Familia Topagunea

Familia Topagunea sortu da, bikote baten banantzearen ondorioz adingabeengandik bereizia izan den gurasoak haiek bisitatzeko duen eskubidea balia dezan, bai eta gurasoarengandik edo gurasoengandik bereiziak izan diren haurrek haiekin harreman zuzenak erregularki izateko duten eskubideari bide egiteko, behin epaileak eskubide horiek nola gauzatuko diren, non eta zenbat denboran, ebatzi ostean.

Zertan lagun diezadakete.

Guraso eta haurren arteko harremana laguntzen, adingabearen, bai eta guraso zaurgarrienaren edota gatazkatsuenaren segurtasuna eta ongizatea bermatzeaz batera
Senitarteko loturak gordetzen, haurrak bere jatorria eta bere historia berea ezagut ditzan.

Haurraren familiekiko harremanak mantentzen lagundu eta harreman horietarako aukera eman, banantze batean, ezkontza hausteren batean edota senitarteratze egoera batean, bisita eskubidea eteten denean edota zaila denean.

Norentzat da.

Prozesu osoan adingabeen interesa da gailenduko.

Familia Topaguneen baliatzaile izan daitezke, honako egoera hauetakoren batean diren haur edota nerabeak

  • Bikote hausturaren ondoriozko gatazkak bizi dituen familia bateko kide izan eta bisitetarako ezarria izan zaien moldea betetzeko arazo larriak dituztenean.
  • Bikote hausturaren ondoriozko gatazkak bizi dituen familia bateko kide badira eta genero indarkeria egoeran den biktimari babesa emateko eta kide ohia urruntzeko neurriren bat indarrean edo izapidean bada.

Era berean, Familia Topaguneen erabiltzaile izango dira, epaitegiak ebatziriko bisita moldea betetzeko edo haurrak edota nerabeak lagunduz, haietara doazen norbanako helduak, horretarako baimenduak izan badira

Topaguneen egitekoa.

Adingabeek, gurasoen banantzearen ostean, biekin harremanetan izateko duten funtsezko eskubidea bete dadin lagundu eta haurren garapen psikiko, afektibo eta emozionalerako behar dituzten loturak egin.
Gurasoak eta familia biologiko edota hartzaileak prestatu, autonomo bihur daitezen eta adingabeekin harremanetan lotzeko moduan izan daitezen, zerbitzu honen beharrik gabe.
Adingabeen harremanak gainbegiratu, gurasoen jarrera eta ahalen gaineko informazio zehatz eta ziurra biltzeko, baldin eta haurraren eskubideak administrazioaren aurrean edota epaitegian aldeztu beharko balira, orduan baliatzeko

Zelan eska dezaket?

Zerbitzura jotzeko, dagokion epaitegiak emaniko ebazpena beharko da, 124/2008 Dekretuak arautuari jarraiki (2008ko abuztuaren 7ko EHAO).

Eskupapera