Herritarrentzako aholkuak: Iruzurrak eta maulak

Kaleko galdeketaKalean 

  • Ez onartu kalean egindako proposamenik, nahiz eta proposamena oso onuragarria dela iruditu. 
  • Ez fidatu erraz lortzen den diruaz, iruzur bat izan liteke. 
  • Ez onartu kaleko salmentako produkturik, lorerik edo bestelako objekturik. 
  • Ez hurbildu zorizko jokoetara, eskuak irakurtzen dituztenengana, eskaleengana edo kalean egin daitezkeen beste jarduera batzuetara. 

Interneten

  • Ez erabili kreditu txartela konfiantzazko webguneetan edo erakunde fidagarrien webguneetan ez bada eta zure datuak seguru egongo direla bermatzen ez badizute. 
  • Ez sinetsi zure bankuak bidalitako ustezko mezuak, non zure kreditu txartelen zenbakiak edo pasahitz sekretuak eskatzen dizkizuten. Bankuak ez dizu inoiz horrelako mezurik bidaliko. 
  • Ez eman zure datu pertsonalak, datu horiek jasoko dituen pertsona fidatzeko modukoa dela ziur ez badakizu.
  • Eskatu beti konexio seguruak. Zure datu pertsonalak eskatzen dituzten tokietan, egiaztatu beti segurtasun-ziurtagiriak. 
  • Transakzioak egitean, ziurtatu beti toki seguru batean zaudela. 
  • Nabigatzailearen goiko edo beheko partean giltzarrapo hori bat edo itxita dagoen giltzarrapo bat ageri behar da. Arau gisa, webgunea segurua dela jakingo duzu hasieran "http://www." esan beharrean "https://www." esaten badu, hau da, "http"-ren atzean "s" letra gehitzen bazaio. 
  • Nahiz eta webgune batek beharrezko segurtasun neurriak dituela esan, ez zaitez fidatu. 
  • Egiaztatu kobratu dizutena zuk ordaindutakoarekin bat datorrela. 
  • Erabili antibirus on bat, eta eguneratu sarritan. 
  • Arduraz jokatu zure profilarekin eta datu pertsonalekin sare sozialak erabiltzean. 

Enpresa txikientzako segurtasun neurriak

  • Aldatu pasahitzak sarri.
  • Eskatu kalitatezko pasahitzak.
  • Ez gorde pasahitzak disko gogor batean.
  • Utzi sarearen kudeaketa aditu arduratsu baten esku.
  • Diseinatu sarea erabiltzeko protokolo bat.
  • Kontrolatu operazioak eta transakzioak ohikoak ez diren orduetan.
  • Zehaztu segurtasun-kopientzako protokolo egokiak. 
  • Enpresa handientzako segurtasun neurriak:
  • Utzi informatikaren arloko segurtasuna aditu fidagarri baten esku.
  • Kontrolatu enpresakoak izan ez arren batzuetan konponketa-, garapen- edo mantentze-lanak egiteko enpresako ordenagailuak erabiltzen dituzten pertsonak.
  • Eguneratu softwarea etengabe.
  • Galdetu sektoreko enpresa adituei. 

Kreditu txartelekinKreditu txartelekin

  • Webgune asko (batez ere erotikoak edo pornografikoak) doako gisa azaltzen diren arren, erabiltzailea ordenagailuan programa bat instalatzera behartzen dute. Programa horrek egiten duena zera da: modema deskonektatzea gero berriro Internetera konektatzeko, baina 906 linea baten bitartez. Linea horiek erabiltzeko tarifak oso garestiak dira; ondorioz, asko igotzen da konexio-ordu baten prezioa.
  • Kreditu txartelaren zenbakia eskatzen da adina egiaztatzeko aitzakia jarrita, eta, gero, gelditzeko oso zailak diren ordainketak egiten dira zenbaki hori erabilita.

Enkanteetan

  • Erabiltzen den metodoa nahiko sinplea da. Erabiltzaileak orrialde batean gustuko duen zerbait oso merke aurkitzen du, eta horrek bere arreta erakartzen du. Objektu hori eskatu ondoren, ez zaio inoiz etxera heltzen, edo heltzen denean kalitate txarragokoa da. 

