2016/02/02

Barakaldoko hiru kultur gunek bat egingo dute XXI. mendeko arkitektura bizkaitarrari buruzko erakusketa batean

`Elkarrizketak. XXI. mendeko arkitektura bizkaitarra¿ erakusketak tamaina handiko 30 bat panel ditu eta hiru gunetan banaturik egongo dira: Barakart, Gurutzetako zentro zibikoa eta Udal Erakusketa Aretoa. Erakusketarekin batera, beste jarduera osagarri batzuk ere antolatu dira, hala nola hitzaldiak eta bisita gidatuak.

Otsailarekin batera erakusketa berriak datozkigu Barakaldoko zentro kulturaletara. Interesgarrienetako bat, tamainagatik, eta zenbait kultur gunetan ikusi ahal izango dena `Elkarrizketak. XXI. mendeko arkitektura bizkaitarra¿ erakusketa da; izan ere, 30 panel inguru ditu eta Barakaldon bakarrik ikusi ahal izango dugu lan osoa. Erakusketa otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai Barakaldon.

`Elkarrizketak. XXI. mendeko arkitektura bizkaitarra¿ EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzak (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) Bilbon 2014ko amaieran burututako Urban Regeneration Forumen lehen ediziorako  sustatutako erakusketa da. Erakusketa hain handia denez, udalerriko hiru kultur guneetan banatu behar izan da.  Izan ere, mende honetako lehen urteetan Bizkaiko lurralde historikoan egindako arkitekturari buruzko argazkiak erakusten dituzten tamaina handiko 35 panel dituen erakusketa da.

Horrela bada, Anaien parkean dagoen Integrazio Soziokulturaleko Zentroko hirugarren solairuan, Barakart gunean, erakusketako 12 panel ikusi ahal izango dira otsailaren 12ra arte. Gurutzetako Zentro Zibikoan, 7 panel egongo dira otsailaren 27ra arte, eta Udal Erakusketa Aretoan, 16 panel egongo dira ikusgai bihartik otsailaren 25era arte.

Zenbait udalerritan egon den erakusketa da, baina 2015eko udan Bilboko Ondare Aretoan egon ondoren, Barakaldon dugu erakusketa osorik ikusteko aukera, eta hori hiriak duen kultur ekipamendu-sare zabalari esker.

Erakusketa honetarako aukeratutako arkitektura-lanak Bizkaia osoko esperientzia handiko profesionalak eta sortuberriak bildu eta ikuslearen aurrean agerraraziko ditu.  Barakaldokoak barne.

Halaber, erakusketaren inguruan zenbait jarduera osagarri ere antolatu dira: bihar, otsailak 3, 19:00etan, Victor Ugarte, Lander Parra eta Iratxe Marian erakusketaren komisarioek hitzaldi bat emango dute Clara Campoamor Zentro Zibikoan, arkitekto bizkaitarrek lurralde honetan egun garatzen diharduten lanarekin lotutako alderdi batzuetan sakonduz.  Ostegunean, 18:00etan, Barakart arte eta espazio gunean bisita gidatua egingo da erakusketara.   

Erakusketak eta jarduera osagarriak ere doakoak dira eta jende guztiari zuzendurik daude.

BESTE ERAKUSKETA BATZUK

  • Gazte Bulegoan, otsailaren 28ra arte izango da Temuri Tsitskishvili: `Shakespeare Club Bilbao¿ argazki-erakusketa.   Natur gelan, martxoaren 18ra arte egongo da `Barakaldoko sare berdea¿ erakusketa. 
  • CIHMAn oraindik ikus daiteke `Itsasadarra Barakaldon' erakusketa eta otsailaren 4tik aurrera, goiko solairuan `Naturaletiko marrazkiak¿ egongo dira ikusgai.
  • AURREAN EnKT kolektiboaren marrazki eta pintura erakusketa Clara Campoamor Zentro Zibikoan ikus daiteke otsailaren 13ra arte.