Udal-Aparkalekuak

         Azken urteotan automobilen kopuruan izandako gorakada nabarmenak eragin du ibilgailuen zirkulazioa handiagoa izatea gure herrietan eta hirietan eta gero eta aparkaleku gehiago behar izatea, eta horixe da, hain zuzen ere, hiri modernoen funtsezko arazoetako bat.

          Arazo horren jakitun, Barakaldoko Udalak erabakitasunez jokatu du azken 15 urteotan alor honetan, eta aparkaleku publikoak eraiki eta, emakida adminstratibo bidez, herritarren esku jarri ditu. Udal-barrutian bizi direnek erabil ditzakete aparkaleku horiek, eta prezioa eta haiek erabiltzeko baldintzak hobeak dira merkatu pribatuak eskaintzen dituen aparkalekuenak baino.

          Gaur egun, 14 udal aparkaleku daude bertakoentzat. Guztira, 6.ooo bat ibilgailurentzako tokia dago, eta bi aparkaleku, gainera, txandaka aparkatzeko prestatuta daude zati batzuetan. Orrialde honetan, bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak azalduko ditugu: kokalekua, toki kopurua, emakidaren iraupena eta hasiera-data, erabilera (bertakoentzat edo txandakakoak diren), zenbateraino duden beteta, toki bakoitzaren batez besteko gutxi gorabeherako prezioa (toki batzuen eta besteen prezioa ezberdina da, neurriaren eta solairuaren arabera), eta txandakako aparkalekuak edo oraindik toki libreak dituztenak kudeatzen dituen enpresaren datuak.