diego Lara, Asier Luceño, Enaitz Novas, Ariane Pacheco, Maialen Prado, Aldaia Valle, Oihan Vazquez, Saioa Vega, Aitana Zas
HIZBATU
HIZBATU

11. Rapunzelen benetako istorioa

  • • •

Bazen behin Arturo izena zuen erregea. Alaba bat izan zuen eta Rakel izena jarri nahi zioten, baina, justu bere izena esaten ari zirenean, norbaitek petardo bat bota zuen eta geratu zitzaion izena "RaPUNzel" izan zen. Oso neska berezia zen animaliekin hitz egiteko ahalmena zuelako.

Egun batean, lotan zegoenean, banpiro bat sartu zen leihotik eta haginka egin zion lepoan eta horren ondorioz bere boterea galdu zituen.

La Inmaculada

 

La Inmaculada

HIZBATU
HIZBATU

11. Rapunzelen benetako istorioa

  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
  • La Inmaculada
HIZBATU
HIZBATU

11. Rapunzelen benetako istorioa

  • •

Bere aitari kontatu zion eta biak basora joan ziren amama zen sorginarengana laguntza eskatzera. Zaldi eder bat aurkitu zuten eta beraren gainean amamarengana joan ziren.

Baina bidean sorgin gaizto batena zen banpiroa aurkitu zuten eta honek eraso egin zien.

Konturatu orduko, banpiroak Rapunzeli hegoarekin golpe gogorra eman zion eta neska konorte gabe geratu zen. Honegatik, Arturo erregea arrapaladan joan zen bere amarengana edabe magikoaren bila. Bere ama sorginak eman zionean, tximista bezain azkar bueltatu zen bere alabarengana eta eman egin zion.

Edatean bere botereak berreskuratu zituen eta , animaliekin hitz egin ahal izan zuenez berriro, deitu egin zuen arranoa banpiroa hiltzeko eta lehoia sorgin maltzurra jateko.

 

Sorginaren kapela eta makiltxo magikoa besterik ez zen geratu, eta hauek Rapunzelek hartu zituen eta bere botereak handitu ziren.

Hori ospatzeko festa bat eman zion eta bolanderak eta guzti bota zituzten.

La Inmaculada

... ETA HALA BAZAN,
ALA EZ BAZAN,
SAR DADILA KALABAZAN,
ETA ATERA DADILA INMACULADA ESKOLAKO PLAZAN!

Ikastetxea: La Milagrosa
Taldea: 4
Irakaslea: Albaro Bermejo
Egileak: Edurne Alier, Mª Carolina Aguilera, Adrián Boada, Irene Cepeda, Erika Diez, Marcela De Barros, Pablo De Juana, Rebeca García, Iker García, Bradly Alexandra García, Ioana Gherman, Marcos Gutierrez, Eder Jurado, Nekane Martín, Maitane Martínez, Andy Gerardo Noriega, Irati Oliver, Paola Pelaez, Alexandra Pomian, Lander Portillo, Aitor Reche, Alba Santiago, Miguel Jose Sislana, Diego Soria, Iker Ruiz, Guo Peng
HIZBATU
HIZBATU

12. Nork lapurtu du lorea?

  • • •

Bazen behin oihanean bizi zen Loti ederra izeneko neska ipurdi handi bat; bere begiak urdin argiak ziren eta ilea hori-horia.

Ohian berberean ba omen zegoen ere erraldoi nahiko tontolapikoa, altua eta begi-bakarra, Loti ederrarekin maiteminduta zegoena.

Egun batean erraldoi honek lore polit bat eraman zion Loti Ederrari bere urtebetetzea zelako baina, bidean zihoala, tximino bat agertu eta eraman zion oparia.

La Milagrosa

 

La Milagrosa

Erraldoia, noski, tximinoaren atzetik atera zen korrika baina, konturatu orduko, desagertu zen eta ez zekien norantz jo.

Orduan txori bat agertu zen eta esan zion:

-lasai, erraldoi, nik lagunduko zaitut! Zoaz ezkerretarantz eta no eskumatarantz joango naiz, eta bion artean aurkituko dugu!

HIZBATU
HIZBATU

12. Nork lapurtu du lorea?

  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
  • La Milagrosa
HIZBATU
HIZBATU

12. Nork lapurtu du lorea?

  • •

La Milagrosa

Horrela egin zuten. Basoaren alde ezezagun batera heldu zenean, erraldoiak ikusi zuen bertan espazio-ontzi bat zegoela pausatuta. Hurbiltzean ikusi zeuen barruan 8 begi eta hamika hanka zuen estralurtar berde bat zegoela. Bere ondoan lapurtutako lorea zegoela ikusi zuenez, erraldoia sartu zen eta esan zion:

 

La Milagrosa

Gero, berriro lorea eskuan, erraldoia Loti Ederrarengana joan zen eta eman egin zion. Neskak musua eman zionean, lehenengo erraldoia igel bihurtu zen eta , bigarrenez musukatu zuenean, printze goapo goapoa.

-Aizu! Emadazu oraintxe bertan nirea dena, lapur hori!

HIZBATU
HIZBATU

12. Nork lapurtu du lorea?

  • • •

Baina estralurtarrak esan zion ezetz, bere planeta horrelako loreez bete nahi zuela, eta bakarrik emango ziola borroka batean irabazten bazuen. Hori esatean, bere laser-pistolaz tiro egin zion baina erraldoiaren tripan eman eta bertan errebotea egin zuen. Eta gero, buleta eman eta, ipurdia estralurtarrerantz zuzenduta, puzkerra bota zion.

La Milagrosa

 

Estralurtarra guztiz zorabiatuta geratu zen eta esan zuen:

-zuk irabazi duzu,.... tori, tori zure lorea!

Eta espazio-ontzira igonda, alde egin zuen betirako.

... ETA EGIA BADA, EDERRA,
ETA GEZURRA BADA,.... PUZKERRA!

