Barakaldoko udalerrian alkoholaren kontsumoari lotutako zigor ekonomikoen ordezko neurriak.

Botelloia egiten duten  adingabeei zigor ekonomikoak jarri ordez, psikologia eta hezkuntza arloan esku hartzea da proiektu honen helburua.

Nerabe horiei  eta beren familiei haien garapen-aldiaren (nerabezaroaren) behar espezifikoen araberako aukera bat ematea. 

Nortzuk har dezakete parte proiektu honetan?

16 urtera arteko adingabeek, beti ere, era horretako arau-hauste bat lehenengo aldiz egin badute.

(Argibide gehiago nahi izatera, jo 2015eko martxoaren 24ko BAOren 56. alera).

Horrela bada, zigor-egoera batetik abiatuta hezkuntza alorreko esku hartze bat proposatzen da, nerabea erantzule eta parte hartzaile bihurtuz.

Esku hartzearen helburu nagusia nerabeen kontsumoari lotuta dauden arrisku jokabideak saihestu eta murriztea da.

Nerabeek eta familiek aukeratu behar dute neurri hauek nahi dituzten.  Beren borondatez parte hartzea aukeratzen badute, prebentzio-baliabide espezializatuak erabiltzea aukeratzen dute eta, aldi berean, modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute.

Esku hartzea adingabearekin eta haren legezko tutoreekin egiten da, beraz,  erabakiak alde biak inplikatu eta konprometitzen ditu.

Neska-mutilei esku hartzeko taldeetan parte hartzea proposatuko diegu, nagusiki, eta tutoreei, neurri eta adingabe bakoitzaren bilakaeraren jarraipena egiteko bileretara etortzea.

Zehazki, hauek dira esku hartzearen hiru ardatz nagusiak:

  1. Banan-banako orientazioa eta aholkularitza (Familiei arreta emateko zerbitzua)
    Esku hartze honetan, gurasoek hausnarketa egingo dute zerbitzuko psikologoarekin batera, beren seme-alabekin dituzten eragozpenak eta kezkak azaltzeko eta drogak kontsumitzeak dakartzaten arrisku eta ondorioez jabetzeko.
  2. Talde esku hartzea nerabeekin (AIZU!!!)
    Esku hartze honetan, nerabeek  drogen kontsumoa estigmatizatzen ez duen eta hari buruzko informazio-hausnarketarako aukera ematen duen giro egokian egoteko aukera dute .
  3. Gurasoentzako tailerrak (Harremana tentuz)
    Esku hartze honetan, gurasoek seme-alaben nerabezaroan dituzten zalantzak, ilusioak eta beharrak azal ditzakete.

Pertsona bakoitzak  dituen beharrizanei eta profilari egokituko zaizkie lan-edukiak, baina batez ere honako alderdiok jorratuko dira:

  • Alkohol kontsumoa:  ondorioak, erabilera-abusua, mitoak.
  • Arriskuen murrizketa.  arrisku-esperientziak alderatzea eta gogoeta egitea.
  • Gaitasun soziala:  gatazkak konpontzea, erabakiak hartzea, gizarte gaitasunak.
  • Aisia eta aisialdia