Iristeko eskubidea baliatzea: gida eta formularioak

INFORMAZIOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA BALIATZEA 

ESKURA DEZAKEGUN INFORMAZIOAREN MUGAK

 

ETA, ESKATZEN DUGUN INFORMAZIOAK BEREZIKI ERAGITEN BADIE BABESTUTAKO DATUEI, ZER?


INPRIMAKIAK

 

INFORMAZIOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA BALIATZEA

  • Nork balia dezake Barakaldoko Udaleko informazioa eskuratzeko eskubide hau?


Pertsona guztiak - bai fisikoak bai juridikoak - daukate informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, eta ez dute horretarako interes bereziren bat daukatela justifikatu behar.
Hau da, partikularrak ¿pertsona fisikoak- nahiz, elkarteak, merkataritza-sozietateak, korporazioak, fundazioak, -(pertsona juridikoak)
 

Aurkibidera itzuli

  • Zer da "informazio publikoa"?

Informazio publikoa da Udalaren eta haren erakunde publikoen esku dena delako formatu nahiz euskarritan -paperezkoa, informatikoa- dauden eduki nahiz dokumentuak, Udalak eta bere erakunde publikoek dituztenak, eta beren eginkizunak betetzen ari zirela, hau da, prozedurak izapidetzen ari zirela, prestatu nahiz eskuratutakoak.

Hau da, edozein eduki edo dokumentu, hala nola: administrazio egintzak ¿ Alkatearen Dekretuak, Ohiko Osoko Bilkuraren, Gobernu Batzordearen akordioak, kontratuak, hitzarmenak, planak, -beste erakunde administratiboen egintzak ¿ txostenak, adibidez ¿ egin diren euskarri edo formatua kontuan izan gabe.

Hor sartuta daude hala Udalak berak prestatutakoak nola erakunde publikoek prestatutakoak:

  • ERAKUNDE AUTONOMOAK:
    • Barakaldoren Garapen Integralerako Agentzia (INGURALDE)
    • Barakaldoko Haur Eskolak - Udal Haur Eskolak
    • Barakaldoko Euskara Udal Erakundea (Euskaltegi)
    • Udal Kirol Erakundea (UKE)    -   Udal Kirol Erakundea (UKE)
  • UDAL ENPRESAK:
    • USOA Lantegia SA
    • ERETZA, SA, hirigintzazko kudeaketa baltzua
    • Barakaldo Antzokia SA

Zerbitzu publikoak eman edo haien izenean administrazio ahalmenak baliatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoei (esate baterako, administrazio kontratu bidez lanak egin edo zerbitzuak ematen dituztenei) buruzko edozein informazio eskatzen ahal zaio Udalari.


Aurkibidera itzuli 

  • Zer informazio eskura dezakegu orrialde honetan?
     

Ez da hona jo behar beste mota bateko informazioa eskatzera, eta zehazki, honakoa:

  • Ez da leku egokia partikularrek Udalari zuzendu eta aurkeztu nahi dizkioten abisu, kexa eta iradokizunetarako. Ez dira informazio eskabideak baizik eta Udalaren zerbitzuek gaizki funtzionatu izateagatiko salaketak.
  • Prozedura bakoitzeko tramite partikularrei buruzko informazioa ezta herritarren eskura jarritako zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko ere ez da leku egokia. Informazio hori zuzenean begiratu daiteke udal web orrian edo erakunde publiko bakoitzarenean. Telefonoz ere jasotzea dago, 010 Zerbitzura hots eginez.
  • Ez da udal arloak edota erakunde publikoak tramitatzen ari diren espedienteak (prozedurak) aztertzeko leku egokia ere.  Hori erreserbatuta dago espediente bakoitzeko interesatuentzat. Horiek badaukate eskubidea espedienteak eskuratzeko.