Ikastetxea: Larrea
Taldea: 4A
Irakaslea: Mila Pascual
Egileak: Lucian Badaluta, Asunción Borja, Juncal Contreras, Fernando Josué Corrales, Emanuela Czerny, Margarita Beatriz David, Tyasmin Dahmany, Huzaifa Ali (o) Ijaz, Angela Queimadelos, Ashanti Lukene Ribeiro, Susana Silva, Diana Stanca
HIZBATU
HIZBATU

13. Blancanieves y el Gigante de Hielo

 

Érase una vez una princesa al que llamaron Blancanieves porque la creó un hada de una gran bola de nieve para salvar al Mundo de un gran peligro. Para eso le dió el poder de controlar el tiempo atmosferico: podía hacer que saliera el sol, nevara, crear tormentas o hacer hielo y lluvia.

Larrea

Cuando creció blancanieves se casó con un hombre lobo que podía trnasformarse en el animal que quisiera y se fueron a vivir a un castillo de Orlando.

 

Un día fueron a comer helado de fresa que les encantaba a los dos pero vieron que no quedaba, así que fueron a la tienda. Pero allí tampoco quedaba, solo tenían de chocolate, así que se conformaron y lo compraron.

Larrea

Pero cuando estaban comiendolo tan tranquilamente en su castillo, apareció un Gigante de Hielo que quería hacerse con todo el helado de chocolate del mundo. A su paso destruía todo: casas, bosques, coches,...

HIZBATU
HIZBATU

13. Blancanieves y el Gigante de Hielo

 

Sólo Blancanieves podía detenerlo con sus poderes, así que, junto a su marido el hombre-lobo, se enfrentaron a él.

Pero el Gigante de Hielo le lanzó un rayo al hombre lobo y , al congelarle el corazón , murió.

Entonces Blancanieves hizo que hiciera mucho mucho calor y el Gigante de Hielo comenzó a descongelarse hasta que desapareció hecho un charco.

Larrea

 

Entonces apareció un principe del polo Norte; se conocieron y , con el tiempo se casaron, vivieron felices y comieron... helado de fresa.

Larrea

..Y COLORÍN COLORESA
LA PRINCESA SE COMIÓ UNA FRESA.

Ikastetxea: Mukusuluba
Taldea: 4A
Irakaslea: Iker Gonzalo
Egileak: Mikel Agustin, Unai Alvarez, Ane Arenas, Peio Aumente, Judith Bermejo, Mikel Corrales, Leire De Diego, Eder Dieguez, Nadir Gallu, Nerea Iñiguez,Yasmina Lahouiri, Irantzu Jauregi, Asier Marcelo, Aketza Martinez, Aritz Melus, Susana Ramos, Soraya Salsouli, Saioa San Martin.
HIZBATU
HIZBATU

14. Gaueko piztia

  • • •

Aspaldi aspaldi, animaliek hitz egiten zuten garaian, ile laranja kolorekoa zuen neskatxa bat bizi zen. Oso polita zenez, Ederra deitzen zioten. Ederrak Jose deitzen zen mutil-laguna zuen eta biak oso pozik bizi ziren elkarrekin. Baina Josek sekretu bat zuen ez ziona inori kontatu, ezta Ederrari ere: gauero, ilargia ateratzen zenean, Piztia bihurtzen zen.

Ederra eta Joseren herrian sorgin bat bizi zen ere. Sorgina basoan bizi zen eta Joseren sekretua ezagutzen zuen,,Jose ,piztia bihurtzen zenean, basora korrika egitera joaten zelako eta gau batean sorginak ikusi zuellako bere etxetik.

Joseren sekretua ezagutu zuenean, sorginak Joserekin ezkondu nahi izan zuen, sorgin batentzat pizti batekin ezkontzea onena delako. Baina hori lortzeko bi gauza egin behar zituen.Bata, Jose eta sorgina elkar ezagutzea zen. Horretarako, sorginak edabe bat hartzen zuen polit bihurtzeko eta Joserekin egoteko. Bestea, Ederra hiltzea zen.

 

Egun batean, sorgina polit bihurtuta Joserekin hizketan zegoen eta esan zuen:

- Ezagutzen duzu basoko bide berezia? Ziur zure neska-lagunari gustatuko zitzaiola.

- Bide berezia? Ez, ez dut ezagutzen – erantzun zion Josek.

Mukusuluba

HIZBATU
HIZBATU

14. Gaueko piztia

  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
HIZBATU
HIZBATU

14. Gaueko piztia

  • •

Orduan polit bihurtuta zegoen sorginak bere etxeko bidea nondik zegoen azaldu zion Joseri.

- Oso leku polita da, eta bakarrik bazoaz politagoa – jarraitu zuen sorginak – esan behar diozu zure neska-lagunari bera bakarrik joateko.

- Bai, gaur bertan esango diot – erantzun zuen Josek.

Eta horrela, arratsalde horretan Ederrak sorginaren etxeko bidea hartu zuen. Baso erdira iritsi zenean, etxe arraro bat ikusi zuen eta hurbildu zen. Etxea txokolatez eginda zegoen, eta leiho batean laranja zuku bat zegoen, edo hori ematen zuen behintzat.

- Hau etxe bitxia – pentsatu zuen Ederrak – baina ni egarri naiz eta hemendik ez da inor ikusten...

 

Mukusuluba

Eta besterik egon ezean, edalontzia hartu eta edan zuen nahiz eta zapore arraroa hartu zuku horri. Momentu horretan barre beldurgarri bat entzun zen:

- JA, JA, JA, JA – ezkutuan sorginak barre egin zuen.

HIZBATU
HIZBATU

14. Gaueko piztia

  • • •

Ederra izutu zen eta bere etxera bueltatu zen zukua ahaztuta. Gaua iritsi eta ilargia atera zenean, Ederra pizti bihurtu zen sorginaren edaberi esker. Pizti bihurtuta, basora joateko beharra sentitu zuen eta hara joan zen. Basoan Jose piztia topatu zuen eta biak korrika egin zuten elkarrekin. Sorginak hori ikusi zuenean haserretu zen. Hori ez zen bere plana!

Korrika bizian bera ere pizti bihurtzeko edabea egitera joan zen, baina urduri zegoenez, oker egin zuen eta bolbora bota zuen lapikoan. Eztanda sekulakoa izan zen!! Sorgina hil egin zen eta baso osotik erori zen edabe okertua. Euri berezi horri ezker, Jose eta Ederra betirako piztiaren itxura hartu zuten, bai gauez eta bai egunez ere. Eta, nahiz eta piztiak izan bere amodioak iraun zuenez, elakrrekin ezkondu ziren.

