Leku interesgarriak

Herriko Plaza

Vista de la Herriko Plaza

Barakaldoko toki enblematikoa eta gizarte-bizitza egiteko gunea. Erloju-dorrea eta kioskoa dira bertako osagairik adierazgarrienak, Lucas Alcalderen "Industria omentzeko monumentua" eskulturarekin batera. Toki horretatik oso gertu, Udala eta Barakaldo Antzokia ditugu.

 

 

 

Barakaldo Antzokia

Teatro Barakaldo

Barakaldo Antzokiaren eraikina antzokiek dituzten oinarrizko hiru gunez osaturik dago: agertokia, aretoa eta jendearentzako ataria.  Oinarrizko eskema horren osagarri dira eraikinaren irtenbide konstruktiboa eta teknologikoa, bai eta gainerako tokiak ere, hala nola kamerinoak, tailerrak, bulegoak, entsegu-aretoak, aldagelak, instalazioak eta antzezmakineria.

 

 

Zuzentza Jaureguia

Zuzentza Jaureguia

Barakaldo epaitegiak ditugu bertan, jurisdikzio zibil eta zigor-epaitegi espezializatuak dituzten epaitegiak barne direla. Jurisdikzio zibilean familia-epaitegi bat dago, eta zigor-epaitegian, emakumearen aurkako indarkeria alorrekoa.  Zerbitzu osagarriak ere baditu: hala nola, Atxilotuari Arreta emateko talde psikosozial bat eta helduentzako Zigor-arloko Bitartekotza.

 

 

Eskulturen Parkea

Parque de las Esculturas

Zuzentza Jauregiaren atzealdean kokatuta dago, Bide-Onera plazan. Esparru honetan artista gazteen lanak jartzen dira ikusgai.

 

  

 

Barakaldoko Udaletxea

Ayuntamiento de BarakaldoGarai hartako arkitekturan mugarria izan zen eraikina da.  Bizkaian ordura arte egindako udaletxerik garrantzitsuena izan bazen ere, inoiz ez zaio merezitako garrantzia aitortu.  Euskal Herriko herririk industrializatuenetako batean Udaletxe modernoa, bai eta epaitegiak ere  eraikitzea zen asmoa.  Izan ere, 1960. urtean 78.000 biztanle zituen herria dugu.

Bolumenari dagokionez, oso ondo artikulatutako eraikina egin zen, orube zabala osorik betetzen zuen T itxurako oinplanoan.  Udaletxearen sarbide nagusiaren aurrean patio zabal bat dago: lehen Foruen plaza eta egun Herriko Plaza izenekoa. Gorputz nagusiaren tratamendua eta horma-atal handien bidez eginiko fatxaden konposaketa nabarmentzen dira. Konfigurazio orokorrak eta xehetasunek arkitektura eskandinaviarra gogorarazten digute, eta bereziki, Jacobsen arkitekto danimarkarraren arkitektura. 

              Darsenako zamatokia             

Cargadero de mineral de la Franco Belga Franco-Belga meatze-konpainiaren kargatzeko tokia -eskualde osoko enpresa kemenaren ikur-  iraganeko industriaren monumentu bihurtu da.  Egituraren helburu didaktikoaz gain, egun Itsasadarraren ikuspegi bikaina eskaintzen digun aparteko begiratoki ere badugu. Ondoan, eraberritutako Portuko Dartsenaraino eramaten gaituen pasealeku berria dugu.

 

 

 

Ilgner eraikina

Edificio Ilgner

Eraikina 1926an eraiki zen transformazio elektrikoa egiteko eta Bizkaiko Labe Garaietako instalazioei zerbitzu emateko. Zaharberritze sakona egin ondoren, egun CEDEMIren egoitza da (Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroa) eta horren xedea enpresa-egitasmo berritzaileak sustatzean datza.