Ez dugu esaten informazioa emango ez denik. Bakarrik esaten dugu eskaera mota bakoitzak berezko ebazpidea duela. Izan ere,  eskaeraren xedea zein den, erantzunak desberdinak izango dira.

Ez da gauza bera iradokizun, kexa nahiz egin beharreko tramite jakin bati buruzko informazio eskaera bati (kexak eta iradokizunak, prozedura eta tramiteei buruzko informazioa) erantzutea, eta udal jardueraren arlo jakin bati buruzko informazioa (Gardentasuna) eskatzea. Edozein kasutan, bide egokia ez erabiltzeak ez du esan nahi aurkezten den eskaera izapidetuko ez denik, zeren eta jasoko duen organoak barnetik bideratuko dio organo eskudunari.


Aurkibidera itzuli 

  • Baztertutako prozedurak, bere araubidearen mende daudenak.

 Erregimen juridiko partikularren mende dauden gaiei buruzkoa bada informazioa eskuratzeko eskaria, erregimen hori ezarri beharko denez, Udalak adieraziko dio eskatzaileari zein diren ezarri beharreko arauak.  Hala ere, eskatzaileari bidaltzen dion erantzunean aplika daitezkeen arauen berri eman behar dio.

Kanpo geratzen dira prozedura judizial baten zati diren idazki nahiz agiriak eskuratzeko eskaerak.


Aurkibidera itzuli 

  • Nola aurkeztu behar da eskaera? (Prozedura eta baldintzak).

Hurrengo bideak baliatzen ahal dira:

  1. idazki baten bidez, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztutakoa; zerbitzu horretan lor daitekeen edo web orritik bertatik deskarga daitekeen inprimaki normalizatua
  2. ziurtatutako postaz bidalitako idazki baten bidez; Kasu bi horietan, posta elektronikoko helbide bat adieraz daiteke idazkian, jakinarazpenak bide horretatik jaso nahi izatekotan.
  3. inprimaki elektronikoaren bidez.
  4. Barakaldoko Udaleko erregistro elektronikoaren bidez, ziurtatzeko baliabide digitalak erabiliz, prozedura administratiboak arautzen dituen araudiak onartutakoak.

Kasu guztietan egiaztatu beharko da eskatzen duenaren identitatea:

Ziurtagiri digitala erabiltzen bada, ezinbestekoa da bertan ziurtatzea legez baimendutako ordezkaria dela.

  • nortasun agiriaren kopia aurkeztuz, norberaren izenean egiten bada eskaria.
  • beste norbaiten izenean eskatzen bada ordezkari gisa, gainera, ezinbestekoa da ordezkaritza ziurtatzen duen dokumentua ematea.


Ahal dela, eskatutako informazioak xede duen gaiaren azalpena egitea komeni da.

Aurkibidera itzuli 

  • Zein Arlo edo Sailetara igorri behar da eskaera?

Eskaera idatziz egiten bada, dela HAZen bidez dela ziurtatutako postaz, Alkatetza eta Herritarrentzako Parte-hartze Arloari zuzenduko zaio.

Arlo hori eskuduna da informazio eskaeren erantzunak izapidetzeko, eta web orrian sartutako inprimakiaren bidez aurkeztutako eskaerak jaso eta erantzutea kontrolatzeko. Kasu horretan, zuzenean heltzen dira Arlo honetako postontzira.

Aurkibidera itzuli 

  • Eskaera jasotakoan, zer erantzun behar du Udalak?