Hala bazan ala ez bazan
sar dadila txokolatezko etxean
eta bihur dadila Ederra piztia.

 

Mukusuluba

Mukusuluba

Ikastetxea: Mukusuluba
Taldea: 4B
Irakaslea: Mª Carmen Gonzalo
Egileak: Ekaitz Busnadiego, Alba Campero, Lara Casero, Julen del Barrio, Unai Franco, Aner García, Asur Gonzalez, Aitor Granero, Unai Hernandez, Natalia Lamego, Alaia Mielgo, Intxixu Otaola, Laura Pablos, Paula Peral, Izaro Sanchez, Ander Serrano, Koldo Somavilla, Noelia Turiño, Urdax Vegas.
HIZBATU
HIZBATU

15. Printzearen edertasun-espirituaren bila

  • • • •

Baziren behin estralurtarrak ziren anai-arreba siames batzuk, ipurditik lotuta zeudenak. Neskak Rapunzel izena zuen eta itxuraz erdi igela erdi kamaleoia zen: burusoila eta mihi oso luzea eta indartsua zuena berari asko asko gustatzen zitzaizkion euliak arrapatzeko. Bestalde, bere neba hain zen goapoa denek esaten ziotela “Printzea”.

Biak lurreko gaztelu berezi batean bizi ziren: txorongo itxurakoa izateaz aparte, kakaz ere beteta zegoen Rapunzeli hainbeste gustatzen zitzaizkion euliak erakartzeko.

Goiz batean, goizero bezala, biak esnatu ziren baina printzea ispiluan begiratzera joan zenean... “Ahhh! “ ikusi zuen bere arreba bezalako aurpegia zuela, erdi igela erdi kamaleoiarena!

 

Gainera, bere ohe gainean odolez idatzitako ohar bat zegoen:

“Ni izan naiz. Hiru egun dauzkazu zure edertasun espiritua berreskuratzeko, bestela, betirako zauden bezala geratuko zara” eta azpian deabruaren sinadura agertzen zen zenbaki bat ondoan zuela :666.

Mukusuluba

HIZBATU
HIZBATU

15. Printzearen edertasun-espirituaren bila

  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
  • Mukusuluba
HIZBATU
HIZBATU

15. Printzearen edertasun-espirituaren bila

  • • • •

Baina non ezkutatzen zen deabrua? Pentsatu zuten anai-arrebek. Zorionez, konturatu ziren beren ohe ondotik odol tanta batzuk zeudela eta hauek jarraituz infernuraino heldu ziren, justu sarreraraino. Baina sarrera hau haitzez itxita zegoen. Orduan konturatu ziren ondoan beste ohar bat zegoela, esaten zuena:>

“Ate hau zeharkatu nahi baduzue, hiru froga gainditu beharko dituzue:

1ngoa: Harrietatik sartu
2.a, olatuak igarotzea ito gabe
3.a, hiru asmakizun asmatu.
Bi aukera daukazue”

Lehenengo froga egiten hasi baino lehen, handik katu zuri-beltza agertu zen muturrean kriskitin bat zeramala. Eman eta esan zioen:

-Zuek jakingo duzue noiz erabili- eta alde egin zuen.

 

Mukusuluba

Orduan anai-arrebek bere mihi boteretsuak mugitzen hasi eta zurrunbilo bat sortu zuten. Horrela harriak zeharkatu ahal izan zituzten baina, zoritzarrez, bere mihi biak lotuta geratu ziren.

Bigarren frogaren olatua arazorik gabe gainditu ahal izan zuten igel itxura zutelako, eta bitartean mihien korapiloa tiraka askatzen saiatzen ziren baina ezin.

HIZBATU
HIZBATU

15. Printzearen edertasun-espirituaren bila

  • • •

Rapunzel indarrik gabe geratzen hasi zen eta printzeak orduan aurrera bota zuen indarraz eta beste alde bateko atetik sartu ziren, 3 asmakizunena.

Hauek zen lehen asmakizuna:”Gorputzean daukagun gorria, deabruaren janaria”.

- Badakit !- esan zuen Rapunzelek- hori odola da!

Bigarrenak horrela esaten zuen: “Deabruaren maskota den animalia naiz”

- Hori nik dakit- esan zuen printzeak- ahuntza da!

Azkenak horrela zioen: “Zein da nire zenbakia???”

Hori ez zekiten ez batak ez besteak ere baina, pixka pentsatu eta gero, gogoratu zuten gutunean agertzen zen sinadura eta bere ondoko zenbakia

 

- 666 da!- esan zuten biak batera

Mukusuluba

Eta esan zuten momentu hartan, teletransportatuta, infernuan agertu ziren. Han, labaz inguratuta, printzearen edertasun-espiritua ikusi zuten. Mihiez inguratu eta hartu zutenean, printzea lehen bezain goapo bihurtu zen. Bere mihia laburtu zitzaionez, deslotu egin zitzaizkien justu deabrua agertu zen momentuan.

HIZBATU
HIZBATU

15. Printzearen edertasun-espirituaren bila

  • • • •

Orduan Rapunzelek katuak emandako “aingeruen kriskitinarekin”Jaungoikoari deitu zion. Infernuko sabaia ireki zen eta , hodei baten gainean eta aingeruek eramanda, jainkoa bera jaitsi zen. Deabruari tximista bat bota zion baina, ikusi zuenean ez ziola kalterik egiten, euria, txingorra eta elurra ere botatzen hasi zen. Horren ondorioz, deabrua gogortuta geratu zen, labazko estatua balitz bezala.

Orduan anai-arrebek hartu zuten eta, bibotea marraztu eta margotu eta gero, museo batera eraman zuten.

 

Mukusuluba

... ETA HALA BAZAN,
ALA EZ BAZAN,
SAR DADILA INFERNUAN
ETA ATERA DADILA TXORONGO-GAZTELUAN!

Ikastetxea: Munoa
Taldea: 4A
Irakaslea: Begoña Gaubeka
Egileak: Lucía Aguirregoitia, Simón Bah, Marcos Carus, Jason Djalo, Erick J. González, Andrea Herranz, Edwin Hincapié, David Larrauri, Ander Laviña, Unai López, Unax Martínez, Urdaitz Ortal, Mirari Peso, Alazne Recuero, Uxue Urkiza, Jon Vallejo, Naiara Vega
HIZBATU
HIZBATU

16. Ezinezko maitasuna

  • • •

Bazen behin itsasoan bizi zen sirenatxo alai bat: Pitx izena zuen eta oso ahots polita eta indartsua, abesten zuenean edonor erakarri ahal zuelako.