ISP (Internet Zerbitzu Hornitzailea)

  • Ohikoa da informatikan adituak ez diren bezeroek kontratuak sarean sinatzea baldintzak irakurtzeko denborarik hartu gabe. Hori eginez gero, erabiltzailea bertan behera utzi ezin daitekeen kontratu luze batean harrapatuta gera daiteke, eta kontratua ezeztatzeko bide bakarra penalizazio garestiak ordaintzea da.

Lan-eskaintzekin

  • Batzuetan "primerakoak" diruditen baina gero hain onak ez diren lan-eskaintzak agertzen dira. Lan-eskaintza horietatik arriskutsuena lana hasi aurretik negozioa martxan jartzeko materiala erosteko dirua eskatzen duena da. Errealitatean, lan-eskaintzaren aurrera egiteko aukerak desagertu egiten dira dirua ordaindu bezain laster.

Mirari-produktuen bitartez

  • Ugari dira Interneten gaitzak azkar batean sendatzeko mirari-errezetak; hala ere, haietako gehienek ez dute oinarri medikurik edo ez dute osasungintzako agintarien kontrolik igaro. Iruzurra izateaz gain, erabiltzailearen osasuna arriskuan jar dezakete.
  • Bidaien eskaintzekin edo oporretako paketeekin.
  • Honelako iruzurretan, helmugara heltzean benetan jasoko dituen bidaiak eta egoitzak dituzten baino kalitate handiagoko zerbitzuak hitzematen eta ordainarazten zaizkio bidaiariari, edo, bestela, kontratatu ez dituen zerbitzuengatik kobratzen zaio bidaiariari. 

Postaz, mezu elektroniko bidez edo telefonoz 

  • Ez sinistu zozketa batean sari potoloa egokitu zaizula dioten gutunak, mezu elektronikoak edo telefono-deiak. 
  • Ez inoiz zure datu pertsonalik telefonoz eman ezagutzen ez dituzun pertsonei, nahiz eta bankutik, aseguru-enpresatik edo bestelakoetatik deitzen dizutela esan. 

Telefono mugikorrean

  • Kontrolatu zure telefono-fakturak; horrela, erraz ikusiko duzu fakturan ageri diren gastuak bat datozen errealitatearekin, eta, ezer arrarorik egonez gero, garaiz konturatuko zara.
  • Egiaztatu fakturan ageri diren telefono zenbakietara deitu duzula eta norenak diren badakizula. Egon dira egin ez diren deiak kobratzen zituzten fakturen kasuak. Dena den, kexa bat jarri aurretik, galdetu dei horiek egin ahal izan dituztenei ea benetan dei horiek egin dituzten.
  • Inoiz ez deitu zure telefonotik beste telefono batera ustezko "zerbitzu teknikoetako langileek" hala eskatu dizutelako; izan ere, teknologia berriei esker, iruzurgileek zure telefono-linea erabil dezakete haien deiak egiteko igorgailu gisa. 
  • Mugikorra lapurtu badizute, blokeatu mugikorra ahalik eta azkarren, eta aztertu arretaz zure telefono-konpainiak bidaltzen dizun hurrengo faktura.
  • Kontrolatu bankuak eta telefono-enpresak bidaltzen dizkizuten gutunak; horrela, gastatu duzunari buruzko informazio puntualik jasotzen ez baduzu, enpresari jakinarazi ahalko diozu, kopia bat eskatu ahalko duzu, eta zer gertatu den azaldu ahalko diezu.
  • Ez eman inoiz zure telefono zenbakia (etxekoa edo mugikorrekoa) ezagutzen ez dituzun pertsonei, nahiz eta haiek aitzakiaren batekin eskatu. Jakin dugunez, iruzurgile batzuek datu pertsonal horiek erabiltzen dituzte telefono-lineen ezaugarriak ezagutzeko eta desbideratzaile gisa erabiltzeko.
  • Zenbaki oker batetik deitzen badizute, moztu komunikazioa ahal bezain laster; horrela, zuk ordaindu beharko dituzun deien desbideratzea gertatzea saihestuko duzu.
  • Hiru pertsonako deiak egiteko zerbitzua kontratatuta baduzu, bereziki kontuz ibili beharko duzu; izan ere, programa informatiko batzuek aukera ematen dute linearen arrastoari jarraitzeko eta bertan sartzeko, gero erabiltzaileak ordaindu beharko dituen nazioarteko deiak egin ahal izateko.
  • Ez onartu hartzaileak ordaintzeko deirik, deitzen ari dena nor den argi eta garbi ez badakizu. Deia iruzurgile batena izan daiteke.
  • Eskatu ez dituzun produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzten deiak jasotzeari utzi nahi badiozu, webgune honetan izena eman dezakezu:www.listarobinson.com