Jasotako eskaera ikusita, Udalak zentzu ugari izan ditzakeen ebazpena eman behar du:

  • eskaera gaitzetsi (ez onartu). Adibidez, beste erakunde publiko bateko informazioa bada edo Udalak horren inguruko eskumenik ez badu, esaterako, segurtasun nazionala.
  • eskatzaileari eskatutako informazioa udal web orrian agertzen dela adieraztekoa.
  • eskatzaileari jakinaraztea beste bide batera jo behar duela (kexak eta iradokizunak, prozedura partikularra, ingurumenari buruzko informazioa, e.a).
  • eskatzaileari adieraztea hasierako eskaera konpondu behar dela, baldintzak ez direlako betetzen, hau da, ez delako argi adierazten zein informazio eskatzen den.
  • eskatzaileari jakinaraztea eskaera besteei eragiten diela, eta, beraz, beste horiengana jo eta aurkeztutako eskaerari buruz ohartarazi behar diela, eta aurreikusitako epea eten behar duela aurkeztutako eskaerari buruz erabakitzeko.

Bide elektronikoa erabiltzen denean ziurtagiri digitalen bidez, interesatuak bere eskaeraren izapidetzearen egoera ezagutu dezake.
Edozein kasutan, interesatua bera joan daiteke Udalera, eta eska dezake zuzenean jakinaraztea bere eskaeraren izapidetzea zertan den.

Aurkibidera itzuli 

  • Noiz gaitzets daiteke eskaera?

Honako kasuotan gaitzets (ez onartu) daitezke aurkeztutako eskaerak:

  • ordezkaritza ziurtatzen ez denean, beste pertsona fisiko eta/edo juridikoren ordez jarduten denean; egiaztatu behar da informazioa beste norbaiten izenean eskatzen duenak horretarako ahalmena duela.
  • oraindik egiten ari den informazioa eskatzen denean;
  • jada web orrian edo beste bitartekoetan argitaratu den informazioa eskatzen denean;
  • informazio osagarria eskatzen denean: Adibidez: oharrak, zirriborroak, iritziak, laburpenak, barneko edo erakunde administratiboen arteko jakinarazpen eta txostenak.
  • informazioa eskatzen denean zeina zabaltzeko aurretik berregitea beharrezkoa denean; adibidez, Udalak egin ez dituen estatistikak eskatzen direnean, egin behar ez duen txostena egitea eskatzen denean.
  • Barakaldoko Udalaren jarduerari ez dagokion informazioa eskatzen denean. Hala ere, Udalak berak adierazi behar du zein den, bere iritziz, Administrazio edo erakunde eskuduna;
  • informazio-eskaera errepikakorra edo gehiegizkoa denean, Legearen gardentasun-helburuarekin justifikatu ez dena;
  • bide egokia ez denean (kexa edo iradokizuna izateagatik, izapidean dauden prozedurak direlako, adibidez).


Eskatutako informazioa, Barakaldoko Udalaren esku egon arren, beste erakunde batek prestatu edo sortu badu, hari bidaliko zaio, uztea badagoen erabaki dezan.  Hala, adibidez Barakaldoko Udalari eskatzen bazaio bere esku dagoen baina Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzak edo Bizkaiko Foru Aldundiak egiten ari den informazio hori; orduan interesatua haiengana bidaltzen da.


Aurkibidera itzuli 

  • Zer gertatzen da aurreko beharkizunak betetzen ez badira? (zuzenketa)

Informazioa nahiko ez bada identifikatzen, zuzentzeko 10 eguneko epea eskaintzen da, beharrezko datuak osatzeko; ez bada egiten, bere eskaera ukatutzat jotzen da, hau da, eskaerarekin ez da aurrera egiten.

10 egun hauetan zehar hasierako hilabeteko epea etenda gelditzen da, udal administrazioak erantzuteko.

Aurkibidera itzuli 

  • Eskatutako informazioak beste norbaiti eragiten badio, zer?

Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesei eragin badiezaioke, ukitutakoa nor den jakin ondoren, hamabost eguneko epea eman behar dio Udalak, alegazioak egin ditzan. Horrenbestez, luzatu egingo da ebazteko hilabeteko epea. Hori logikoa da zure eskubideei, hala nola, intimitaterako eta datu pertsonaletarako eskubideari, eragiten dien neurrian.

