Faktura elektronikoa

 

Ayuda Electrónica

Laguntza - Hemen deskarga dezakezu faktura elektronikorako behar duzun dokumentazioa.

Ef4ktur

Deskargatu eta eguneratu Ef4ktur - Hemen Euskal Foru Aldundiek faktura electronikoak kudeatzeko sortu duten Ef4ktur aplikazioa doan jaitsi deskargatu eta eguneratu ahal izango da.

Validación

Fakturak balidatzea - Ziurtagiri elektronikorik gabe.Hemen ikus dezakezu zure fakturak beharrezko baldintzak betetzen dituen onartua izateko..

Envío y consulta de facturas

Fakturak bidaltzea eta kontsultatzea - Ziurtagiri elektronikoarekin.Faktura tramitatu eta kontsultatzeko, onartutako ziurtagiri elektronikoan oinarritutako sinadura elektronikoa behar da

 

Barakaldoko Udalaren fakturazio elektronikoaren zerbitzua Udalak haren parte diren entitateei ondasunak entregatu edo zerbitzuak eman dizkieten hornitzaileen eskura jartzen duen zerbitzua da. Haren bidez, hornitzaileek faktura elektronikoak aurkez ditzakete eta horien egoera ikusi.


25/2013 Legean, faktura elektronikoa sustatzekoan eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzekoan, xedatutakoa betez, zerbitzua 2015eko urtarrilaren 15ean hasi da funtzionatzen Barakaldoko Udalari eta bere organismo autonomoei (Barakaldoko Haur Eskolak, Barakaldoko Euskara Udal Erakundea, Udal Kirol Erakundea eta Inguralde) egindako fakturetarako.


Herri-administrazioari ondasunak entregatu edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa jaulki eta igorri ahalko dute. Betiere, faktura elektronikoa erabiltzera behartuta egongo dira ondorengo erakunde hauek:

a) Sozietate anonimoak;

b) Erantzukizun mugatuko sozietateak;

c) Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak;

d) Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalek eta establezimendu iraunkorrak;

e) Aldi baterako enpresa elkarteak;

f) Ekonomia intereseko taldeak, ekonomia intereseko Europako taldeak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak, edo inbertsioak bermatzeko funtsak.

Arauz EZ daude faktura elektronikoa aurkezteaz salbuetsita 5.000 euro (BEZa barne) arteko fakturak.

Barakaldoko fakturazio elektronikoaren zerbitzuak aukera ematen die hornitzaileei fakturak elektronikoak jaso ditzaketen Barakaldoko Administrazioko erakundeei fakturak bidaltzeko, baita faktura horien egoera ikusteko ere. Sistemak faktura elektronikoa igortzen dio organo hartzaileari. Hala, hornitzaileei bidalketa-prozesua errazten die, Barakaldoko Udaleko entitate guztiak puntu bakarrean biltzen baititu eta faktura elektronikoaren formatua bateratzen baitu.


Era berean, Barakaldoko Udal Gorena osatzen duten entitateei ondasunak eta zerbitzuak eman dizkieten hornitzaileek fakturen izapidetze-egoera ikusi ahalko dute sisteman. Hala, egoerak honako hauek izan daitezke:

  • Erregistratuta.   Faktura elektronikoa administrazioaren erregistro telematikoan erregistratu da.
  • FKEn erregistratuta.   Faktura elektronikoa fakturen kontabilitate-erregistroan erregistratu da.
  • Onartuta.   Organo eskudunak faktura elektronikoa onartu du.
  • Baztertuta.  Organo eskudunak faktura elektronikoa baztertu du.
  • Kontabilizatuta.   Obligazioa ontzat eman da.
  • Ordainduta.   Fakturaren ordainketa-agindua bete da.

Zerbitzu hau erabiltzeko beharrezko baldintzak hauek dira:

  • Faktura elektronikoak sortzeko beharrezko baliabide informatikoak edukitzea;
  • Fakturak sinatzeko onartutako ziurtagiri elektroniko bat edukitzea;
  • Fakturak Barakaldoko faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrera bidaltzea.

Egoera berri honek zenbait abantaila ditu. Hona hemen abantaila horiek laburtuta:

  • Jaulkitzailearentzat
  • Kostuak aurrezten dira: ez da zigilurik, paperik, gutun-azalik edota kopien artxibatzerik behar.
  • Dokumentuak bizkor aurkitzen dira.
  • Izapidetzea eta ordainketa bizkortzen dira: izapidetzea modu erosoan egin daiteke minutu gutxi batzuetan, inora mugitu beharrik gabe.
  • Prozedura oso segurua da: ziurtagiri eta sinadura digitalak erabiliz, dokumentuen egiazkotasuna, osotasuna eta uko ezintasuna bermatzen dira.
  • Hartzailearentzat
  • Kostuak eta langileak aurrezten dira.
  • Langileek errendimendu handiagoa dute, lehen datuak sartzen edo dokumentuak kudeatzen zuten denbora beste gauza batzuei eskain baitiezaiokete.
  • Datuek ez dute errorerik. Kudeaketa-programan datuak automatikoki iraultzean, faktura eskuz erregistratzeko beharra saihesten da.
  • Faktura automatikoki berresten da hornitzailearen albaranekin.
  • Erreklamazioa berehalakoa eta automatikoa da.
  • Kontabilitatea automatikoki erregistratzen da.

Hornitzaileei egoera berri honetan laguntzeko asmoz, Barakaldoko Udala (Esku Hartze Orokorreko eta Berrikuntza Teknologikoko Saila, hain zuzen) hornitzaileen zerbitzura jartzen da egokitzapen legala errazteko; uste baitugu egokitzapen hori hornitzaileentzako zein Administraziorako prozesu onuragarria dela.