Ezagutu iruzurrak, tranpan ez erortzeko

Santu-irudien iruzurra

  • Buruko ezintasun bat duelako itxura egiten ari den iruzurgilea biktimarengana hurbiltzen da, billetez beteriko gutun-azal batekin, eta barrukoa santu-irudiak direla esaten dio. Une horretan, konplize bat hurbilduko da, eta biktima konbentzituko du elkarrekin dirudun gutun-azala duen pertsonari iruzur egiteko, hau da, bere "santu-irudien" truke diru apur bat eskaintzeko. Dirua eman ondoren, biktimak gutun-azala jasoko du, baina hura irekitzean, dirua beharrean paper zatiak baino ez daudela ikusiko du. Ordurako, iruzurgileek ihes egin dute, eta biktimak ezin izango du dirua berreskuratu. 

"Tocomocho"aren iruzurra"Tocomocho"aren iruzurra

  • Iruzur hau jendea batetik bestera ibiltzen den tokietan gertatu ohi da (geltokietan, kutxazainetan...). Pertsona bat biktimarengan hurbiltzen da, eta presaka dabilelako kobratu ezin duen loteria-txartel bat duela esaten dio. Orduan, iruzurgilea loteria-txartela saltzen saiatuko da, tokatu zaion sariaren balioa baino merkeago. Egoerari sinesgarritasun handiagoa emateko, bertatik pasatzen ari den pertsona batek (apeua) saria benetakoa dela berresten du, egunkari zahar bateko loteria-txartel saridunen zerrenda erakutsiz. Biktimak loteria-txartela erosten du, baina loteria-bulegora hura kobratzera doanean, txartela faltsua dela jakiten du. 

Milioidun bilakatuko zaituzten inbertsioen iruzurra

  • Iruzurgileak burtsan aditua delako itxurak egiten ditu, eta biktimari sekretu bat balitz bezala esaten dio badakiela zer enpresak egingo duten gora Burtsan. Iruzurgile hauek limurtzaileak eta oso komunikatzaile onak izan ohi dira, eta, azkenean, biktimek beren aurrezkiak haien esku uzten dituzte. Behin iruzurgileak dirua lortzen duenean, hainbat gauza gerta daitezke: batzuetan, iruzurgilea desagertu egiten da; beste batzuetan, inbertsioak ez datoz bat adostutakoarekin, eta akzioek biktimak ordaindutako dirua baino gutxiago balio dute.

Iruzurrak opariak eta sariak erabiliz

  • Biktimak dei bat, gutun bat edo mezu elektroniko bat jasotzen du, eta bertan esaten zaio zozketa bat irabazi duela edo enpresa batek opari bat egin nahi diola. Informazio gehiago nahi badu, 906 telefono-zenbaki batera deitzeko esaten diote.
  • Orokorrean, telefono horretan esango diote produktu baten merkaturatzea aurkezteko deialdi bat egingo dela, eta deialdi horretara joatea ezinbestekoa dela oparia jasotzeko. Oparia, normalean, sasoi baxuan hotel batean gau batzuetarako logela izaten da, baina biktimak bazkariak eta afariak ordaindu behar ditu, baita kudeaketa-gastu batzuk ere, edo, bestela, oparia jasoko duela ziurtatzen diote, baina lehenago susmagarriki altuak diren bidalketa-gastuak ordaintzen baditu.
  • Beste aukera bat da informazio-telefono horretara deitzean aurrez grabatutako mezu batek luzaroan itxaroteko eskatzea, linea guztiak hartuta daudelako.

Alokairu-iragarkiaren iruzurra

  • Iruzurgileek etxebizitza bat alokatzen dute izen faltsu bat erabiliz, eta, jarraian, etxebizitza bera berriro alokatzen diete gezurretako kontratuan zehazten den bi hileko bermea ordaintzeko prest dauden guztiei. Kasu batzuetan, iruzurrak hamabi pertsona harrapatu ditu etxebizitza bakarrarekin egun gutxitan.

