Kontratugilearen Profila

Orrialde honetara bildutako informazioaren xedea Barakaldoko Udalaren kontratatzeko jarduera zertan den aditzera ematea da, gardentasuna ziurtatu eta informazioa herritarren eskura egon dadin.

Orrialde honetan ondoko alderdioi buruzko informazioa agertzen da:

  • Kontratugilearen profila.
  • Araudi aplikagarria.
  • Kontratazioko udal organoak.
  • Kontratazio mahaiak.
  • Datu pertsonalen babesa.
  • Lizitazio irekiak.
  • Barakaldoko Udaleko esleipendun nagusien zerrenda.

Sektore Publikoaren Kontratuen urriaren 30eko 30/2007ko Legearen 42. artikuluak kontratugilearen profila arautzen du, bai eta xedatzen ere, Herri Administrazio bakoitzeko kontratazio organoek beren kontratugilearen profila Internet bidez zabaldu beharra.

Profilak web orrian agertu ez ezik, kontratazio organoaren kontratatzeko jarduerari buruzko edozelako datu eta informazio bildu ere egin behar du, hala nola informazioa emateko iragarkiak, lizitazio irekiak nahiz hasita daudenak eta haiei buruzko informazioa, programaturiko kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak, eta bestelako orotariko informazio baliagarria, hala nola, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen kontaktu puntuak eta komunikatzeko bideak.

Horrez gain, Administrazioak bere kontratuen esleipena argitaratu behar du kontratugilearen profil horretan.  Datuen artean, lizitazioetako bakoitzean lehiatu diren enpresen zerrenda bat sartzeko aukera ere ematen du.

Kontratatzeko jarduerari buruzko informazioaren gardentasuna eta eskuragarritasuna ditu xede, eta horrek ez dio eragiten bestelako publizitate bitartekoak erabiltzeari.

2017. urtetik aurrera, Barakaldoko Udaleko kontratugilearen profila Kontratazio Publikoa Euskadin plataforman dago jasota.

Barakaldoko Udalak tramitatzen dituen kontratuei buruzko informazioa eskuratzeko, ondoko esteka honen bidez egin beharko da 2017ko urtarriletik aurrera: kontratazio publikoa euskadin-contratación pública en euskadi plataforma 

Barakaldoko Udalak 2008ko maiatzaren eta 2016ko abenduaren artean, biak barne, tramitatutako kontratuei buruzko informazioa Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataforman argitaratuta dago eta honako esteka honen bidez eskura daiteke: www.contrataciondelestado.es   

Hala ere, edozein argibide nahiz kontsulta behar izanez gero, zure esanetara gauzkazu 944 789 433 telefono zenbakian, baita contratación@barakaldo.org posta elektronikoan ere.