Horrelakoetan, horren berri eman behar dio Udalak eskatzaileari, eta beren-beregi ohartarazi ebazteko hilabeteko epea etenda geratu dela hirugarrenen alegazioak heldu bitartean edo aurkezteko epea igaro bitartean.

Aurkibidera itzuli 

  • Udalak nola erantzun behar du?

Udalak eskatzaileari erantzun behar dio beren-beregiko ebazpen baten bidez, hau da, kasu honetan alkateak emandako Dekretua den administrazio-egintzaren bidez.

Dekretua interesatuari jakinarazi behar zaio berak hautatutako bidetik (posta bidezko jakinarazpenaz, posta elektronikoz).

Aurkibidera itzuli 

  • Zer epe dauka Udalak ebazteko?

Epe orokorra: Hilabeteko epea dauka Udalak ebazpena eman eta jakinarazteko. Eskaera aurkezten den egunetik zenbatuko da epea.

Epea luzatu ahal izango da - etenda geratzen da - eskatutako informazioak beste norbaiti eragin diezaiokeenean, aurretik adierazi den moduan.

Aurkibidera itzuli 

  • Arrazoitu behar al du Udalak ebazpena? (Arrazoiak)

Udalak aurkeztutako eskaera onartzen badu, ez da beharrezkoa ebazpena arrazoitzea, zeren eta informazioa eskaintzen denez, ez da beharrezkoa azalpen gehiagorik ematea.

Aitzitik, eskatutakoari uko eginez gero, arrazoitu egin beharko du.

Bereziki, honako ebazpen hauek arrazoitu beharko ditu: 

  • sartzeko eskaera ukatzen dutenak;
  • zatikako sarbidea edo eskatutakoa ez den beste sarbidea ematen dutenak; hau da, eskatutako guztia ikusi ezin denean.
  • Informazioa eskuratzeko eskaera onartzen dutenak, ukitutako hirugarren batek uko egiten duenean. Kasu horretan, azaldu behar da zergatik ematen den informazioa eta zein neurritan sarbide horrek hirugarren baten eskubideei eragiten dien.

Aurkibidera itzuli 

  • Nola jakinarazi behar da emandako ebazpena?

Eskatzaileak hobetsitako bidea erabiliko da. Legeak posta elektronikoa hobesten du.

Posta baldin bada hobetsitako bidea, Udalak eskatzaileari ordainaraz diezazkioke eskatutako informazioa bidaltzeko gastuak, bidalketa egiaztagiri bidez egin behar baita.

Hala ere, Udalera etorri, eta zuzenean jaso dezake informazioa eskatzaileak.

Aurkibidera itzuli 

  • Noiz izan dezake eskatzaileak eskatutako informazioa eskura?

Printzipio orokor gisa, informazioa eskaerari erantzuteko ebazpenean bertan ematen da.

  • Posta elektronikoz egiten bada, horrek eskatutako dokumentua edo informazioa sartu behar du;
  • Posta bidez egiten bada, bidalitako jakinarazpenak, halaber, eskatutako dokumentua sartu behar du.

Ez bada posible, 10 eguneko epean eman behar da.

Aurkibidera itzuli 

  • Ordaindu egin behar al da eskubidea baliatzeko?

Informazioa eskuratzeko eskubidea doakoa da; Hala ere, dokumentua berregitearen kostua edo jatorrizkoaren bestelako formatu batera eramatearen kostua kobra dezake Udalak (adibidez inprimatutako formatuan dagoen planoaren kopia edo informazioa biltzen duen DVD/CDa).

Era berean, postaz bidaltzea eskatu bada, eskatutako informazioa bidaltzeari dagokion kostua kobra dezake Udalak.

Edonola ere, kopiak edo formatu aldaketa egin aurretik emango zaio gastuen berri eskatzaileari.

Aurkibidera itzuli 

  • Zer gertatzen da ez bada eman ebazpena aurreikusitako epean?