Istripuaren iruzurra

  • Iruzurgileak auto baten aurrealdera botatzen du bere burua semaforo edo zebra-bide batean, eta autoak harrapatu duelako itxurak egiten ditu. Askotan adineko pertsona bat izaten den gidaria, beldurtuta, autotik jaisten da iruzurgileari laguntzeko, eta iruzurgileak dirua ematera behartzen du salaketarik ez jartzearen truke. Batzuetan, bigarren iruzurgile batek, gidariaren urduritasuna aprobetxatuz, diru-zorroa lapurtzen dio edo auto barruan lapurretan egiten du.

Orbanaren iruzurra

  • Kalean gertatu ohi da, eta iruzurgileak normalean bi edo hiru zorro-ebasle izan ohi dira. Iruzurgileetako bat biktimarengana hurbiltzen da, eta arropara orbanak uzten dituen substantzia bat botatzen dio, nahi gabe bezala. Beste iruzurgile batek nahasmendu une hori erabiltzen du biktimarengana hurbiltzeko, eta orbana garbitzen hasiko zaio, aldi berean diru-zorroa kentzeko aprobetxatuz. 

VISA TxartelaMezu elektronikoaren eta VISA txartelaren iruzurra

  • Biktimak mezu elektroniko bat jasotzen du, eta bertan jakinarazten diote VISA txartel batekin egindako erosketa baten zenbatekoa hartuko zaiola bankutik, baina biktimak ez du erosketa hori egin. Mezu berean, haien esanetan doakoa den telefono zenbaki bat ageri da, 90-6234567 itxura duena, baina, errealitatean, zenbaki hori 906 linea garesti bat baino ez da. Iruzurraren helburua biktimak egindako deia ahalik eta gehien luzatzea da.

Banda magnetiko bikoiztuaren iruzurra

  • Nahiz eta finantza-erakundeek ahalegin handiak egin dituzte kutxazain-automatikoetan egiten diren operazioak seguruak izan daitezen, gaizkileak oraindik ere gai dira banku-txartelen banda magnetikoen kopiak eskuratzeko. Hori egiteko, teknika sofistikatuak erabili behar dituzte; ondorioz, etekinak ere handiagoak dira.
  • Biktimek ezer gutxi egin dezakete; izan ere askotan iruzurgileak gai dira bankuaren sistemen kopia perfektuak egiteko, eta, ondorioz, erabiltzaileei ia ezinezko egiten zaie iruzurra detektatzea iruzurra guztiz gauzatu den arte.
  • Susmo txikienaren aurrean, egokiena kutxazain hori ez erabiltzea eta bankukoei zure susmoak jakinaraztea da, haiek ea manipulaziorik egon den azter dezaten.

Billete markadunaren iruzurra

  • Kafetegietan edo dendetan egin ohi da. Lehen iruzurgileak 50 euroko billete batekin ordaintzen du, eta, handik minutu gutxira, bigarren iruzurgileak 10 euroko billete batekin ordaintzen du. Atzerakoak jasotzean, iruzurgileak itzulitako dirua oker dagoela esango du eta dendariarekin eztabaidan hasiko da.
  • Arduraduna iristean, iruzurgileak gogoratuko du billetean telefono zenbaki bat, helbide bat, edo bestelako marka bat idatzi zuela. Billetea aztertu eta hori egia dela ikustean, saltzaileak 50 euroren atzerakoak emango dizkio.

Salmenta piramidalaren iruzurra

  • Iruzur honen bitartez, biktima produktu esklusibo baten saltzaile bihurtzen da, eta produktu hori merkatuan atzeko produktuek balio dutena baino askoz garestiago saldu behar du. Iruzurgileek proposatzen duten negozioa ez da biktimak produktuak zuzenean saltzea, baizik eta biktimak saltzaile gehiago aurkitzea, eta biktima berri horiek saltzaile gehiago aurkitzea; horretarako, gainerako saltzaileek lortzen dituzten etekinen ehuneko bat hitzematen diete biktimei.
  •  

Nazartarraren metodoa

  • Iruzur hau jasaten dutenak salgaiak hornitzen dituzten enpresak dira. Iruzurgileek biltegi bat alokatzen dute enpresa baten izenean. Bertatik, eskari txikiak egiten hasten dira. Eskari horiek biltegian gordetzen dituzte, eta enpresa-hornitzaileari unean bertan ordaintzen diote. Era horretan, iruzurgileek biktimen konfiantza lortzen dute. Jarraian, salgaien eskari handia egiten dute, eta hornitzaileei esaten diete ordainketa epetan egingo dutela. Baliteke lehenengo epeari dagokion zenbatekoa ere ordaintzea. Baina, bat-batean, biltegitik desagertzen dira eta salgaiekin alde egiten dute, zorrak ordaindu gabe. Iruzurra egin dieten enpresa-hornitzaileek zor zaien dirua lortzeko beharrezko tramiteak egiten hasten direnean, eskariak egin zituen enpresa existitzen ez dela ikusiko dute.