 

 

   

Lasesarre futbol zelaian  

Interior del campo de fútbol de Lasesarre ( foto cedida por Agustin Sagasti)

 

Estadio moderno horretan 8.000 ikusle sar daitezke eserita eta aterpean.  Bestalde, kiroldegia ere badago, eta biak dira Barakaldoko arkitektura abangoardista berriaren adibide argiak.

 

  

Bilbao Exhibition Centre

Vista de la entrada pincipal del BECAnsioko ibarraren lursailean kokatuta dago, lehenago Bizkaiko Labe Garaiena izandakoa hain zuzen. 2005eko apirilaren 21ean inauguratu zen, nahiz eta zenbait xehetasuni urtean zehar eman zitzaien azken ukitua. Ingeniaritzako Idom eta Sener bi enpresek diseinatua. 251.055 m2-ko azalera du, horietako 155.000 m2 solairu bateko sei pabiloitan banaturik daude, inolako zutaberik gabekoak, eraikuntza sistema berriari esker.  Sei pabiloi horietako lau txikiagoak dira, bakoitzak 15.000 m2-tik gora ditu. Beste bi pabiloietatik, Bizkaia Arena izenekoa (4 zenbakiduna) da nabarmendu beharrekoa, bertan, era  guztietako ikuskizunak (kirola, antzerkia, musika...) egin daitezke eta 20.000 ikusle sartzeko lekua du. 4.000 ibilgailurentzako lekua ere badu. Autoz edo metroz joan daiteke, pabiloien ondoan baitago geltokia. 

 

Lorategi botanikoa

Vista general del Jardín botánico

Lorategi berezi honetan zuhaitz eta landare mota ugari ikus dezakegu, besteak beste, exotikoak, autoktonoak, bai eta urtaro bakoitzeko espezieak ere.

 

  

 

Gurutzetako ospitalea

Vista general de la entrada al Hospital de CrucesGerraondoko urteetan eraikitako probintzia ospitale handi honek (650 ohe) planteamendu aldaketa dakar ospitaleen proiektuak egiteko orduan, pabiloiak eta 3 edo 4 solairutako eraikin-korridoreak egitearen sistema sartu zuen, 30eko hamarkadara arte iraun zuena.

Ipar Amerikako eraikuntza zibil eta komertzialaren ereduari jarraikiz, zenbait solairudun (7tik 10era  gutxi gorabehera) bloke bakarra egiteko erabakia hartu zen, horrela zenbait arazo ere konpondu ziren, batez ere medikuen multzo osoa eraikin bakarrean biltzekoa.

Arrain-hezur erako eskema batek trazatu kurboaren forma hartzen du, plaza biribil handi baten zentrokide. Gune horren kanpoaldea oso nabarmena da, adreilu masarekin kontrastea egiten duten beirazko nukleo bertikal handiak oso adierazkorrak direlako, eta bereziki, 12 solairuko erdiko atalari dagokiona, bertan dagoen eskailera biribilak, espiral itxurakoak, aldi heroikoko arkitektura baitakarkigu gogora.

Antonio Miranda Fundazioa

Edificio Fundación Antonio Miranda ( hoy en día Conservatorio Municipal)Antonio Miranda y Aranda Burtzeñan (Barakaldo) jaio zen 1831ko uztailaren 10ean, nekazari familia txiro batean. 15 urte zituela Kubara joan zen, bere osabarekin lan egitera Habanan zuen ehun-negozioan. Buru-belarri jardun zuen ehungintza alorrean, Europako zenbait hiribururekin negoziatuz. 38 urterekin erretiratu, eta Espainiara itzuli zen. Bilbon finkatu zuen bizilekua (Bilboko Bankuko kontseilaria izan zen 6 urtez) 1887. urtera arte. Gero, Donostiara joan zen bizitzera, eta han hil zen 1910eko urtarrilaren 2an (78 urte zituela). Hil baino egun bi lehenago egindako testamentuan bere ondasun guztiak (ondare eta legaturen bat izan ezik) Barakaldoko zaharren egoitza eraiki eta mantentzeko utzi zituen, bere jaioterriko edadetu txiroak zain zitzaten bertan. Betearazleak izendatu zituen (José Sotero Echevarría Mújica - apaiz ekonomoa, Juan Laffitte Obieta ¿ abokatua, eta Pedro González Bilbao ¿ administrari partikularra, denak donostiarrak) bere nahia errealitate bihurtzeko zereginak buru zitzaten.