Bazen ere itsaso berean bizi zen Jack izeneko pizti bat eta neskak bezala ahots boteretsua zuen baina honek oihu egitean edonoren tinpanoak lehertu ahal zituen.

Munoa

 

Elkar ezagutu zirenean oso gustura sentitu ziren elkarrekin, horregatik, egunak joan egunak etorri, lagunak izatetik nobioak izatera pasatu ziren.

Baina beraiengandik ez oso urrun sorgin maltzur bat bizi zen, beren maitasuna ezin zuena jasan. Itsasotik zebilenean kraken erraldoi baten itxura hartzen zuen.

Egun batean, elkarri musutxoa ematen ari zirenean, sorginkeria bota zien hauts magikoetan eta , derrepente, elkar gorrotatzen hasi ziren. Honegatik, geroztik beti haserre eta eztabaidatzen egoten ziren.

Baina beraiengandik ez oso urrun sorgin maltzur bat bizi zen, beren maitasuna ezin zuena jasan. Itsasotik zebilenean kraken erraldoi baten itxura hartzen zuen.

HIZBATU
HIZBATU

16. Ezinezko maitasuna

  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
HIZBATU
HIZBATU

16. Ezinezko maitasuna

  • •

Munoa

Egun batean, elkarri musutxoa ematen ari zirenean, sorginkeria bota zien hauts magikoetan eta , derrepente, elkar gorrotatzen hasi ziren. Honegatik, geroztik beti haserre eta eztabaidatzen egoten ziren.

 

Munoa

Baina egun batean Pitx sirenatxoak kutxa bat aurkitu zuen eta irekitzean ikusi zuen geziak botatzen zituen arraintxo berezi bat zegoela. Arrainak azaldu zion gezi horiek norbaiti ematen bazioten, honek ikusten zuen lehenengo pertsonarekin maitemintzen zela. Birritan pentsatu gabe sirenatxoak arraina hartu eta korrika joan zen piztiarengana berari gezi bat botatzeko asmoz.

HIZBATU
HIZBATU

16. Ezinezko maitasuna

  • • •

Baina sirenatxoak gezi bat bota zionean bere maiteari, justu momentu hartan handik pasatu zen sorgina kraken bihurtuta eta , zoritzarrez, berari eman zion eta berarekin maiteminduta geratu zen.

Orduan Sirenatxoak bere ahotsaz erakarri zuen piztia eta, hurbil zegoenean, gezia hartu zion eta apurtu. Momentu hartan sorginkeria apurtu zen.

Maitaleak sorginak egin ziena ulertu zutenean, haserre haserre, beren bi ahotsen indarra elkartu eta kraken-sorginaren tinpanoak lehertu egin zizkioten.

Sorgin maltzurra odola galtzen hasi zen eta, azkenean, hil egin zen.

Beren maitasuna berreskuratu zutela ospatzeko ezkondu egin ziren.

 

Munoa

... ETA BERAIEK POZIK BIZI IZAN BAZIREN,
GU ERE “LAI-LAI” BIZI GAITEZEN!

Ikastetxea: Munoa
Taldea: 4B
Irakaslea: Rosa Navas
Egileak: Alba Abad, Laura Amboaje, Aroa Barros, Mohamed Belaidi, Alex Gabiña, Aitor Galiacho, Bryan Giraldo, Eneko Gómez, Aitor Gonzalez, Aner Huerta, Inar Martín, J. Sebastián Martínez, Uxue Medina, Eneko Merino, Jesús Vargas, Asier Vicente.
HIZBATU
HIZBATU

17. Txanogorritxu Aztiaren istorioa

  • • •

Garai batean, duela berrehun urte, Txanogorritxu deitutako azti-neska bat bizi zen. Bere azti-kapela eta bere zapata handiak gorri kolorekoak zirenez, Txanogorritxu deitzen zioten. Basoan bizi zen eta hegan egiten zuen.

Txanogorritxu aztiak basoko eta inguruko jende guztia ezagutzen zuen eta bere lagunik onena inguruko herri batean bizi zen. Oso txikia zen mutil bat zen eta horregatik Ipotxa esaten zioten.

Munoa

 

Txanogorritxuk etsaiak ere bazituen. Bere etsai nagusia Erraldoi Aztia zen. Lehen tamaina arrunteko aztia zen, baina egun batean Txanogorritxurekin borrokan zegoela, Txanogorritxuk beste aztia txiki txiki bihurtzen saiatu zen baina ,madarikazio okertuta bota zionez, erraldoi bihurtu zuen. Oso oker handia izan zen Erraldoi Aztiaren botereak ere handitu zituelako.

Munoa

HIZBATU
HIZBATU

17. Txanogorritxu Aztiaren istorioa

  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
  • Munoa
HIZBATU
HIZBATU

17. Txanogorritxu Aztiaren istorioa

  • •

Egun batean, basotik zihoala, Txanogorritxuk bere lagun Ipotxa topatu zuen. Ipotxa zuhaitz baten azpian zegoen negarrez.

- Zer gertatzen zaizu Ipotxa? - galdetu zion.

- Bua, bua!! Erraldoi Aztia nire herria suntsitu duela!! Bua, bua!! - erantzun zion Ipotxak.

Munoa

 

Orduan Txanogorritxuk idei bat izan zuen. Berak bazekien Erraldoi Aztiari saguek beldurra ematen ziotela eta horregatik Ipotxa sagu bihurtu zuen. Gero kaiola txiki batean sartu eta Erraldoi Aztiaren kobazulora joan zen. Sarreran gelditu zen pixkatxo batean eta Ipotxa-sagua kaiolatik atera zuen. Txanogorritxuren plana jarraituz, Ipotxa-sagua kobazuloan sartu zen eta Erraldoi Aztiaren bila joan. Erraldoia lotan zegoenean, sagua ohe gainera igo zen. Gero, Erraldoiaren gorputz gainetik ibili zen sudurra topatu arte. Sudurraren aurrean zegoenean, bere ahoa ireki zuen eta sudur puntan hoska egin zion. Erraldoi Aztia izututa esnatu zen eta sagu bat ikusi zuen bere sudurrean hozka egiten.