Gas instalatzaileaInstalatzailea 

  • Iruzurgileak biktimaren etxean agertzen dira. Laneko arropak jantzita agertzen dira. Gasaren instalazioaz arduratzen den enpresako langileak direla esaten dute, eta instalazioa ikuskatzera datozela. Hainbat lan tekniko egiten ari direlako itxurak egiten dituzte; normalean, gasaren mahuka zati bat aldatu baino ez dute egiten. Lana bukatzean, biktimari faktura ematen diote. Biktimak gertatutakoari buruz beste batzuekin hitz egiten duenean, prezio garestia kobratzen duten gezurretako instalatzaileek iruzur egin dietela konturatuko dira. 

Etxetik bota dutenaren iruzurra

  • Kasu honetan, iruzurgilea biktimaren etxera joaten da. Iruzurgileak egoera ekonomiko larrian dagoenaren itxurak egiten ditu, familiakoekin arazoak dituela esango du, emakumezkoa bada abandonatu egin dutela esango du, seme-alaba asko dituela... Edozer esango du biktima hartaz erruki dadin. Azkenean, iruzurgileak esango dio bizitzeko diru nahikoa lortzeko bere ondasunik baliotsuenak saltzen ari dela. Une horretan, ondasunen bat erakutsiko du (marka garestiko erloju bat, lepoko bat, eraztun bat...), eta biktimari esango dio diru asko balio duen bitxi bat dela. Objektu hori biktimari eskainiko dio, haren esanetan benetan balio duena baino askoz merkeago. Objektua erosi ondoren, biktima konturatuko da erositakoa zirtzileria hutsa dela.

Loteria-txartelaren iruzurra

  • Iruzurgileek Interneten aurkitu dituzten hainbat eta hainbat helbide elektronikotara mezu bat bidaltzen dute, non hartzaileak loteriaren lehen saria (miloi askokoa) irabazi duela esaten den, nahiz eta biktimak ez duen inongo zozketatan parte hartu (helbide elektronikoaren bidez edo webgune jakin bat bisitatu duten pertsonen artetik ausaz aukeratua izan dela esaten zaio, azalpen gisa). Mezu horretan, ilegalki erabiltzen dituzte hala loteria nazionalarekin zerikusia duten erakundeen logoak (Loteria Primitiboarena, Primitiboaren Sari Nagusiarena, Loteria Nazionalarena...) edota asmatutako erakundeen logoak (Loto Nazionala eta antzerakoak) ageri dira.
  • Milioi askoko sari hori kobratzeko egin beharreko gauza bakarra zerga, muga-zerga, tasa edo antzekoak ordaintzea da; horretarako, kontu-korronte zenbaki bat ematen zaio biktimari, edo Western Union bitartez transferentzia bat egiteko eskatzen zaio. Ohikoa da iruzurgileek aseguru-enpresa edo banku entzutetsuen logotipoak, edo Ministerioren baten logotikoa erabiltzea mezua sinesgarriagoa izan dadin, eta, hala, biktimek saria benetakoa dela pentsa dezaten. Era berean, harremanetan jartzeko ematen diren telefono eta fax zenbakiak bat datoz aurreordainketa-txartela duten mugikorrekin.
  • Biktimak eskatu zaion dirua ordaintzen duenean, iruzurra arrakastaz gauzatu da, eta iruzurgileak betiko desagertzen dira. 

Loteria-txartelen iruzurra

  • Iruzurgileek loteria-partizipazioak saltzen dituzte, baina prezioa normalean baino altuagoa da, iruzurgileen esanetan, diru hori kausa on baterako erabiliko delako. Gainera, saltzen dituzten txartelek benetakoa ez den zenbaki bat dute. 

