Alkatearen agurra

Alcaldesa de Barakaldo - Amaia del Campo - Barakaldoko AlkateaBarakaldar maitea:
Harro egoteko moduko hiria dugu Barakaldo. Hiri handia da gurea, ez bakarrik 100.000ko biztanle kopurua gainditua dugulako dagoeneko, baizik eta hiri grisa kolorez jositako hiri bihurtzeko gai izan garelako ere..
Ez dira, ordea, bertan goxo geratzeko garaiak. Aitzitik, denok norabide berean arraun egiteak izan behar du barakaldar guztien helburua, Barakaldo hazteko norabidean, alegia.
Barakaldar guztientzako hiria lortu behar dugu, gure auzotarrek eraikia.
Garai latzak suertatu zaizkigu, eta orain,  bereziki asmatu beharra daukagu; horretarako, alderdi guztiek alde batera utzi beharko dituzte beren berezitasunak, premia duenari heltzeko. Elkar harturik ekin beharko diogu zereginari, eta zirkunstantzien arabera egoki erantzuteko gai izan, lan eske  ditugun herritarren itxaropenak ez zapuzteko.
Udalak dituen mugen barruan, lana sortzen ahalegindu behar dugu, bai eta Barakaldoko merkataritza eta ostalaritza eta gure herrian diharduten autonomo eta enpresak indartzen ere, barakaldarrak onuradun izango dituen aberastasuna eta ekonomia-jarduera sor dezaten. Bestalde, gogotik egin beharko dugu lana gure gazteak Barakaldotik irten beharra ez izateko,  eta bizitzako  beren egitasmoak herrian abiarazteko aukera izan dezaten.
Era berean, gure herritarren bizi kalitatea bermatuko duen zerbitzu sorta diseinatu eta eskaintzeko gai izan beharko dugu.  Udalaren gizarte-estaldura ziurtatu eta zabaldu behar dugu, krisiak eragindako gizarte injustizia egoerei erantzuteko. Baina ez hori bakarrik; barakaldarren egunerakoa ahalik eta atseginen izaten ahalegindu behar dugu,  erakunde hurbila bihurtuz udala: bizkarra eman ordez bidelagun izango duten erakundea.
Hori dena gauzatuko bada, udal kudeaketak gardena eta parte-hartzailea izan behar du, eta herritarrak eta elkarteak, eraikin horretako funtsezko zutabe. Beraz, haien iritzia kontuan hartua izango da, eta Udalean hartzen diren erabaki guztietan izango dira herritarrak partaide.
Barakaldoko auzotar garenez, Udalak egitasmoak burutzea nahi dugu, arazoak konpontzea eta hobeto bizitzen laguntzea,  horrek izan behar baitu gobernu izateko arrazoi nagusia.  Hori guztia, gardentasunez eta herritarrei parte hartzeari bide emanez egiten badugu, eraginkortasun handiagoz jardungo dugu. Hori izango du, hain zuzen ere,  gure gobernu ekintzak eredu.
Politika sinesten dugunok ez dugu beste biderik lanean jarraitzea  baino, horretarako herri hobeagoa lortzeko irtenbideak bilatuz eta aukerak proposatuz.  Barakaldon eta Barakaldoren mesederako egiten dugu lana.
Ez dugu mirarietan sinisten, lanean baino. Herritar guztiei dei egiten diegu, bada, herri hobea eraikitzen lagun diezaguten.

                                    Amaia del Campo

                                    Barakaldoko Alkatea