Ebazpena eman eta jakinarazi gabe igaro bada Legean aurreikusitako gehienezko epea, eskaera isiltasun bidez ezetsia izan dela uler daiteke. Horrek esan nahi du informazio-eskaerari ezezko erantzuna ematen zaiola eta, jakina, ez dela informaziorik ematen.

Epea igarotzeak ez du libratzen Barakaldoko Udala beren-beregiko ebazpena emateko obligaziotik. Horrek esan nahi du, isiltasun bidezko ezezkoak eragina izan arren, Udalak ebazteko beharra izaten jarraitzen duela. Hala, epea igarota, posiblea izango da Udalak eskatutako informazioa ematea. Legeak eskatutakoa bete ez denean ere - epea errespetatzea - Udalak informazioa ematen du.

Orduan, zer zentzu dauka isiltasun bidezko ezezkoak? Bada, eskaera ebatzi gabe epea igaro bezain pronto, interesatuak jada administrazio errekurtsoa jar dezake.

Aurkibidera itzuli 

  • Zer errekurtso jar daiteke beren-beregiko nahiz ustezko ukapena baldin bada (isiltasun bidezko ezezkoa)?

Legeak, informazio eskuratzeko ezezkoen aurrean, erreklamazioa aurkezteko aukera jasotzen du. Erreklamazio hori ez da prozedura administratiboak legedian aurreikusitako ohiko administrazio errekurtsoak bezalakoa.

Izan ere, erreklamazio berezia da bere xedeagatik ¿ informazioa eskatzea ¿ eta erreklamazioa jaso eta ebatzi behar duen erakundeagatik.

Jarraian desberdintasuna ikus daiteke:

Administrazio egintza alkateak ematen du - ukapena - eta legeak administrazio errekurtsoa jartzen uzten du alkatearen aurrean. Berraztertzeko errekurtsoa da.

Errekurtsoa ebazten denean, noranzkoaren arabera, Justizia Auzitegietara jo daiteke.

  • Diru-laguntza eskatzen badugu, zeinerako eskubidea dugula ustez, edo obra edo jarduera bat egiteko lizentzia eskatzen badugu, eta ukatzen badigute, administrazio errekurtsoa aurkez dezakegu.
  • Hala ere, alkateak eskatu diogun informazioa ukatzen badigu, ez da berraztertzeko errekurtsorik jarri behar baizik eta erreklamazioa. Erreklamazioa Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen aurrean aurkeztu behar da, ez alkatearen aurrean.

Aurkibidera itzuli 

  • Zer da Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea?

Hori da Euskadiko Autonomia Erkidegoaren barnean sortutako mendekotasunik gabeko erakundea Euskadin gardentasuna kontrolatzeko, eta, bereziki, Euskadiko Udalek ematen dituzten informazioa eskuratzeko ukapenen aurrean jartzen diren erreklamazioak ezagutzeko.

Bere araubidea ondoko web loturan jasota dago: http://www.gardena.euskadi.eus/transparencia/-/derecho-de-acceso-a-la-informacion-publica/#4191

Erreklamazio hori hautazkoa da, hau da, erakunde horren aurrean borondatez aurkez daiteke. Aukera hori ez bada erabili nahi, erreklamazioa aurkeztu beharrean, Justizia Auzitegira jo daiteke zuzenean.

Erreklamazioa doakoa izatea interesgarria da aukera hori erabiltzeko, zeren eta auzitegira jotzea bide askoz zailagoa eta garestiagoa baita.

Aurkibidera itzuli 

  • Nola eta noiz aurkez daiteke erreklamazioa Batzordearen aurrean?

Erreklamazioa hilabeteko epean aurkeztu behar da aurkatutako egintza ,hauda, alkatearen ebazpena- jakinarazten den hurrengo egunetik, edo administrazio isiltasunaren eraginak sortzen diren hurrengo egunetik hasita.

