Guraso eskola

Gurasoen  eskola  zuen  prestakuntzan  laguntzeko  balia bide  bat  da,  partaidetzarako,  hezkuntza  kudeaketarako eta seme-alaben heziketarako, honako esparruetara zabaltzeko xedez: familia, eskola eta gizartea.

Honakoetarako espazio bat da:

  1. Zuen prestaketarako, bai pertsona gisa, bai seme-alaben garapen integralaren arduradun eta hezitzaile gisa. 
  2. Topaketa eta komunikaziorako. 
  3. Autolaguntza,   kultura-sustapena   eta   gurasoen   eginkizunak   burutzean   baita   pertsona   gisa   ere,   aurkiditzakezuen arazoak mahairatzea sustatzeko.

Honako helburu hauek lortzea da asmoa:

  1. Familian, eskola-komunitatean eta gizartean hezkuntza-agente eta prebentzio-agente gisa duzuen eginkizuna bete dezazuen sentsibilizatzea. 
  2. Zuen hezkuntza-eginkizunari buruzko gogoeta egiteko esparrua sortzea. 
  3. Familia-eremuan bizitzeko ohitura osasungarriak sustatzea, eskola-umeen artean giza garapena eta garapen soziala bermatzearren. 
  4. Familia-eremuan arazoari aurre egiteko laguntza ematea berariazko arazoak dituzten familiei.     

Jarduera egutegia. 2018ko Iraila-Abendua