2018/07/09

Barakaldok bi gizarte hezitzaile gehiago ditu gizarte-hezkuntzazko esku-hartze zerbitzuan

Zerbitzuak ahuldade-arrisku handiagoa duten adingabeak eta familiak artatzen ditu, eta aurreko gobernu taldeak murriztu zuen. Udalak 2.648.620 euroko inbertsioa egin du arreta psikosozialarekin bat egin duen zerbitzu honetan, erabiltzaileak artatzeko koordinazio lana hobetzearren.

Barakaldoko Udalak ahuldade-arrisku handiagoa duten adingabeak eta familiak artatzen dituen gizarte-hezkuntzazko esku-hartze zerbitzua indartzeko, gizarte-hezitzaile bi gehiago jarri ditu.  Aurreko gobernu taldeak murriztu egin zuen zerbitzua, eta Amaia del Campo alkateak bi hezitzaile gehiago jarri ditu plantilla osatu, eta erabiltzaileak hobeto artatzeko.  

Arrisku arin edo ertaineko babesik gabeko egoeran dauden udalerriko familiak artatzeko, gizarte-hezkuntzazko neurriak abiarazten dira, eta erabiltzeen beharrizan espezifikoei erantzuteko banakako edo taldekako esku-hartze komunitarioak egiten dira.  

Gizarte-hezkuntzazko esku-hartze zerbitzuak 706 pertsona artatu zituen iaz (helduak, adingabeak eta nerabeak). "Familia-esparruan egiten diren esku-hartzeetan, laguntza, orientazioa eta gurasoen eskumenak garatzeko trebakuntza eskaintzen zaizkie, adingabekoekiko esku-hartzeetan berriz, garapen fisiko, afektibo, kognitibo eta sozialean gizarte-hezkuntzazko laguntza, eta azkenez, esku-hartze komunitarioari ekin, eta arrisku-faktorea prebenitzeko alderdiak sustatzeko ekintzak egiten dira" azaldu du Gizarte Ekintza Arloko zinegotzi Mikel Antizarrek.

Adingabeekin eta familiekin sarritan agertzen eta lantzen diren egoerak honako hauek dira besteak beste: trebetasun falta, autoestimu urria, familiako elkarbizitza-arazoak, guraso-eginkizunak ez betetzea eta osasun-ohitura ez-gomendagarriak.  "Aurreko gobernu taldeak murriztu egin zuen zerbitzuko 24 profesionalen kopura, eta orain, zortzi urte geroago, plantilla berreskuratu egin dugu zerbitzuak arreta hobea eman, eta maila komunitarioko proiektu berriak garatu eta sustatu ahal izateko" azaldu du zinegotziak.

BALORAZIOA, AHOLKULARITZA ETA ESKU-HARTZE PSIKOSOZIALA

Garapen pertsonalean, familian eta gizartean oztopo diren arazo psikosozialak dituzten eta ahuldade-egoeran dauden umeak, gazteak eta beraien familiak artatzen dituen Arreta Psikosozialeko zerbitzua ere batera tramitatu du Gizarte Ekintza Arloak.

"Kontratu biak bateratzeak koordinazio hobea izatea ekarriko du, bai eta adingabeak eta familiak hobeto artatzea ere. Gainera, Udaleko administrazio-prozedurak erraztu egingo dira" azaldu du zinegotziak. Zerbitzu biak esleitzeko kopuru globala 2.648.620 euroko da.

2017an, zerbitzuak 232 pertsona artatu zituen, eta esku-hartzeen ardatz nagusiak babesik gabeko egoerak, esku-hartze psikosoziala eta aholkularitza alorren inguruko diagnosi-ebaluazioa egitea izan zen.