Harremana Tentuz

Zer da "Harremana Tentuz.  Familiak, nerabeak eta harremana" eta nori zuzentzen zaio?

Barakaldoko Udaleko Droga-mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzuaren proposamen bat da, 12 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten udalerriko familiei zuzendua.

Gurasoek beren seme-alabak nerabe bihurtzen direnean dituzten pentsamendu eta sentipenak ezagutzeko moduan daude diseinatuak familien prestakuntzarako HarremanakTentuz egitasmoaren barruan egiten diren jarduerak. 

Familiako helduak ere nerabezaroan protagonista izatea nahi dugu. Horregatik, egitasmo honen helburua "haiek"-etik (seme-alabak) "gu"-ra (gurasoak) igaro nahi genuke, eta gurasoak dituzten zalantza, kezka, ilusio, jarduteko aztura eta beharrizanei ere kasu egin. 

Finean, "inbertsio" honen bitartez senitarteko guztien arteko harremana hurbila eta erraza izatea lortu nahi dugu, guraso eta seme-alaben artean sortzen diren gatazketan (ezinbestekoak eta beharrezkoak) denek ikasi eta sanoki hazteko aukera izan dezaten, ikasitakoaz aberastuz.

Informazioa eta 2017-2018rako tailerrak.