Erreklamazioa aurkezteko jatorrizko eskaera egiteko bide berdina erabil daiteke, baina, jakina, Batzordeari zuzenduz. Web orrian azaltzen dira egin beharreko izapideak: http://www.gardena.euskadi.eus/transparencia/-/derecho-de-acceso-a-la-informacion-publica/#962

Aurkibidera itzuli 

  • Zein da Batzordeak duen epea ebazteko?

Gehiegizko epea ebazpena ebazteko eta jakinarazteko 3 hilabetekoa da.

Epea igaro bada eta ez bada ebatzi, gaitzetsitzat jotzen da, baita isiltasun bidezko ezezkoz ere.

Aurkibidera itzuli 

  • Eta Batzordeak ez badu informazioa eskuratzeko eskubidea aitortzen, isiltasun bidez ukatzen badu edo erreklamazioa ez badu onartzen, zer egin dezakegu?

Batzordearen ebazpenek bukatutzat ematen dute administrazio bidea eta erantzuten duten erreklamazioaren izapidetzea lotuko da errekurtsoen arloan xedatutakora, Herri Administrazioen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio Erkideari buruzko Prozeduraren azaroaren 26ko 30/1992 Legean edo Lege hori ordezkatzen duen araudian. 

Aurkibidera itzuli 

  • Batzordearen ebazpenen publizitatea.

Batzordeak ematen dituen ebazpenak erreklamazioa aurkeztu duenari eta interesatuei jakinarazi behar zaizkie (Udalari eta hirugarren interesatuei, baldin badaude).

Halaber, eta egon litezkeen datu pertsonalak aurrez bereiziz -hau da, datu pertsonalak ezkutatuz/ezabatuz-, bitarteko elektronikoz argitaratu behar dira eta Arartekoari jakinarazi.

Lehen adierazitako loturan, gaur egunera arte Batzordeak emandako ebazpenak argitaratuta agertzen dira.

Aurkibidera itzuli 

ESKURA DEZAKEGUN INFORMAZIOAREN MUGAK

  • Ba al du eskubide honek mugarik?

Informazioa eskuratzeko eskubidea mugatu egingo da, hurrengo arlooi kaltea eragin dakiekeenean:

  • Defentsari.
  • Nazio segurtasunari.
  • Kanpo harremanei.
  • Segurtasun publikoari.
  • Delituen eta/edo falten prebentzioari, ikerketa eta zigorrari, eta zigor administratiboei (legez kontrako zigor, administrazio nahiz diziplina egintzak).
  • Aldeen berdintasunari eta babes judizial eraginkorrari.
  • Zaintza, ikuskaritza eta kontroleko administrazio eginkizunei.
  • Ekonomia eta merkataritza interesei.
  • Ekonomia eta moneta politikari.
  • Sekretu profesionalari eta jabetza intelektual eta industrialari.
  • Erabakiak hartzeko prozesuetarako beharrezko konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermeari.
  • Ingurumenaren babesari.

Aurkibidera itzuli 

  • Ezar al dakizkioke muga horiek Barakaldoko Udalari?

Administrazio publiko guztiei ezar dakieke salbuespenik gabe Legea, eta horrenbestez, baita Barakaldoko Udalari ere.

Aipatutako arloetako zenbait, ordea, haren jarduketa-eremu eta irismenetik (eskumenetik) at daude, hala nola,  Defentsa, kanpo harremanak, ekonomia eta moneta politika, baina beste batzuk kontuan har daitezke Udalak aztertzerakoan eskatutako informazioa ematea egokia den, adibidez, ondoko sektore edo harremanei eragiten dienean:

  • Segurtasun publikoari.
  • Delituen eta/edo falten prebentzioari, ikerketa eta zigorrari, eta zigor administratiboei (legez kontrako zigor, administrazio nahiz diziplina egintzak).
  • Aldeen berdintasunari eta babes judizial eraginkorrari.
  • Zaintza, ikuskaritza eta kontroleko administrazio eginkizunei.
  • Ekonomia eta merkataritza interesei.
  • Sekretu profesionalari eta jabetza intelektual eta industrialari.
  • Erabakiak hartzeko prozesuetarako beharrezko konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermeari.
  • Ingurumenaren babesari.