- Ahhhhhh!! Sagu bat!! Ahhhhh!! - oihukatu zuen Erraldoi Aztiak.

HIZBATU
HIZBATU

17. Txanogorritxu Aztiaren istorioa

  • • •

Izu izututa korrika atera zen kobazulotik sagua atzean utzita. Korrika bizian atera zen kobazulotik eta ez zuen Txanogorritxuk prestatutako tranpa ikusi.

Munoa

 

Erraldoi Aztia marraza eta labanaz jositako zulo batean erori zen eta erditik moztuta hil egin zen. Gero, Txanogorritxuk Ipotxa mutil bihurtu zuen eta basoan festa egin zuten gertatutakoa ospatzeko.

Hala bazan ala ez bazan
sar dadila sagua kobazuloan
eta eror dadila erraldoia tranpan

Ikastetxea: Nuestra Señora del Pilar
Taldea: 4B1
Irakaslea: Idoia Mardaras
Egileak: Adrian Acedo, Oier Acedo, Alejandro Alonso, Paula Alonso, Gaizka Arce, Aimar Camino, Julene Castaños, Paola Cortes, Ander Diaz, Yeray Fernandez, Mikel Garcia, Berezi Herrera, Nayla Izquierdo, Michelle Lago, Toufa Abah Lehibib, Asier Lopez, Ane Lopez, Iker Marin, Ainhize Martin, Carla Montero, Itziar Rivadas, Alejandro Rivas, Natalia Torres, Xavi Urquia.
HIZBATU
HIZBATU

18. Nahien Diamanteak

  • • • •

Bazen behin, duela bost miloi urte, diruzale amorratuak ziren Zazpi Antxumeak. Egun batean sorgin baten altxorra lapurtzen saiatu ziren baina sorgina konturatu zen eta madarikazioa bota zien: betirako satorrak izango ziren, baina lehen bezain diruzaleak.

Egun batean, Zazpi Satorrak dorre handi bat eraikitzea erabaki zuten. Jadanik hainbeste altxor zutenez, leku berezi bat behar zuten denak gordetzeko. Leku aproposa aukeratzeko egun batzuk eman eta gero, zelai polit bat ikusi zuten mendien artean eta han hasi ziren beraien lanak. Beren sator bibote gogorrekin eta atzapar zorrotzekin beren dorrea arin batean eraiki zuten.

Inguruko mendi batean, beti elurtuta zegoen goiko partean, Edurnezuri Mamua bizi zen. Zuri kolorea gustuko zuen eta horregatik elur artean bizi nahi zuen eta horregatik ere, Edurnezuri izena zeukan.

 

Gainera, bere kobazuloa Yetirekin partekatzen zuen.

Edurnezuri Mamuaren lana mundua defendatzea zen eta horretarako laguntzaile berezi bat zuen: Herensugea. Herensugea ziklope ninja bat zen. Shurikenak primeran erabiltzen zituen eta oso ezpata berezia zuen, herensuge baten itxurakoa, eta horregatik jendeak Herensugea deitzen zion.

El Pilar

HIZBATU
HIZBATU

18. Nahien Diamanteak

  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
HIZBATU
HIZBATU

18. Nahien Diamanteak

  • • • •

Edurnezuri Mamuak Zazpi Satorren lanak ikusi zituenean, zerbait arraro susmatu zuen eta Herensugeari deitu zion bien artean dorrea zelatatzeko. Baina Zazpi Satorrek ez zuten maltzurkeririk egiten, bakarrik bere dorrea eraikitzen zuten.

El Pilar

 

El Pilar

Lana bukatu zutenean, dorrea hodeietaraino iristen zen. Zazpi Satorrak goraino igo ziren eta hodeien artean diamante magiko bat topatu zuten. Diamantea hartu zuten bere biboteei esker eta horrela hiru nahi eskatu ahal izan zuten. Birritan pentsatu gabe, mundua konkistatzea eskatu zuten, horrela altxor guztiak beraientzat izango zirelako.

HIZBATU
HIZBATU

18. Nahien Diamanteak

  • • •

Baina Zazpi Satorren nahia bete zenean, Edurnezuri Mamua eta Herensugea dorrera joan ziren mundua askatzera. Dorreko atezaina banpiro bat zen eta berarekin akabatzeko Edurnezuri Mamuak izkina batean ketxup bota zuen eta banpiroak hara joan zen odola zela pentsatzen. Orduan Herensugeak bihotzean egurrezko hesola bat sartu zion.

El Pilar

 

Horrela dorre barruan sartu ziren, baina dorre barruan Zazpi Satorren maiordomoa zegoen: olagarro mutante bat. Olagarroak platerak botatzen hasi zen baina Edurnezuri eta Herensugeak erantzun zuten plater gehiago botatzen. Zorionez, Edurnezurik pipermin betetako plater bat hartu eta bota zionean Olagarro mutanteari bere buruan jo zuen, sutan jarri eta bertan behera erre zen.

Iskanbila entzun zutenean Zazpi Satorrak begiratu zuten zer gertatzen zen dorreko sarreran. Edurnezuri eta Herensugea ikusi zituztenean, bere diamante magikoa hartu zuten eta Sator erraldoiak bihurtzea eskatu zuten. Baina erraldoiak izanda, dorrerako pisu gehiegi izan zen eta Zazpi Sator Erraldoien pisuak dorrea behera bota zuen.

HIZBATU
HIZBATU

18. Nahien Diamanteak

  • • • •

Harrien artean diamante magikoa ere erori zen eta Edurnezuri Mamuaren alboan erori zen. Edurnezurik diamantea hartu zuen eta azken nahia eskatu zuen: dena lehen bezala izatea. Eta PLOF!!! den dena lehen bezala izan zen, mundua aske zegoen eta Zazpi Satorrak berriro Zazpi Antxumeak izan ziren.