San Vicente Martir eliza  (XIV mendekoa)

Iglesia de San Vicente Mártir (siglo XIV)

XVII. mendeko lehen erdian esku-hartze arkitektoniko ugari izan zituen. Erretaula nagusian honako irudi hauek ikus ditzakegu: Paduako San Antonio (neoklasikoa), San Jose (modernoa), XVIII. mende hasierako irudi barrokoez osaturiko kalbarioko hirukotea eta horren guztiaren buru, San Vicente gaztearen irudia, begiak zerurantz begira dituela.

 

 
 

Bide Onera plaza

Plaza Bide Onera

Foruen pasealekuaren buruan dagoen Bide Onera plazan ditugu Agustin Ibarrolaren eskultura bitxiak, plazaren izen bera duen Kooperatibaren eraikina, Zuzentza Jauregia eta Barakaldoren eraldaketaren eragile nagusienetako bat:  Metroaren 2. linea, Norman Foster arkitektoak diseinatutako geltokiak.

 

 

 

 Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa (Luis Coya Almaraz)

Centro de Interpretación Histórica Medio Ambiemtal ( Luis Choya Almaraz)

Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa.

Errekatxo-eskola zaharra

Anbía 30  -   48903 - Barakaldo

Telefonoa  :  94 497 13 90 - 688 63 80 62  cihma.barakaldo@gmail.com

Munoa Parkea Jauregia

Munoa Parkea Jauregia

Etxe burgesaren Euskal eta europar arkitektura garaikidearen altxorretako bat da Munoa Palazioa. 1860an eraikiarazi zuen udako egoitza gisa Bilboko goi burgesiako ordezkari nabarmenetakoa izan zen Juan Echevarria la Llanak. Kokapen ezin hobea du, Bilboko itsasadarraren bokalea ikusteko muino bat aukeratu baitzuen jabeak.

Diseinu eklektiko dotorea izan zuen jatorrizko eraikinak. Baina 1916an, Ricardo de Bastidak eraberritu egin zuen, gaur eguneko frantses estiloko etxandi bihurtuz. Badu bizitoki burges honek beste aparteko baliorik ere: edertasun nabarmeneko parke oparo bat, ingeles diseinukoa. Gaur egun zabalera handia duen arren, 7 hektarea izan zituen jatorrian.                                          Munoako triptikoa

 Aguinaga Museoa

Aguinaga MuseoaMercedes-Benz Marka etengabe indartu beharrak sortu du Aguinaga Museoa. Horrela, aparteko esperientzia baten bitartez,   Markaren historian barrenduko da  bisitaria,  markaren bilakaera gertakari liluragarri gisa biziaraziz.
Museoak 30 auto izango ditu hasieran, eta aurrerantzean, modelo gehiago ekarriko ditu.  Stuttgart museoarekin etengabeko harremana izango du ibilgailu berriak ekartzeko. Gainera, aliantzak bilatuko ditu interes handiko beste auto batzuk erakustea baimentzen duten bildumagileekin.
1926tik 1980 urtera bitarteko autoez gain, markaren aurre-fusio eta post-fusioko 140 urteetako historiaz ere gozatu ahal izango da .museoa ente didaktiko gisa, beste baliabide batzuen bidez.
Museoaren azalera zabalak (2.000 m2tik gora) Mercedes-Benz markaren historian barrena galtzeko aparteko toki bilakatzen du Aguinaga Museoa. Munduko automobilgintzaren markarik garrantzitsueneko baten balioak antzeman daitezke 1926ko modelorik zaharrenetatik modernoenetara.


José Vara,7 kalea
48903 Barakaldo, Bizkia
museo@aguinaga.es
+ 34 944 970 239
ORDUTEGIA Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara