Udal Kirol Erakundea

Herritarrarengandik hain hurre egonda, herri-esparruko kirola haren beharrizanetara moldatu behar da eta eskumenen esparruan herritarraren osasunari eman lehentasuna,giza balioetan heztea sustatu eta bere jardun-eremuko gizarte-bilbea egituratzen lagundu.

Udalak, bere kabuz, inbertsio handietan eta Udal Kirol Erakundearen bitartez kudeaketan herritarraren eskariei erantzuten die, udalerriari mota gustietako baliabideak zuzkituz (instalazioak, jarduerak, langileak, diru-baliabideak, etab.) beraren jarduketaren xede diren biztanleriasegmentu guztientzat eta ahalik eta eskaintzarik zabalenarekin.

Horren guztiaren barruan, Lasesarrako polikiroldegiak udalerrian lehendik dauden ekipamenduak osatuko ditu. Orain artean aipagarria izan da, besteak beste, Gorostitzako Kiroldegunea. Lasesarreko Polikiroldegi hau udalerriaren iparraldean zegoen kirolguneeskari handia gogobetetzen duen erantzuna da eta, bere ezaugarriengatik, erreferentzietako bat izango da Bizkaiko lurralde historiko osoan aisialdi eta jolas guneen arloan.

Ekipamendu berri honek, lehendik dauden besteekin batera, eta etorkizunean egin asmo diren proiektuekin osatuta, Barakaldoko herritarrak euren kirol beharrizanetan hobeto jagonda egotea ahalbidetzen du; eta hori guztia planeamendu, hirigintza eta ekonomi eta gizarte garapenerako politika egokiekin batera, Barakaldo orekatu eta atseginagoan herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin.

Sartu Udal Kirol Erakundearen web gunean.

Udal Kirol Erakundea
K/ Vega la Punta, 1. 48901
Tlfnoa:94 478 99 00
Faxa:94 478 99 01