Denboraren bankua

Gure denbora partekatuz elkarri lagunduko diogu?

Mirenek asteazkenean trebakuntza ikastaro batetan parte hartu nahi du, baina ezin du bere txakurra horrenbeste denbora bakarrik utzi. Luz Marik bere burua eskaintzen du denbora horretan txakurra parkera ateratzeko. Mohamedek  badaki sukaldatzen eta horretaz dakien guztia Olatzi irakastea gustatuko litzaioke. Olatz bakarrik bizitzen hasi da eta sukaldatzen arin ikasi behar du. Bestaldetik, Olatzek Pacori erosketak egiten dizkio. Paco zahartzen ari da eta ezin du kalera atera ezta pisuak zamatu.

Nelsonek Lolari aspalditik ez dabilen entxufea konpondu dio. Lolak Mari Luz kanpoan lanean ari den aste batzuetan bere landareak ureztatzeko prest dago.  Mirenek Mohamedi gelako kortinak konpontzen dizkio.

Elkarri laguntzeko eta giza harremanak sustatze aldera sareak osatzeko aukera ezberdinen adibideak dira.

 

Zer da denboraren bankua?

Jendartean harremanak suspertzeko sistema bat da. Horretarako denbora partekatzen da, behar duzunean besteena hartzen eta posiblea duzunean zurea emanez. Trukerako txanpona ordua da.

 

Nori zuzenduta dago?

Denboraren Bankua Barakaldotar guztiei zuzenduta dago.

 

Nola funtzionatzen du?

Dinamika oso erraza da. Eguneroko behar txikiak konpontzeko neurriko laguntza jasoko duzu eta trukean, zure denbora eta trebetasunak eskainiko dizkiezu beste Barakaldotar batzuei.

 

Zer eskainiko dit?

Trukaketa ezberdinak:

  • Hizkuntzak: Barakaldon 92 naziotasun ezberdineko bizilagunak bizi gara, hizkuntza ezberdinak lantzeko aukera eskainiz.
  • Eguneroko lanak: arropa lisatu, hautsa kendu, kristalak garbitu, sukaldatzen ikasi, josi, arropa konpondu,...
  • Adin nagusiak eta gaixorik dauden pertsonak:  paseoak, medikuarenera joateko lagundu, erosketak egin,...
  • Animaliak eta landareak: txakurra atera, landareak ureztatu, katuari jateko eman, landareak inausi...
  • Etxeko konponketak: entxufea konpondu, atea konpondu, koadroak eskegi,...
  • Zaintza Pertsonalak: orraztu, ilea tintatu, azazkalak margotu, apainketa berezia egin,...
  • Bestelakoak: xakean jolastu, kirola elkarrekin egin, beste zaletasunak garatu, hitz egin,...

 

¡Informa zaitez!
 
Clara Campoamor Zentro Zibikoa

  • Astelehenak 17:00etatik 20:00etara eta
  • Ostiralak 10:00etatik 13:00etara
  • Telefonoa: 944789450
  • Helbide Elektronikoa: bdtbarakaldo@barakaldo.org

Triptico