Bolatxoaren jolasaBolatxoaren jolasa

  • Iruzur hau egiten dutenek ikusleei diruaren truke trebetasun-jolas batean parte hartzeko gonbita egiten diete. Jolas hori irabaziz gero, biktimak diru asko eskuratzeko aukera izango du. Jolasa kalean egiten da, mahai txiki baten gainean. Gehien erabiltzen den jolasa xafla edo edalontzi batekin estaltzen den bolatxoa non dagoen asmatzea da. Biktimak jolasa erraza dela pentsa dezan, edalontziak mugitzen dituen pertsonaren (jolasa zuzentzen duen pertsona, alegia) inguruan, apeu bat edo gehiago biltzen dira, eta haiek badakitenez edalontziak mugitzen dituenak bolatxoa non utziko duen, erraz irabazten dute dirua. Hasieran, biktimari ere irabazten uzten dio; horrela, zorte onak animatuta, diru kantitate handia jokatu dezan. Eskua begiak baino azkarragoa da; beraz, mahai gainean diru asko dagoenean, biktimak erremediorik gabe jokatutako diru guztia galdu egiten du. Ohikoa da feria eta merkatuetan.

Dirua bueltatzearen iruzurra

  • Biktimek hirurogeina euro ordaintzen dituzte kausa on baten alde dirua biltzeko kongresu baterako Ā«gonbidapenĀ» baten truke, bertan 2.000 euroko saria jasoko dutela uste dutelako. Alabaina, ustez ekitaldi hori antolatu duen agentziak ez daki ezer kongresu horren inguruan.

Sinaduren iruzurra

  • Gazte bikote bat, askotan errumaniarrak, jende gutxi igarotzen den tokiren batean jartzen dira adineko pertsonak noiz agertuko zain, edo, bestela, bankuen irteeretan jartzen dira, adineko pertsonak pentsioko dirua kobratzetik ateratzen direnerako prest. Une horretan, gazteek adinekoei beharrean dauden pertsonei edo umezurtzei laguntzearen aldeko papera sinatzeko eskatzen diete.
  • Gazteek sinatzaileei haien NAN zenbakia ere jartzeko eskatzen diete, baina, normala den moduan, pertsona horiek ez dute haien NAN zenbakia gogoratzen. Orduan gazteetako batek biktimaren diru-zorrotik NAN txartela hartu eta zenbakia berak begiratuko duela esaten du, ustez eskuzabaltasun osoz beharrean dauden pertsonei laguntzeko dokumentua sinatzen ari den pertsonari laguntzeko helburuarekin. Orokorrean, iruzurgileetako batek diru-zorroa hartzen duen bitartean, beste iruzurgileak adeitasunez jokatuko du, eta biktimari besarkada bat ere emango dio "hain pertsona ona izatea" eskertzeko. Lehenengo iruzurgileak une horixe aprobetxatuko du biktimak diru-zorroan duen diru guztia lapurtzeko. 

Libanoko begiztaren iruzurra

  • Iruzurgileek "begizta" kutxazain automatikoan sartzen dute, kreditu-txartela sartzean makinak ezagutu ez dezan. Begizta hori zinta magnetoskopiko bat izan ohi da, askotan bideo-kaseten pelikula izaten da, edo erradiografiak egiteko erabiltzen den materiala.
  • Era horretan, biktimak eragiketaren bat egiteko txartela kutxazain automatikoan sartzen duenean, txartela makinan harrapatuta geldituko da, eta erabiltzaileak ezin izango du eragiketarik egin.
  • Une horretan, iruzurgileetako bat agertuko da laguntza eskaintzeko. Biktimari mugikorra utziko dio, eta bankukoei deitzeko esango dio, arazoa konpontzen lagun diezaioten.
  • Linearen beste aldean, ordea, beste iruzurgilea egongo da. Hark biktimari eskatuko dio telefonoan zortzi zenbaki idazteko; azkenengo lau zifrak bere kreditu-txartelaren segurtasun zenbakiak izan beharko dira.
  • Eragiketa egin ondoren, biktimak harriduraz ikusiko du txartelak harrapatuta jarraitzen duela eta makinak ez diola itzultzen. Azkenean, kutxazainetik alde egitea erabakiko du. Iruzurgileek une hori erabiliko dute txartela jasotzeko eta erabiltzeko, segurtasun zenbakia zein den badakitelako.