El Pilar

 

Hala bazan ala ez bazan
sar dadila dorrean
zazpi satorrak eta diamanteak
eta atera dadila zazpi ahuntzume, herensugea eta mamua

Ikastetxea: Nuestra Señora del Pilar
Taldea: 4B2
Irakaslea: Eva Fabiola Arrabal
Egileak: Christian Algarañaz, Estibaliz Apunte, Andrew Astray, Aitziber Cruz, Iker Custodio, Mihai Florian, Paula Fraga, Imanol Gómez, Sergio Gonzalez, Lucia Grijalvo, Jose Alejandro Hammoura, Aingeru Huerta, Erlantz López, Jessenia López, Hugo Matabuena, Beatriz Merchan, Yeray Mocha, Mª del Carmen Nsue, Laura Parra, Lorena Quintanilla, Naroa Ruiz, Juan Camilo Saavedra, Anne Sanchez
HIZBATU
HIZBATU

19. Super ahuntz-ama

  • • •

Bazen behin ahuntz-ama bat rock musikari famatu eta oso aberatsa zena. Urrezko gitarra magiko bat zuen eta hau jotzean denak hipnotizatuta geratzen ziren. Gainera, primerako karateka zen. Bere maskota hiru burudun herensuge bat zen, bere rock taldean ere jotzen zuena. Bere buru bakoitzean potere bat zuen: batetik azidoa botatzen zuen, bestetik ura eta hirugarrenetik sua.

El Pilar

 

El Pilar

HIZBATU
HIZBATU

19. Super ahuntz-ama

  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
  • El Pilar
HIZBATU
HIZBATU

19. Super ahuntz-ama

  • •

Egun batean, herensugea basotik paseo bat ematen ari zela, bertan bizi zen Tartalo maltzurrak harrapatu zuen bere botereak lortu nahi zituelako.

Ahuntz-amak bere etxera bueltatzean susmo txarra hartu zuen bere herensugea ez zuenean ikusi. Etxetik atera eta basoan aurkitu zituen urrats susmagarri batzuk lurrean. Aztarna hauek jarraituz Tartaloren kobazuloraino heldu zen eta han sartu.

El Pilar

 

Isil isilik begiratu zuen barrura eta han ikusi zuen Tartalo makina bat prestatzen ari zela.

Hasieran ez zekien zertarako baina, ikusi zuenean bere herensugea bertan lotuta zegoela, asmatu zuen bere botereak kendu nahi zizkiola.

Arin arin, ahuntz-amak, beti aldean zeraman bere gitarra magikoa atera zuen jotzeko asmoz, baina Tartalo arinagoa izan zen eta, jotzen hasi baino lehen, harri bat bota zion eta urrezko gitarra apurtu zitzaion.

Baina ahuntz-amak ez zuen etsi eta karate ostikada handia eman zion erraldoiari buruan.

Orduan bere ahotik kea ateratzen hasi zen, handitzen handitzen hasi eta, halako batean, PUMMMM !!! ... eztanda egin zuen hamaika mila konffetti atera zirelarik.

HIZBATU
HIZBATU

19. Super ahuntz-ama

  • • •

El Pilar

El Pilar

 

Korrikan bere laguna askatzera joan zen eta gero, lagun guztien bila joan ziren hondartzan jai bat ospatzeko.

...ETA HASIERA GORA
AMAIERA BEHERA,
HAU IZAN DA
AHUNTZ-AMA GITARRERA!

Ikastetxea: El Rosario
Taldea: 4A
Irakaslea: Luján Atzoz
Egileak: Maider Andrés, Olatz Aramburu, Alba Britos, Naiara García, Berezi Hernández, Borja Ibañez, Ane López, Tomás Maidana, Nahia Muñoz, Laura Oria, Asier Polo, Cristina Rubio
HIZBATU
HIZBATU

20. Gretelen Soinekoaren arazoa

  • •

Bazen behin Gretel izeneko neska ilehori bat. Bere amak txirikorda politak egiten zizkion ilean polit polita, baina bere soinekoa oso zahar eta urratuta zegoen.

Egun batean soinekoa jostun batengana eraman zuten konpontzeko asmoz baina honek esan zien ez zeukala konponbiderik.

El Rosario

 

El Rosario

HIZBATU
HIZBATU

20. Gretelen Soinekoaren arazoa

 

Baina hurrengo egunean Jon jostunari maitagarri bat agertu zitzaion eta titare magiko bat eman zion: josteko zegoen arroparen gainean jaustean, sorginkeriaren poderioz, berri bihurtzen zuen.

El Rosario

 

Ala ere, honek bazuen bere alde txarra: norbaitek soineko hori janzten bazuen, ezin izango zuen gero erantzi.

Honegatik, jostuna arineketan joan zen Gretel eta bere amarengana orain bazeukalako konponbidea. Baina bidean Tartalo maltzurra agertu zitzaion bidea trabatzen, ez zuelako pasatzen uzten.

Orduan jostun ausartak onda bat atera eta titare magikoa begi erdira bota zion eta, minaren minaz, pasatzen utzi zuen.

Dendara heldu eta magiaz berehala konpondu zuen soinekoa. Justu orduan Grettel eta bere ama agertu ziren. Gretel oso pozik jarri zen eta soinekoa jantzi egin zuen. Berari berdin zitzaion soinekoa kendu ezina, oso oso polita zelako.

HIZBATU
HIZBATU

20. Gretelen Soinekoaren arazoa

  • •

El Rosario

Egindako mesedea eskertzeko, ama eta alaba jostunaren dendan geratu ziren berari laguntzeko asmoz.

Denborarekin elkar hobeto ezagutu zutenez, azkenean, Gretelen ama eta jostuna ezkondu ziren.

 
Ikastetxea: Nuestra Señora del Rosario
Taldea: 4B
Irakaslea: Itziar Torres
Egileak: Naia Alacid, Lorena Alonso, Aroa Andrés, Haizea Baeza, Isioma Chiedu, David de Castro, Jone de la Peña, Aritz Fernández, Eneko Fragueiro, Aitziber Gómez, Hao Huang, Iratxe Ibarretxebea, Ager Laguardia, Mengfei Li, Enara Mei López de Arechaga, Jon Manso, Linda María Osazuwa, Unax Pastor, Ander Santidrián.
HIZBATU
HIZBATU

21. Sorginaren mendekua

  • • •

Bazen behin, orain dela urte asko, bi anai-arreba. Mutila oso jatorra zen eta beti gauza guztiak ondo egiten zituen. Horregatik, gurasoak neskari beti esaten zioten: “begira zure neba, dena ondo egiten du, eta zuk aldrebes, dena gaizki egiten duzu.” Pixkanaka pixkanaka neska bere neba gorrotatzen hasi zen eta helduak egin zirenean arrebari gorrotoa handi handia zionez sorgina ikasketak burutu zituen bere neba hiltzeko asmoz. Sorginen Eskolan bere sorgin sudurra eta garatxoa lortu zuen eta edabe bereziak prestatzen ikasi zuen ere.