Legeak eskatzen du muga horiek xedearen eta babes-helburuaren araberakoak izatea, bai eta kasu bakoitzaren egoera eta, bereziki, informazioa eskuratzea justifikatzen duen interes publiko edo pribatu handiagorik ote dagoen kontuan hartzea ere.

Horrek esan nahi du Udalak arrazoitu beharko duela eskatutako informazioa zergatik ematen edo ukatzen duen, baina ez orokorrean, baizik eta zehazki azalduz nola eragingo lukeen informazio hori ematea interesatu publikoei eta horretatik zer kalte eragingo liratekeen: Adibidez, ordena eta segurtasun publikorako, delitu baten aribideko ikerketa, pertsonei edo enpresei buruz daukan informazioa ikuskaritza edo ikerketa baten mende dagoenean.

Aurkibidera itzuli 

ETA, ESKATZEN DUGUN INFORMAZIOAK BEREZIKI ERAGITEN BADIE BABESTUTAKO DATUEI, ZER?

  • Printzipio orokorra

Oro har, Udalaren antolamendu, funtzionamendu edo jarduera publikoari buruzko identifikazio-datu hutsak jasotzen dituen informazioa eskuratzeko baimena emango da, salbu eta datu pertsonalak babesterik ez bada edo Konstituzioak babestutako beste eskubideren bat gailentzen bazaio. Adibidez, erakunde arduraduna, erakundearen titularra, harremanetarako datuak.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasota dago Datuen babesari buruzko araubide juridikoa.

Aurkibidera itzuli 

  • Eta, hirugarrenen datu babestuei eragiten badie, zer?

Eskatutako informazioaren barruan Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 7. artikuluko 2. atalean aipatutako babes bereziko datuak badaude (ideologia, sindikatu-afiliazio, erlijio eta sinesmenen berri ematen dutenak), informazio hori eskuratu nahi izatera, nahitaezkoa izango da ukituaren berariazko adostasun idatzia izatea; dena dela, ez da baimena beharko, eskuratzeko eskaera egin baino lehen datuak jendaurrean ezagutzera eman baditu ukitutako pertsonak.

Eskatutako informazioaren barruan abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 7. artikuluaren 3. atalean aipatutako babes bereziko datuak badaude (arraza, osasuna eta sexu-bizitza aipatzen dituztenak), edo arau-hausleari ohartarazpen publikorik ez dakarkioten arau-hauste penal edo administratiboei buruzko datuak baditu, informazio hori eskuratu nahi izatera, nahitaezkoa izango da ukitutakoaren berariazko baimena edo lege-mailako arauren baten babesa izatea.

Aurkibidera itzuli 

  • Salbuespenak: izaera pertsonaleko datuen disoziazioa

Eskatutako informazioak babes bereziko daturik ez badauka, Udalak informazioa eskuratzea baimenduko du behar bezala aztertu eta kontuan hartuta nolako eragina izan dezakeen interes publikoan informazioa ezagutarazteak eta nola eragin dezakeen eskatutako informazioan ageri diren datuen jabeen eskubideetan.

Horrez gain, aurreko ataletan ezarritakoa ez da aplikatuko baldin eta informazioa eskuratu aurretik datu pertsonalak bereizi badira eta, horren ondorioz, ukitutako pertsonak identifikatzea ezinezkoa bada.

Argitaratzen diren datuak identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona bati lotzea eragozten du datuen disoziazio-prozedurak.

Horrenbestez, disoziazioari esker ukitutakoaren aurretiko baimenik gabe komunikatu daitezke datuak. 

Aurkibidera itzuli