Silikonaren iruzurra

  •  Aurreko iruzurra baino sinpleagoa eta traketsagoa da. Kasu honetan, iruzurgileek objekturen bat sartzen dute kutxazain automatikoan, dirua ateratzea eragozteko.
  • Azkenean, kutxazain automatikoa erabiltzen ari den pertsonak amore ematen du, eta dirurik gabe alde egiten du. Une hori aprobetxatuko dute iruzurgileek terminala desblokeatzeko eta dirua ateratzeko.

Lan-eskaintzen iruzurra

  • Normalean, egunkarietako lan-eskaintzen orrialdeetan agertzen dira eskaintza faltsu hauek. Biktimek iragarkiko telefono zenbakira deitzean, galdetegi luze bati erantzun beharko diote, eta horrek asko luzatuko du deiaren iraupena. Batzuetan, biktimari argazki bat edo curriculum idatzi bat ere eskatu zaio, iruzurrari sinesgarritasuna emateko. Alabaina, biktimak ez du inoiz erantzunik jasoko, lana ez baita existitzen.

Oparien eta sarien iruzurra

  • Biktimak dei bat, gutun bat edo mezu elektroniko bat jasotzen du, eta bertan esaten zaio zozketa bat irabazi duela edo enpresa batek opari bat egin nahi diola. Informazio gehiago nahi badu, 906 telefono-zenbaki batera deitzeko esaten diote. Dei horretan hainbat gauza gerta daitezke: kasu batzuetan, biktimari esango diote produktu baten merkaturatzea aurkezteko deialdi bat egingo dela, eta deialdi horretara joatea ezinbestekoa dela oparia jasotzeko. Oparia, normalean, sasoi baxuan hotel batean gau batzuetarako logela izaten da, baina biktimak bazkariak eta afariak ordaindu behar ditu, baita kudeaketa-gastu batzuk ere, edo, bestela, opari bat jasoko duela ziurtatzen diote, baina lehenago susmagarriki altuak diren bidalketa-gastuak ordaintzen baditu. Beste aukera bat da informazio-telefono horretara deitzean aurrez grabatutako mezu batek luzaroan itxaroteko eskatzea, linea guztiak hartuta daudelako. 

"Doako" webguneen iruzurra

  • Webgune asko (batez ere erotikoak edo pornografikoak) doako gisa azaltzen diren arren, erabiltzailea ordenagailuan programa bat instalatzera behartzen dute. Programa horrek egiten duena zera da: modema deskonektatzea gero berriro Internetera konektatzeko, baina 906 linea baten bitartez. Linea horiek erabiltzeko tarifak oso garestiak dira; ondorioz, erabiltzaileak 60 euro edo gehiago ordain ditzake Interneten konektatuta ematen duen ordu bakoitzeko.

Linea erotikoak

  • Kasu batzuetan, elkarrizketa erotiko bat izan behar zena grabazio bat baino ez da. Era berean, telefonoa hartzen duten pertsonak deiak ahalik eta gehien iraun dezan saiatzen dira, 906 linea guztiekin gertatzen den moduan. 

Internet bidezko iruzurrak 

  • Interneten ibilgailuak erostean gertatzen diren iruzurrak. Partikularren artean ibilgailuak salerosteko Interneteko hainbat gunetan bi iruzur mota detektatu dira:
  •  Beste herrialde bateko pertsona batek eskaintzen diren autoetako bat erosi nahi duela esaten du, baina ez berarentzat, baizik eta ezagutzen duen norbaitentzat. Ezagun hori ibilgailua saldu nahi duen pertsonak eskatzen duena baino askoz diru gehiago ordaintzeko prest dago, eta atzerriko pertsona horrek (iruzurgileak) txeke bat prestatzen du ibilgailuaren jabearentzat, hirugarren pertsona horrek eskainitako balioa duena. Saltzaileak zera baino ez du egin beharko: txekea jasotzean, postazko igorpen bat edo transferentzia bat egin Western Union bitartez, prezioen arteko desberdintasunaren balioa izango duena (ken eragozpenengatik ordaindutako konpentsazio bat, kasu batzuetan). Ibilgailuaren saltzaileak txekea jasotzen du, eta, bankura eramaten duenean, banketxekoek onartu egiten dute (benetako txeke bat da, fidatzekoa); ondorioz, berehala egiten du adostutako zenbatekoaren transferentzia. Handik gutxira, biktimak banketxekoen deia jasoko du, eta esango diote txekeari loturiko kontu-korrontean ez dagoela dirurik, edo kontua ez dela existitzen. Beraz, biktimak ez du adostutako dirua lortuko, eta, gainera, transferentzia bidez bidalitako dirua ere galduko du. Saltzaileak ez du ibilgailua galduko. 
  • Bigarren iruzur motan, ibilgailua erosi nahi duena eroriko da iruzurrean. Ustezko saltzaileak biktimari esango dio ez zaiola inporta ibilgailua haren etxera bidaltzea, baina, lehenengo, ziurtatu egin nahi duela erosleak ordaintzeko asmoa duela eta ez dela iruzurti bat. Horretarako, Western Union bidez transferentzia bat egiteko eskatzen dio, eta hartzailearen eremuan gezurretako izen bat jartzeko; horrela, saltzaileak Western Union enpresaren webgunean ikusi ahal izango du ordainketa benetan egin dela, baina ezin izango du dirua hartu. Ibilgailua transferentzia egin dela ikusi eta handik 2 edo 3 egunera bidaliko dio saltzaileak erosleari. Iruzurra honetan datza: saltzaileak faltsifikatutako dokumentu bat prestatuko du eroslearekin adostutako 2-3 egun horietan, eta erosleak bidalitako dirua kobratuko du, baina ez du ibilgailua bidaliko. 

