2016/12/23

Donibane kaleko TAOren bulegoetan eskatu ahal izango dira doako egoiliar txartelak, urtarrilaren 2tik aurrera

Orain arteko beharkizun berberak bete behar dira txartela eskuratzeko. NA eta ibilgailuaren aseguruaren fotokopia aurkeztu behar dira, ohiko gidariaren izenarekin. Lehendik egoiliar txartela daukatenek ez dute bestelako izapiderik egin beharko, atoan berriztuko baita txartela Bereizgarri bakarra emango da ibilgailu-jabe bakoitzeko.

Joan de azaroan onartu zuen Udalak datorren urteko Tasa eta Prezio Publikoen Ordenantza, eta han dago jasota egoiliarrek doan izango dutela TAO txartela   2017tik aurrera: Amaia del Campo alkateak hartu zuen konpromisoa lehendik barakaldarrekin.


Datorren astelehenetik aurrera eskatu ahal izango da txartela, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era; ostiraletan, berriz, 08:30etik 14:30era. Txartela eskuratu nahi izatekotan, honako beharkizunok bete beharko dira:


¿  Ibilgailuak Barakaldon bizi den pertsonaren izenean egon behar du matrikulatua; udal erroldan egoiliar modura egon behar du izena emanda, eta txartelak xede duen alde horretan egon behar du erroldatua.

¿  Bat etorri behar dute titularraren erroldako helbideak eta ibilgailuaren zirkulazio baimenean datorrenak.

¿  altan egon behar du ibilgailuak Barakaldoko Ibilgailuen Zirkulazio Zergaren erroldan, eta bat etorri behar dute aurreko ataletan zehaztutako titularrek eta helbideek.
 

Tramiteak egiterakoan, ohiko gidari gisa agertzen den eskatzailearen NA eta ibilgailuaren aseguruaren fotokopia aurkeztu behar dira. Oro har, eta orain arte bezala, txartel bakarra emango da ibilgailu-jabe bakoitzeko eta, "gehienez, lau txartel emango dira helbide bakoitzeko" adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Lehendik egoiliar txartela zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, berez berrituko baitira beren txartelak.  "Eta ez dute inolako tasarik ordaindu beharko, jakina!" azpimarratu du Del Campok.


Urteko edozein momentutan eskuratu daiteke txartela, orain arte legez; ez da, beraz, inolako eperik horretarako". Edonola ere, 944 370 128 eta 010 telefono zenbakietara hots egitea dago zalantzarik izanez gero, bai eta wwww.barakaldo.org udal weba eta www.otabarakaldo.com TAOrena kontsultatzea ere, han eskegiko baita aldaketari buruzko informazio guztia" ziurtatu du del Campok.


TAO DOAN, GABON ETA GABON ZAHAR EGUNETAN
Aste Santuko jaiegunen aurretik iragarri bezala, TAO doan izango da Gabon eta Gabon Zahar egunetako arratsaldeetan.  Aurten, bi egun horiek zapatu direnez, jardunaldi osoan izango da TAO doan, merkataritza suspertzeko.