Etxebizitza

Lurzoruari eta etxebizitzari buruzko  hainbat legeren bitartez arautu izan dute estatuko eta autonomietako gobernuek etxebizitza sustapena,  herritar oroko izan dezan etxebizitza duina, jabetzan nahiz errentan.

Administrazioak mugatutako prezioko etxebizitza babestuen sustapena da helburu hori lortzeko ezinbesteko tresna, eta hirigintza plangintza, berriz, hura aurreikusi eta bideratzeko euskarria.

Hiri Antolamenduaren Plan  Orokorra garatuz (HAPO/PGOU 1999), Barakaldok ez du lortu soilik industria-hiri zaharra eskualdeko erreferentziazko merkataritza- eta zerbitzu-zentro bihurtzea (goraipatzekoa den hiri eremuak eraldatzeko politika eginez) baizik eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko gainontzeko udalerri guztiek 2000 ¿ 2007 epealdian batera eraikitako  prezio mugatuko  etxebizitza kopuru handiagoa eraikitzea ere, ERETZA SA lurzorua eta etxebizitza kudeatzeko udal sozietatearen eta Toki Babeseko Etxebizitza ereduaren bitartez.  Eredu hori EHAEko lurzoruaren lege berrian txertatu zen ondoren.

Eretza

Eretza SA Hirigintzako Sozietatea sortzea erabaki zuen Barakaldoko Udalbatzak 1996ko abuztuaren 2ko bilkuran, eta notario aurrean eratua izanzen 1997ko otsailaren 19an. Sozietatearen zereginak dira:

  • EretzaLurzorua programatu eta prestatzea, etxebizitzari arreta berezia jarriz,  Barakaldoko Udal Hirigintza Plangintzara bildutako erabakiak betearaz daitezen.- La formulación de Planes y Proyectos Urbanísticos, incluidos los de reparto de cargas y beneficios.
  • Hirigintzako plan eta proiektuak gauzatzea, barne harturik, karga eta onuren banaketari dagozkionak ere.
  • Gizarte eta hirigintza arloko azterlanak prestatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Azpiegiturak egitea, eta zerbitzuz hornitzea.
  • Eta, oro har, maiatzaren 2ko 1.169/78 EDaren 3.2 artikuluan finkatutako helburuak gauzatzea.

ERETZA abian jarri zenetik, zalantzarik gabe esan daiteke Sozietateak erakutsi duela udalerriko etxebizitza politikan tresna erabilgarri bat izateko gauza dela, esku-hartzeko eragile  tresna baliozkoa, alegia, hala babes publikoko etxebizitza berriak sustatzeko nola etxebizitzak zaharberritzeko. Udal egitura barruan dago ERETZA, eta bertan integratutako eragile modura dihardu. Udalaren eskutik doa etorkizun berrirako hiriaren eraldaketa integrala lortzeko Barakaldoko Udalak hartutako erabakian.  Eta horretarako, organo arin eta dinamikoa izaten jarraituko badu, ERETZAk ez ditu dauzkan gaitasunak galdu beharko. Beraz, sektore pribatuari egotzi ohi zaizkion ahalmenak erabili beharko ditu, baina betiere "erabilgarritasun publikoaren zerbitzura" dagoelako filosofia oinarri duela, zeina ohikoa den, bestalde,  adibidetzat har ditzakegun  hainbat sozietate publiko ugariren artean.

Etxebizitzen sustapen publikoa udal mailakoa (ERETZA), autonomia mailakoa (ETXEBIDE) nahiz estatu mailako (Etxebizitza Ministerioa) izan daiteke. Beste aukera bat da prezio mugatuko etxebizitzen sustapen pribatua, geroz eta ohikoagoa, eta etxebizitza libreko (Etxebizitza lizentziadunak edo eraikitze bidean direnak) sustapenaren osagarria.

ERETZA S.A.
El Castañal 8, Lonja Izda. 48901 Barakaldo
Tlfnoa:944 045 225
Faxa:944 045 226