 

 

Kreditu-txartel

Nola saihestu kreditu-txartel bidezko iruzurrak

  • Lapurreta da iruzur mota argiena, baina beste era batzuetan ere gerta daiteke iruzurra. Esaterako, norbaitek zure txartel-zenbakia erabil lezake zuk jakin gabe. 
  • Beti ezin da kreditu-txartelen iruzurra saihestu. Dena den, hainbat gauza egin ditzakezu iruzurgileek ez dezaten zure kreditu-txartela edo txartel-zenbakia lortu, era horretan iruzurra jasateko aukera gutxiago izan ditzazun. 
  • Sinatu kreditu-txartelak jaso bezain laster. 
  • Gorde kreditu-txartelak toki seguruan, ez diru-zorroan edo billete-zorroan. 
  • Gorde toki seguru batean zure kontu-zenbakien, txartelen iraungitze-dataren eta enpresa guztien telefono-zenbaki eta helbideen erregistroa. 
  • Txartela erabiliz ordainketa bat egiten duzunean, ez inoiz bistatik galdu txartela, eta berreskura ezazu ahalik eta arinen. 
  • Zuk erosi ez duzun zerbait kobratzen badizute, ezeztatu ordainketa. 
  • Zerbait erosi ondoren, suntsitu erosketa-ziurtagiriaren kopiak. 
  • Gorde erosketa-ordainagiriak, zure kontu-korrontean egon diren mugimenduekin bat datozela ziurtatzeko. 
  • Egiaztatu heldu bezain laster postaz iristen zaizkizun fakturak, eta alderatu kontuak hilero, zure bankuko kontu-korrontearekin egiten duzun era berean. 
  • Ezer arrarorik kobratzen badizute, jakinarazi berehala idatziz txartelaren bankuari. 
  • Etxez aldatzeko asmoa baduzu, aurrez jakinarazi zure helbidea zein izango den txartelaren bankuari. 
  • Ez utzi txartelak edo ordainagiririk beste pertsona batzuen eskura. 
  • Ez sinatu hutsik dagoen ziurtagiririk, kupoirik ez ordainagiririk. Ordainagiri bat sinatzen duzunean, marraztu marra bat zenbateko osoaren gainean dauden hutsune guztietan. 
  • Ez idatzi zure kontu-zenbakia postal batean edo gutun-azal baten kanpoko aldean. 
  • Ez eman zure kontu-zenbakia telefonoz, enpresara deitu duena zu izan zarenean eta enpresa hori fidatzeko modukoa dela dakizunean salbu. Enpresa bati buruzko zalantzarik edo galderarik baduzu, hitz egin zure udalerriko edo eskualdeko kontsumitzaileen erakunderen batekin. 
  • Zure kreditu-txartela galtzen baduzu, edo lapurtu egin dizutela ikusten baduzu, deitu berehala txartelaren bankuari. Legeak dioenaren arabera, txartela galdu duzula edo lapurtu dizutela salatzen duzun unetik aurrera zu ez zara baimenik gabe egin diren ordainketen erantzule izango.