Ongi etorri Barakaldora

 

 Turismo bulegoa 
Vista del BEC (Oficina de Turismo)

 Informazio interesgarria 
Información de Interés (Vista aérea del BEC)
Zer ikusi Barakaldon? 
¿ Qué ver en Barakaldo ?
 Bisita gidatuak
Recorridos guiados (Puente del diablo -Zubileta)
 Non hartu ostatu?
¿ Dónde alojarse ?
 Non jan? 
¿ Dónde comer ?
Non erosi? 
¿ Dónde comprar ?
 Gaueko
¿ Dónde tomar copas ?
 Aisia eta ikuskizunak 
Ocio y espectáculos - Teatro Barakaldo

Azkeneko urteotan Barakaldok gure inguru hurbilean dagoenarekin berdinik ez duen eraldaketa ikusgarria nozitzen ari da. Aspalditik herri hau bisitatzera etorri ez diren pertsonen gogoan, industriako jarduera handiarekin eta gelditzea merezi ez zuen urbanismoarekin  lotuta dagoen hiriaren irudia izatea baliteke.

Irudi hori ez dator bat gaur egungo Barakaldorekin. Egungo Barakaldo hiri eraldatua da, bertan enparantzak eta oinezkoentzako guneak sortu dira eta hauetan herritarrak pasieran ibiltzen dira edo berba egiteko edo maiz antolatzen dituzten ikuskizunez gozatzeko elkartzen dira. Hiri honen erdialdean lorategi botaniko erraldoia sortu da eta bere kaleetan hamaika eskultura ezarri dituzte.Hemen metro sarbideak kristalezko karrakelak dira. Hiri honek antzerki bizia du eta bertan dauden kirol instalazioek itxaropen onenak gainditzen dituzte, Europako erakustazokarik handiena du, merkataritza eta aisiako proposamen zabala eskaintzen duena,¡ zuk uste baino askoz gehiago du.

Hemen duzun WEB orrialde hau, bertan kultura, gastronomia, merkataritza eta aisiako informazio zabala dagoelarik, gure hiria ezagutzeko eta gozatzeko tresna baliagarria izan dakizun espero dugu.

.