Jende Aurreko Informazioa eta Hiritarren Partaidetza.

BARAKALDO

ERRELITATEA...PLANA                    UN PLAN QUE SE HACE REALIDAD                 A PLAN COME TRUE


Hirigintzako izapideak ¿Planteamendua, Kudeaketa eta Urbanizazio Proiektuak¿ (HAPO) Hiri Antolaketako Plan Orokorra garatzen duten arkitektura, ingeniaritza eta zuzenbide alorretako profesionalek egindako proiektuetan oinarritzen diren izapide konplexuak dira.

Guztiek ere JENDE AURREKO INFORMAZIO epealdia izan ohi dute, interesatuek horiek hobetzeko alegazioak aurkez ditzaten.

JENDE AURREKO INFORMAZIO EPEALDIKO ESPEDIENTEAK ¿PGOU-aren aldaketa puntualak, Hirigintza Hitzarmenak, Garapen Planteamenduak, Hirigintza Kudeaketa eta Urbanizazio Proiektuak¿ Planteamendu eta Kudeaketako Albisteetan  islatuko dira. Bertan, hasierako onespenaren eta aldizkari ofizialetan argitaratu diren datak, alegazioetarako epealdiak, behin betiko onespenak, etab. adieraziko dira.

Garrantzi handienekoak, Planteamenduko aholkularitza kontseiluaren aurrean ere aurkeztu beharko dira, eta Udalaren WEB gunean haiei buruzko oinarrizko informazioa argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten. Eta espediente osoari buruzko kontsultak oraindik ere udal egoitzetan egin behar badira ere, hirigintzari buruzko informazioa internet bitartez kontsultatzeko aukerak gero eta handiagoak dira egunetik egunera, gure udalerrian Hiritarren partaidetzarako bideak hobetzeko.

 

Jende Aurreko Informazio Epealdiko espedienteak.

Planteamendua (P) / Kudeaketa (G) / Urbanizazio Proiektuak (U)
PGOU.ren Aldaketa Puntualak (MP) / Hitzarmenak (C)

             

Albisteak