Datuen pribatutasunaren politika

www.barakaldo.org interneteko atariaren helburu nagusia herritarrei erabilgarria gerta dakiekeen informazioa ematea da, baita administrazio-tramite batzuk web beraren bitartez egiteko aukera eskaintzea ere. Halaber, munduko edozein lekutatik leiho hau ireki eta gure herria, bertako jendea, ohiturak, eta azken baten Barakaldo bera, ezagutzea erabakitzen duten haientzat erabilgarri izatea nahiko genuke interneteko atari hau.

Interneteko gure atari hau bisitatu eta gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona ororen segurtasun eta lasaitasunerako, Barakaldoko Udalak bere gain hartzen ditu izaera pertsonaleko datuak babesteko legez ezarritako obligazio guztiak, bereziki ondorengoei dagokienean:

  • Izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien existentzia edo tratamendua.
  • Datu-bilketaren helburua.
  • Norentzat den informazioa.
  • Egiten diren galderen aukerakotasuna edo derrigortasuna.
  • Datuak ematearen eta ez ematearen ondorioak.
  • Datuetara jotzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubidea.
  • Datu-tratamendua egingo duen pertsona erantzulearen edo, hala denean, haren ordezkariaren nortasuna eta helbidea.

Barakaldoko Udal honen nahia honakoa da: gure interneteko atariaren erabiltzaileari eskatzen zaionaren arabera bere datuak eman nahi dituen espresuki, modu libre eta borondatezkoan, erabakitzeko behar duen informazioa ematea da. Hori horrela, datuak Barakaldoko Udalaren ardurapeko fitxategi automatizaturen batera sartuko direla esaten zaio erabiltzaileari.

Kasu bakoitzean kontrakorik adierazi ezean, datu-orrietan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira web orrian ezarritako zerbitzuetara jo eta horiek erabili ahal izateko. Erabiltzaileak egiazko datu zehatz eta osoez bete beharko ditu datu-orriak, datu faltsu, ondo zehaztu, osatu edo eguneratu gabeko datuez gaizki betez gero sortutako kalte-galeren erantzun beharko baitie.

Barakaldoko Udalak legeak izaera pertsonaleko datuen babeserako ezartzen dituen segurtasun-neurriak hartzeko konpromisoa dauka, beraz, behar diren baliabide tekniko eta antolakuntzazkoak instalatu beharko ditu datuak galtzea, behargabe erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta beste arrisku batzuk ekiditeko.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 1999/15 Legean, abenduaren 13koan, eta aplikagarri diren gainerako araudietan ezarritakoari jarraituz, erabiltzaileak, edo berori ordezkatzen duen pertsonak, une oro erabili ahal izango du datuetara jotzeko, horiek zuzendu edo indargabetzeko eta, hala denean, aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidaliko zaio Barakaldoko Udaleko Segurtasunaren arduradunari Herriko Plaza 1, 48901 Barakaldo helbidera, ondorengo datuak jasoz: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskabidearen eskakizuna, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.

Gure kezkarik handiena erabiltzailea identifikatzen duten datu-bilketa pertsonalki babestea da. Arreta handia jartzen dugu datuak pertsona erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzean.

Lan egiteko pertsona erabiltzaileen datuak erabili behar dituzten langileek bakarrik dute datuetara jotzeko aukera. Datuak babesteko edo segurtasunerako gure politika urratzen duen edozein langile diziplina-akzioak izateko prest egon beharko da.

Honako baldintzen onarpena

Interneteko web atari hau erabiltzean erabiltzaileak honako dokumentu hau arretaz irakurri, ulertu eta bertan ematen diren aholkuak jarraitu dituela pentsatzen dugu. Erabiltzailea datuak babesteko politika honekin edo ematen diren aholkuekin bat ez badator, mesedez, ez erabili web atari hau, guretzat erreserbatzen baitugu beharrezko ikusten dugunean erabilera-baldintzak aldatzeko eskubidea. Aldaketa horiek egin ondoren erabiltzaileak web atari hau eta Barakaldoko beste atari batzuk erabiltzen jarraitzen badu, aldaketa guztiak onartzen dituela esan nahiko du.