Gizarte Larrialdiko Laguntzak eta Udal Dirulaguntzak (GLL eta UD).

Definizioa.

Gizarte Larrialdiko Laguntzak eta Udal Dirulaguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomiko eta subentziozkoak dira, gizarte-bazterkeria egoerak prebenitu, saihestu nahiz arintzeko beharrezkoak diren ohiko nahiz aparteko gastu espezifikoei aurre egiteko behar besteko baliabiderik gabeko bizikidetza-unitate batean bizi direnei emateko.
Barakaldoko Udalak ematen ditu GLLak Eusko Jaurlaritzak emandako diruekin, bai eta UDak ere, Barakaldoko Udalaren diruekin. 


Gastu espezifikoak.

Udal Dirulaguntzek honako gastu espezifikook ordainduko dituzte:

  1. Ohiko etxebizitza nahiz bizitokia izan eta hura mantentzeko behar diren gastuak, barne hartuta:
    • Alokatze gastuak.
    • Gizarte larrialdiko egoeraren aurretik hartutako kredituen interes eta amortizazioetatik eratorritako gastuak,   etxebizitza nahiz bizilekua erosi izanaren ondorio direnean.
    • Energia gastuak, elektrizitate, gas edo etxerako beste erregai hornidura batzuetatik eratorriak.
    • Bestelako mantentze-gastuak: ura, estolderia, zaborra, hiri- eta landa-ondasun higiezinen gaineko zerga, komunitateko kuotatik eratorritako gastuak, bai eta etxebizitzaren segurtasunarekin lotutakoak ere.
    • Ohiko etxebizitza edo bizilekua bizitzeko moduan jartzeko behar diren gastuak, hala nola: 
       Altzariak.
       Linea zuriko etxetresna elektrikoak.
       Etxebizitzan edo/eta komunitatean egin beharreko oinarrizko egokitzapen, konponketa edo instalazioak.
  2. Bizikidetza unitateko baten nahiz gehiagoren lehen mailako beharrei dagozkien gastuak, hala nola, jantziak, hezkuntza eta prestakuntza eta osasun laguntza, sistema publikoek estaltzen ez dituztenean.
  3. 1 eta 2 ataletan adierazitako kontzeptuetako batek aurretik sortutako zorpetze gastuak.edo bizitzaren oinarrizko beste premia batzuei aurre egiteko gastuetarako.

Eskatzeko betebeharrak.

Gizarte Larrialdiko Laguntzen onuradunak.

  • Barakaldon erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, bai eta Euskadiko autonomi elkarteko edozein udalerritan, eskabidea aurkeztu  baino sei hilabete lehenago gutxienez, benetako egoitza izatea ere, araudian aurrez ikusitako moduan.
  • Bizikidetza unitate bat eratzea, arauz erabakitako aurretiaz.
  • 18 urte izatea, araudira bildutako egoeretan izan ezik.
  • Gastu bereziei aurre egiteko adina baliabide ez izatea. Ez dira adina baliabide izango araudian adierazten diren baldintzak betetzen direnean.
  • Araudiak zehaztua duen balioko ondarerik ez izatea
  • Laguntzak alokatze gastuei aurre egiteko erabiltzen direnean, Etxebizitza Saileko Etxebide zerbitzuan etxebizitza eskatzaile gisa izena emanda egotea.
     

Oinarrizko gizarte-zerbitzuak. Hiriko planoa

Aurreko dirulaguntzak

2017KO DIRUKAGUNTZAK

 


 Araudia.

 

Non

Gizarte Ekintza. Zaballa Kalea, 3. Beheko solairua.