Mutilak, ordea, ez zuen bere arreba gorrotatzen, eta militarra egin zen. Gerra batzuetan parte hartu eta gero, hain militar ona zenez, jendeak Gerraren Printzea deitu zion. Gerraren Printzea neska-lagun bat zuen, Marierrauskin. Egitan ez zen horrela deitzen, baina garbitzea hainbeste gustatzen zitzaionez, jendeak horrela deitzen zion (eta gainera, errauskinak garbitzea zen gehien gustatzen zitzaiona).

 

El Rosario

HIZBATU
HIZBATU

21. Sorginaren mendekua

  • El Rosario
  • El Rosario
  • El Rosario
HIZBATU
HIZBATU

21. Sorginaren mendekua

  • •

Sorgina Marierrauskinaren laguna egin zen bere neba errazago hil ahal izateko. Marierrauskinek ez zekien Sorgina bere mutil-lagunaren arreba zela , ezta sorgin maltzur bat zela ere.

Egun batean, Marierrauskinek esan zion Sorginari, bere laguna zela pentsatzen:

- Bihar nire mutil-laguna beste gerra batera joango da eta nik nire dorretik agur esango diot.

- Ah, bai? - erantzun zuen Sorginak – orduan zerbait berezia prestatuko dut nik ere.

Biharamunean, Gerraren Printzeak Marierrauskini agur esan eta gero, gerrarako bidea hartu zuen. Orduan, Sorgina bere atzean ageri eta bat-batean hauts magikoak gainera bota zizkion. Gerraren Printzea geldi geldi geratu zen, mugitu ezinik eta Sorginak barre egiten hasi zen.

 

El Rosario

- Jajaja!! Azkenean akabatuko zaitut!! Jajaja!!

Eta lepoan hartu zuen neba eta amildegitik behera bota zuen. Gero Sorgina behera jaitsi zen eta , bere neba oraindik bizirik zegoenez, ezpata bat sartu zion bularrean, berriro barre egiten zuen bitartean.

HIZBATU
HIZBATU

21. Sorginaren mendekua

  • • •

Marierrauskinek dena ikusi zuen bere dorretik. Ezin zuen sinetsi ere! Sorginak Gerraren Printzea amildegitik behera bota zuenean Marierrauskinek anbulantzia bat deitu zuen eta gero mutil-lagunari laguntzera joan zen.

El Rosario

Sorginak oraindik barre egiten ari zen anbulantzia Gerraren Printzearen ondora iritsi zenean. Hain ziren gogorrak bere barre algarak, ez zuela anbulantziaren soinua entzun ere eta erdian geratu zen.

 

Anbulantziak Sorginari sekulako kolpea eman zion eta airetik hegan egin zuen erratzik gabe pirañaz beteriko laku batera erori arte. Pirañek Sorgina jaten zuten bitartean, anbulantziak Gerraren Printzea salbatu zuen.

Azkenean Gerraren Printzea eta Marierrauskin ezkondu ziren.

Hala bazan ala ez bazan
sar dadila kalabazan
eta atera dadila
Rosarioko Eskolan

El Rosario

Ikastetxea: Santa Teresa Bagatza Beurko
Taldea: 4A
Irakaslea: Azucena García
Egileak: Beverly Balboa, Haizea Latifa Baldé, Asier Barroso, Erika Campanon, Beñat Castro, Ana Maria Ciocan, Oussama Ferchichi, Kevin Fuentes, Ainhize Heineman, Ekain Jimenez, Ainara Marcos, Kevin Mediavilla, Helena Mendez, Eriz Moro, Gonzalo Muñoz, Karen Goizane Puga, Julen Puga, Covadonga Sopeña, Alazne Teixeira, Amets Villalonga
HIZBATU
HIZBATU

22. Bi sorgin eta pitufoa

  • • •

Baziren behin etsaiak ziren Alaskako bi sorgin zahar: batak Tximist zuen izena, beti beltzez janzten ezen eta ile horia zen. Bere boterea elektrizitatea menperatzea zen.

Bere ahizpak, bestalde, Kataralia zuen izena, urdin ilunez janzten zen, ilea beltza zuen eta ura menperatzeko ahalmena zeukan.

Bagatza Beurko

 

Bagatza Beurko

Egun batean Kataraliak magiaz urez beteriko putzu bat sortu zuen bere ahizpari tranpa bat ezartzeko asmoz. Tximist paseo bat ematera atera zen eta, konturatu gabe, putzuan erori eta bertan harrapatuta geratu zen.

Putzuan zegoela, Agus izeneko pitufo bat aurkitu zuen eta honek alga magiko bat eman zionn. Horri esker, handik atera ahal izan ziren eta uretatik itsasoraino heldu ziren, Atlantidaraino, hain zuzen ere.

HIZBATU
HIZBATU

22. Bi sorgin eta pitufoa

  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
HIZBATU
HIZBATU

22. Bi sorgin eta pitufoa

  • •

Han izotzez egindako etxe berezi bat aurkitu zuten eta bertan Tximist sorginaren ahizpa.

Bagatza Beurko

Kataraliak bere ahizpa aske ikustean marrazo-ejertzito bat antolatu zuen , ikusezina zena Tximistentzat. Eskerrak Agus pitufoak edabe bat eman ziola marrazo horik ikusi ahal izateko. Horretaz ohartu zenean, Tximistek ere beste ejertzito bat antolatu zuen hainbat angila elektrikoekin.

 

Bagatza Beurko

Bi ejertzitoek kontra egitean eztanda ikaragarria gertatu zen PUMMM!

Inork ez zuen irabazi.

Hori ikustean,Tximistek sorginkeria egin zuen etxera bueltatzeko:

-Abrakadabra
Abrakadun...
nire etxera eraman orain!

HIZBATU
HIZBATU

22. Bi sorgin eta pitufoa

  • • •

... baina, hitz magikoak oker esan zituen eta , etxera heldu beharrean, segurtasun handiko kartzela batean agertu zen.

Orduan Kataraliak askatu zuen esanez:

Baina zergatik ari gara beti borrokan?

Eta biak, elkarrekin joan ziren txokolate beroa txurroekin jatera, eta Agus pitufoa ere gonbidatu zuten.

... ETA ITSUSIA ALA LIRAINA...
SORGINA IKUSTEZINA!

 

Bagatza Beurko

Ikastetxea: Santa Teresa Bagatza Beurko
Taldea: 4B
Irakaslea: Inmaculada Alvarez
Egileak: Samuel Aguado, Nerea Arancibia, Aitor Alejandro Carrasco, Zahira Collazo, Ibai Cruz, Daniel de Jesus, Aritz de la Fuente, Nahia Diez, Andrea Fernández, Guillermo Iglesias, Markel Martinez, Naiara Mendez, Egoitz Perea, Yaiza Arene Puga, Desire Tejada, Sandra Viana, Aroa Zorrilla.
HIZBATU
HIZBATU

23. Jon eta Rapunselen laguna arriskuan

  • • • •

Behin batean, aitzinean, erdi ninja erdi printzesa bat bizi zen. Ile motza eta marroia zuen eta nuntxakoak primeran erabiltzen zituen. Gainera, pintzel magiko bat zuen, esandakoa bere kabuz polit polit margotzen zuela. Pintzela ile horaila eta luzeaz egindakoa zenez, erdi printzesa erdi ninjari Rapunzel deitzen zioten.

Rapunzelek laguntzaile bat zuen, Jon transformerra. Normalean, Jon kotxe berde bat zen, indaba batzuk margotuta zituena aurreko ateetan, baina nahi ba zuen aldatzen zuen bere itxura: ziklopea edo konkordun bihurtu ahal zen.

Egun batean, Herkules deabru-piratak Rapunzelen pintzel magikoari buruzko berria izan zuen. Herkules deabru-pirata itsasontzi batean bizi zen. Marroi kolorekoa zen, bi adar zituen eta begi bakar eta handia zeukan bitartean, bestea txiki txikia zen eta beti partxe batez estalita eramaten zuen. Gainera, pirata-kapela eta ezpata eramaten zuen.

 

Herkules deabruak pintzela nahi zuen bere itxura aldatzeko eta horregatik bere itsasontzia Rapunzelen herrira eraman zuen. Hondartzaren aurrean utzi zuen eta bere plan maltzurra prestatzen hasi zen...

Egun batean, Rapunzel eta Jonek futbol partidu bat lagunekin jolastu zuten. Partidua bukatu zutenean, bakoitza bere etxera joan zen baina Herkulesek Rapunzel eta Jonen Peio izeneko lagun bati jarraitu zion.

Bagatza Beurko

HIZBATU
HIZBATU

23. Jon eta Rapunselen laguna arriskuan

  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
  • Bagatza Beurko
HIZBATU
HIZBATU

23. Jon eta Rapunselen laguna arriskuan

  • • • •

Peio urrundu zenean, Herkules bere gainean salto egin zuen eta bahitu egin zuen. Bere itsasontzira eraman zuen eta bideo bat grabatu zuen. Bideoan Peio agertzen zen eta Herkulesek horrela esaten zuen:

- Zure pintzel magikoa emango didazu edo zure laguna hilko da.

Bagatza Beurko

 

Bagatza Beurko

Rapunzelek jaso zuenean bideoa berehala idei bat izan zuen: pintzela kopiatzea eta Herkulesi kopia ematea. Horrela egin zuen. Baina Rapunzelek ez zekien Herkulesek gauza magikoak zituela ere. Esate baterako, kanika magiko bat zuen, beti galtzerdi batean gordeta eramaten zuena, eta kanika horri esker, sorgin baten kristalezko bola magiko bat bezalakoa zenez, Herkulesek ikusi ahal izan zuen Rapunzelek pintzela kopiatzen zuela.

HIZBATU
HIZBATU

23. Jon eta Rapunselen laguna arriskuan

  • • •

Bagatza Beurko

Hurrengo egunean, Rapunzel eta Jon hondartzara joan ziren bere laguna askatzera. Heldu zirenean, Herkules zain zegoen Peiorekin.

- Beno, hemen dago pintzel magikoa, tori – esan zuen Rapunzelek eta pintzelaren kopia eman zion.

- Bai, askatu Peio – esan zuen Jonek konkordun bihurtuta.

 

- Beno, beno, baina lehen frogatuko dut – erantzun zuen Herkulesek – Ea pintzela, eguzki bat margotu. - baina pintzelak ez zuen ezer egin, noski.

- Ah, gezurtiak, hau ez da benetakoa, kopia besterik ez da. Emadazue benetakoa oraintxe edo... - jarraitu zuen Herkulesek.

Momentu horretan Rapunzelek eraso egin eta begi txikian nuntxakoekin kolpe eman zion. Herkulesek haserre bizian kolpe bat eman zuen lurran eta nuntxakoak kendu zizkion Rapunzeli. Jonek, izututa, kotxe itxura hartu zuen, ez zekien zer egin laguntzeko. Baina orduan Rapunzelek benetako pintzela atera zuen eta oihukatu zuen:

HIZBATU
HIZBATU

23. Jon eta Rapunselen laguna arriskuan

  • • • •

- Pintzela, margotu itsasontzi bat Herkulesen aurpegian!

Pintzela hasi zen margotzen eta Herkules desorekatu zen. Orduan Rapunzelek bere nuntxakoak berreskuratu zituen eta eraso egitera joan zen.

- Orain Jon! - oihukatu zuen Rapunzelek.

Oraingoan Rapunselek begi handian kolpea eman zion Herkulesi eta Jonek, kotxe bihurtuta, hankan jo zion.

Herkules itsaso erdian erori zen konorterik gabe eta han ito eta hil egin zen. Gero tiburoiek eta txibiek bere gorputza jan zuten eta Herkules deabru-pirata betirako desagertu zen.

Jonek Rapunzeli laguntzen dio
Herkules itsasora botatzera,
horrela maltzurra hiltzen da
eta ipuin hau bukatu da.